5 Testu iruzkina 1839 ko urriaren 25 eko

  • Slides: 5
Download presentation
5. Testu iruzkina 1839 ko urriaren 25 eko legea

5. Testu iruzkina 1839 ko urriaren 25 eko legea

5. Testua. 1839 KO URRIAREN 25 EKO LEGEA Isabel II. a, jainkoaren graziaz eta

5. Testua. 1839 KO URRIAREN 25 EKO LEGEA Isabel II. a, jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren Konstituzioaz Espainiako errege denak eta, bere adingabetasunean, bere Ama Agurgarria den Maria Cristina de Borbon Erregina alargunak, Erresumako Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta Guk berretsi: 1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. 2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, lehen aipatutako foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko dio Gorteei, nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez eta, aldi baterako eta lehen adierazitako moduan eta zentzuan, sortu litezkeen zalantzak eta eragozpenak ebatziz eta Gorteei horren berri emanaz. Erregina gobernatzaileak. Erreginak eskuz sinatuta – Jauregian, 1839 ko urriaren 25 ean.

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu juridikoa. Non eta noiz idatzia: Madrilen, 1839 ko

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu juridikoa. Non eta noiz idatzia: Madrilen, 1839 ko urriaren 25 an. Egileak: Espainiako Gorteak. Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa euskal probintzien, Nafarroari eta Espainiako nazioari zuzendua. Xedea: Jakin araztea, Euskal Probintzien eta Nafarroaren Foru. Sisteman egingo diren aldaketak, indarrean dagoen sistema konstituzionalari egokitzeko.

B) Testuaren azterketa - 1839 ko urrian Maria Cristina erregeordeak, bere alaba Isabel II.

B) Testuaren azterketa - 1839 ko urrian Maria Cristina erregeordeak, bere alaba Isabel II. ren izenean, eta 1. artikuluan agertzen den bezala, indarrean jarriko du berriro 1837 ko Konstituzioan oso murriztuak utzitako Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak. Baina berrezartze honek ezin zion kalterik egin batasun konstituzionalari. - 2. artikuluan egokitze horrek bultzatuta, eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, gobernuak beharrezkoak diren aldaketak egitea proposatzen dio Gorteei. Eraldatze prozesu hau 1841 an aldarrikatutako urriko legean gauzatuko da.

C) Testu ingurua eta testuaren garrantzia: - Testua Isabel II. ren erregealdiaren adin gutxiengoan

C) Testu ingurua eta testuaren garrantzia: - Testua Isabel II. ren erregealdiaren adin gutxiengoan kokatzen da, non Maria Cristina erregeordeak karlisten oposizioa dela eta, liberalengan bilatu behar dute apoioa. - 1833. an piztutako lehenengo gerra karlistak agerian uzten du, foruen defentsa dela Euskal probintziak eta Nafarroak karlisten alde jartzearen arrazoi nagusia. - 1839 an eta Bergarako besarkadaren bitartez amaiera emango zaio 1. gerra karlistari, bertan karlistak Isabelen tronoa onartuko dute eta liberalek bere aldetik foruak berresteko konpromisoa sinatuko dute. Liberalak ohartu dira beharrezkoa dela bereiztea foruen auzia eta D. Carlosek duena tronoa bereganatzeko. - Horrela 1839 ko Legearen 1. artikuluan gauzatuko da, Bergarako hitzarmenenean Esparterok emandako hitza , foruak berrestuko dira (“Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira”). - Baina batasun konstituzionalari egokitu beharra ( “batasun konstituzionalari kalterik egin gabe”) 1839 ko urriko Legearen 2. artikuluan. gauzatuko da, non Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, foruetan nahitaezko aldaketak egitea proposatzen den - 1840 an Maria Cristina bota ondoren Esparterok hartuko du erregeordetza, eta 1841 ko urriko Legearen bitartez, Euskal probintzietan ezarriko dira aldaketak : Foru baimena eta Foru erakundeak desagertuko dira, aduanak kostaldera eraman, baina ez zituen foruak guztiz indargabetuko, pribilegio militarrak eta zergari zegozkitenak mantendu zirelako. - Foruek ekartzen zituzten abantail ekonomikoak zirela eta ( zergen kudeaketa, administrazioaren autonomia…) , eta liberalak ikusita foruak ekar zitzaketen abantaila ekonomikoak, zenbait liberal foruen zenbait ezaugarrien alde jarten hasiko ziren, horrek liberalismo foralistaren hazkundea ekarriko zuen. Hori dela eta karlisten indarra ahultzen joango da Euskal probintzietan. - Testua oso garrantzitzua da, ulertzeko foruak izandako aldaketak Lehen Gerra karlista ondoren, non liberalek onartuko dituzten foruak , betiere konstituzioari egokituta.