2 Testu iruzkina PERTSIARREN MANIFESTUA 2 TESTUA PERTSIARREN

  • Slides: 5
Download presentation
2. Testu iruzkina PERTSIARREN MANIFESTUA

2. Testu iruzkina PERTSIARREN MANIFESTUA

2. TESTUA. PERTSIARREN MANIFESTUA (1814 -04 -12) JAUNA: § Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea

2. TESTUA. PERTSIARREN MANIFESTUA (1814 -04 -12) JAUNA: § Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri (berorren maiaestaea) hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkariizaerarekin sinatzen dutenak dira (…). § Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko mendekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…). § Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (. . . ) Madrilen, 1814 ko apirilaren 12 an.

TESTU IRUZKINA : PERTSIARREN MANIFESTUA A) Testuaren sailkapena: - Testu mota: Lehen mailako testu

TESTU IRUZKINA : PERTSIARREN MANIFESTUA A) Testuaren sailkapena: - Testu mota: Lehen mailako testu publikoa, historikoa manifestua izaera politikoarekin. - Non eta noiz idatzia , testuingurua: Madriden, 1814 ko apirilaren 12 an. -Independentzia gerra bukatuta, eta Valençayko itunean onartu zen bezala (1813) Fernando VIIri zegokion tronoa. 1814 ko martxoan Fernando bueltatuko da, eta egoera horretan Cadizