13 Testua Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako

  • Slides: 7
Download presentation
13. Testua Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931 -09 -01)

13. Testua Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931 -09 -01)

13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931 -09 -01) Utzi iezaiozue

13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931 -09 -01) Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez ezaguzue arrazoitzat aipatu izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utzi iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan. (…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau mundu zibilizatuan orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela pentsatzeak. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean. Uste dut hau izango dela emakumearen [sufragio] eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz entzungo da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onartu beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna. Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria; 1931 ko irailaren 1 eko saioa.

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu historikoa, lehen mailakoa, hitzaldi parlamentarioaren forman, izaera sozialpolitikoa.

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu historikoa, lehen mailakoa, hitzaldi parlamentarioaren forman, izaera sozialpolitikoa. Non eta noiz esana: Madrilen, Gorteen jauregian, 1931 ko irailaren 1 ean. Egilea : Clara Campoamor, II. Errepublika garaiko behin-behineko gorteen diputada, Erradikal alderdikoa, eta emakumearen botoaren aldeko aitzindaria. Nori zuzendua eta xedea: Gorte konstituziogileari eta Espainiako herriari , helburua konstituzio berrian emakumerari boto edo sufragio eskubidea lortzea izango delarik.

B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. Clara Campoamorrek 1931 ko gorte konstituziogileetan emakumearen botoaren alde

B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. Clara Campoamorrek 1931 ko gorte konstituziogileetan emakumearen botoaren alde eman zuen hitzaldiaren ideia nagusiak hauek dira: - Lehenengo paragrafoan, gizarte zibilizatuetan dagoeneko eskubide konstituzionalak , arau juridiko gisa, gizakien askatasunak aldarrikatzen duten bitartean, zenbait parlamentariek oraindik argudio gisa gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna justifikatzen duen printzipio aristoteliko batean oinarritzen direla. Konstituzioak , nahiz eta hasieran zalantzak eta agian arazoak sortu bermatu egin behar du berdintasun hori. - Ondoren konstituzio proiektua goraipatu ondoren “konstituzio onena, libreena, aurretauena…”animatu egiten ditu legegileak, emakumearen botoa onar zezateen, esanaz latindar munduaren lehenengo konstituzioa izango dela, emakumearen botoa jasoko duena. Horretaz gain Espainia emakumearen sufragioaren aldeko bandera bihurtuko da.

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. Testua 1931 an, Bigarren Errepublika garaian kokatzen da,

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. Testua 1931 an, Bigarren Errepublika garaian kokatzen da, non Donostiako hitzarmena sinatutako alderdien liderrak Behineko gobernua osatu ondoren, helburu nagusia gorte konstizuigileak osatzea izango da. Gorte hoiek osatzeko egindako hauteskundeen ondoren, sozialista-errepublikar koalizioa nagusituko da, honen betebeharra konstituzioa egitea izango delarik. - Gorte hoietan eztabaida latzak egon ziren gai askoren inguruan - erlijioa, jabetzaren defentsa- eta baita emakume eta gizonezkoen berdintasunaren inguruan, bereziki sufragioaren inguruan. - Gortean une horretan bakarrik bi emakume zeuden, Victoria Kent Errepublikar Ezkerra alderdikoa eta Clara Campoamor, alderdi Erradikalekoa. Ondoren Margarita Nelken sozialista sartuko zen ( emakumeak nahiz eta boto eskubiderik ez izan, izan zitezkeen diputatu hautatuak). Une horretan hiruretatik Clara Campoamor bakarra izango zen emakumearen botoa defendatzeko orduan. Beste bi diputadek argudiatzen zuten emakumeak zuten gehiegizko dependentzia elizarekiko bere iritziak baldintzatzen zituela. Azkenean eztabaida askoren ondoren, Clara Campoarrek defendatutako boto berdintasuna onartuko zen, Espainia izanik latindar mundutik lehenenengo herrialdea emakumearen botoa onartzen. Frantziak ez zuen 1944 arte eskubide onartuko.

D) Adierazi testuak duen garrantzia, testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. Testua oso garrantzitsua

D) Adierazi testuak duen garrantzia, testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. Testua oso garrantzitsua izango da ikusteko, alde batetik emakumearen berdintasunak sortzen zituen arazoak, kasu honetan boto eskubidearen inguruan, eta honek eragindako eztabaida gogorrak ere Espainiako Errepublikako Konstituzioa egiteko orduan, baita emakumea diputada artean ere.