14 testua Fronte Popularraren programa 1936 01 16






- Slides: 6
14. testua: Fronte Popularraren programa (1936 -01 -16)
14. testua. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA Alderdiak (…) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera iritsi dira. (…) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek hartu dituzte: Lege baten bitartez, 1933 ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere (…) Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta bere erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute. (…) Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen diren hainbat neurri, esaterako, nekazarien berrerospena (…) Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek proposatutako banka nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza behar dituela (…). Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika errepublikanoak produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar lituzke langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola. Fronte Popularraren Programa. Sozialista, 1936 ko urtarrilak 16
A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testua lehen mailakoa da, Programa politikoa hain zuzen, eta izaera bereziki politikoa du. Egilea: Fronte Popularra osatzen duten alderdi eta sindikatuak egina: PSOE, Alderdi Komunista, Izquierda Republicana , Acción Republicana, Partido Republicano Federal, UGT , POUM, Alderdi Sindikalista. Non eta noiz idatzia : Madrilen, 1936 ko urtarrilaren 16 an. Nori zuzendua eta xedea: Espainiako herriari zuzendua, alderdi hoien koalizioak adostutako programa politikoa ezagutuarazteko.
B) Testuaren azterketa: - Ezkerreko hainbat alderdi programa politiko bat adostera heldu dira, programa horren puntu nagusienak hauek izango direlarik: - Amnistia Eskuineko Biurtekoan atxilotutako preso politikoei. - 1931 ko Konstituzioa berrezartzea. - Lurrak nazionalizatu gabe (sozialistek nahi duten bezala) , nekazal munduko erreformekin jarraitzea. - Banka nazionalizatu gabe, hainbat hobekuntza egitea banka sisteman. - Langileen klase errepublika bat izan gabe, askatasun demokratikoen errepublika ezartzea betiere langileen bizi baldintzen hobekuntza izango delarik helburu nagusia, hori bai langileen kontrolik gabe sozialistek nahi duten bezala.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu Biurteko Erreformistaren gobernua erori zenean 1933 ko urrian, hauteskundeak ospatu ziren eskuinak irabaziz. Eskuineko gobernuak ezkerrak martxan jarritako erreforma guztiak bertan behera utziko zituen. Inboluzio honek urriko gertakizunak eragingo zituen, nbereziki Asturias eta Kataluinan non bere gobernua eta presidentea atxilotuak izango dira. Espainia guztian kalkulatzen da 30. 000 atxilotu zeudela, egoera hau eta eskuinak aurrera eramandako politika antirreformista eta kontserbadorea, ezkerraren mobilizazioa eragingo du Lerrouxen gobernua erortzen denean. 1936 ko otsailan hauteskundeak ospatuko dira, ezkerreko indarrak Europan bultzatutako mugimendu totalitarioen kontrako fronte popularren politika gauzatuko da programa erreformista batekin, non langileen ezkerreko alderdi eta sindikatuak eta ezkerreko indar errepublikarrak elkartuko dira aurre egiteko eskuineko indarrei. ERC kataluinarrak ere apoiatuko du fronte hau, eta CNTko anarkista askok ere lehenengo aldiz hauteskundeetan parte hartuko dute. Testua bere anbiguotasunean, adierazle da alderdi oso desberdinen elkartea dela, iraultzaileak batzuk, erreformen aldekoak eta nazionalistak besteak , eta anarkistak apoiatzeko modukoak. Elkarte honek erakusten du zegoen kezka totalitarismoen hedapenaren aurrean.
D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. Fronte Popularrak irabazten dituenean otsaileko hauteskundeak, Espainian dagoen polarizazio politikoa areagotu egingo da. Osatuko den errepublikarren gobernuan sozialistek ez dute parte hartuko alderdi barruan joera iraultzaileena nagusituko delako (Largo caballero). Gobernuaren politika erreformista : amnistia, Kataluinako autonomia berrezartzea, autonomia berriak tramitatzea, nekazaritzaren erreforma berriro martxan jartzea, ez dute indar iraultzaileen aldaketa gogoa asetuko, eta lurren okupazioak eta ekintza iraultzaileak ugaritu egingo dira. Eskuina beste aldetik erradikalizatu egingo da baita, eta Renovación Española bezalako alderdiak, eta bereziki Falange biolantziaren erabilaren alde jarriko dira, ezkerreko gobernuari amaiera emateko. Egoera honetan Castillo tenientaren hilketa falangisten eskutik eta ezkertiarren erantzuna Jose Calvo Sotelo eskuindar lider erailketarekin, azkartu besterik ez zuen egingo aspaldi eskuinak prestatzen ari zen kolpe militarra, ondorioz lau urte iraun zuen gerra zibil lazgarria piztuko zen.