1 testu iruzkina 1812 ko CADIZKO KONSTITUZIOA 1812

  • Slides: 6
Download presentation
1 testu iruzkina 1812 ko CADIZKO KONSTITUZIOA

1 testu iruzkina 1812 ko CADIZKO KONSTITUZIOA

1812 CADIZKO KONSTITUZIOA Fernando jauna, Jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren konstituzioaz Espainiako errege denak

1812 CADIZKO KONSTITUZIOA Fernando jauna, Jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren konstituzioaz Espainiako errege denak eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte Nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorte beraiek honako hau agindu eta berretsi dutela. 12. art. Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna dela. 3. art. Subiranotasuna nazioan dago eta, arrazoi beragatik nazioari bakarrik dagokio funtsezko legeak ezartzeko eskubidea. 8. art. Espainar ororen betebeharra da estatuko gastuetan bere ondasunen arabera laguntzea. 12. art. Espainiako erlijioa, katolikoa, erromatarra da eta izango da, egiazkoa den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoeki babesten du eta beste edozein erlijio praktikatzea debekatzen du. 14. art. Espainiako Gobernua Monarkia moderatu heredagarria da. 15. art. Legeak egiteko ahalmena erregearekin Gorteetan datza. 16. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena. 17. art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legeak ezarritako auzitegiek dute. 371. art. Espainiar guztiek dute euren ideia politikoak idatzi , inprimatu eta argitaratzeko eskubidea , argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak xedatutako mugapen eta erantzunkizunen pean. Cadizen, 1812 ko martxoaren 12 an.

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu juridikoa, non 1812 ko konstituzioaren artikulu batzuk agertzen

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Testu juridikoa, non 1812 ko konstituzioaren artikulu batzuk agertzen diren. Lehen mailako testu historiko-juridikoa. Egilea: Cadizko Gorteak, 1810 an Batzorde Zentral Gorenak deituriko ezhoiko Gorteak (botere legegilea) eta Fernando VIIak sinatua (une horretan erregeordea). Non eta noiz idatzia : Cadizen 1810 -12 tartean idatziak eta 1812 ko martxoaren 19 an aldarrikatuak. Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, Espainia eta amerikar kolonietako biztanle guztiei zuzendua “ bi hemisferioetako espainiar guztiei”. Bertan Espainiako oinarrizkoa den legedia ezaguarazten delarik, hiritarrak beren betebehar eta eskubideak jakin ditzaten.

B) Testuaren azterketa: Testu honen ideia nagusiak hauek dira: Konstituzioa da, bertan lehenengo aldiz

B) Testuaren azterketa: Testu honen ideia nagusiak hauek dira: Konstituzioa da, bertan lehenengo aldiz Espiniako historian, estatu espainolaren oinarrizko legedia jasotzen delarik. 3. eta 1 artikuluetan subiranotasunaren nazionala adierazten da subiranotasunaren sujetoa nazioa da, eta hau Espainia eta kolonietako biztanleek osatzen dute (“bi hemisferioetako espainiar. . . ”). Subiranotasun hori dela eta nazioari dagokio funtsezko legeak ezartzea (botere legegilea). Konstituzioan estatu baten oinarrizko legeak eta erakundeak egituratzen dira 14. art. Estatu-motaren aldarrikapena: monarkia heredagaria izango da. 15, 16 eta 17. artikuluetan aginte banaketa ezartzen da: - Legegilea: Gorteak eta erregeak (proposatu eta berretsi) dute ( 15. art. ) - Exekutibo edo betearazlea: Erregeak (16. art. ) - Judiziala: Legeak ezarritako auzitegiek. (17. art. ) 8. art. Berdintasunaren aldarrikapena espainiar guztien betebeharra izango delako estatuko zergak ordaintzea “ estatuko gastuetan ordaintzea, betiere aberastasunaren arabera”. 371. art. Gizabanakoen eskubideen aldarrikapena egiten da: adierazpen askatasunena hain zuzen: ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea. 12. art. Espainiako erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra da (12. art), beraz konstituzioa konfesionala da. Debekatzen da beste erlijiorik praktikatzea.

C) Testu ingurua: - konstituzioa, 1810 -1812 bitartean idatziko zen Independentzia gerra ematen ari

C) Testu ingurua: - konstituzioa, 1810 -1812 bitartean idatziko zen Independentzia gerra ematen ari zen garaian. 1808 ko maiatzean Carlos IV. eta bere semea Fernando VII. ak Baionan abdikatu ondoren, Napoleonek bere anaia Jose Bonaparte Espainiako errege izendatuko du; bitartean eta Fontainebleauko tratatua zela eta, armada frantsesa Espainian sartu eta lurraldea okupatzen hasiko da, egoera honen aurrean Madrilgo herria altxatu egingo da hasiera emanaz Independentzia gerrari. - 1810 an gerran sortutako Junta Zentrala Cadizera ezarri zen eta erregeordetzari utzi zion boterea. Desegin baino lehenago Gorteetarako deia egin zuen. Konstituzioa idazteko Gorteak Cadizen bilduko dira ( une hartan frantses agintetik aske egongo zen hiri bakarra zen). Cadizen kokatzen liberaleen talde bat martxan jarriko zuena prozesu konstituziogile hau, Erregimen zaharraren suntsipena eta sistema liberalaren ezarpena ekarriko zuena. - Horretarako subiranotasun nazionala aldarrikatuko da, non herria subiranotasunaren jatorria izango den eta ez jainkoa sistema absolutistan bezala. Subiranotasun hau amerikar kolonietako kideei ere zabalduko zaie. (1 artikulua). - Aginteen banaketaren bitartez amaiera emango zaio monarkia absolutuari. Gorteak izango dute aginte legegilea, nahiz eta konstituzio honetan elementu atzerakoiak erregeari oraindik aginte legegilean eskumenak eman (legeak proposatu eta berresteko eskumena). Erregeari aginte exekutiboa utziko zaio (“Erregeak du legeak betearazteko ahalmena”) eta Epaitegiei judiziala edo legeak aplikatzeko ahalmena. 15, 16 17 artikuluetan adierazten den bezala, - Bestalde 8. artikuluan ikusten den bezala legearen aurrean hiritar guztien berdintasuna aldarrikatuko da zergak ordaintzeko orduan. Honek bi ondorio ekarriko ditu: alde batetik estamentu pribilegiatuek ere zergak ordaindu beharko dituztela, estamentuzko giartea ezabatzen delarik. Berdintasun honek bestetik, Euskal Herriko foru-erregimena ere auzitan jartzen zuen berezitasun juridikoak zirela eta. - Eskubideen aldarrikapena egingo da adierazpen eta imprenta 371. artikuluan agertzen den bezala herritarren askatasunarekin. Herritarrek lehenengo aldiz eskubideak izango dituzte. . - Ordea elementu atzerakoien inposaketa, estatuaren konfesionaltasuna izango da erlijio bakarra onartzen delako estatuarena bezala, beste guztiak debekatu egingo dira. - Espainiako amerikar koloniei eskubide politikoak ematea (1 art: bi hemisferioetako biztanlleek osatzen dute espainiar nazioa ) handik gutxira martxan jarriko duten prozesu independentistaren lehenengo oinarria izango da.

d) Testuaren garrantzia • Cadizko konstituzioa Espainiako lehenengoa izango dena, oso garrantzitsua izango da,

d) Testuaren garrantzia • Cadizko konstituzioa Espainiako lehenengoa izango dena, oso garrantzitsua izango da, Antzinako Erregimenaren bukaera, eta bestetik Espainian sistema liberalari bidea emango diolako. • Konstituzio hau eredugarri izango baita ondoren idatzitako konstituzio askorentzat. • Beste ondorio garrantzitsua, Amerikako kolonietako herritarrei bere hiritartasuna onartzea izango da, honek bultzatu egingo du kolonia hauen borroka bere independentzia lortzeko.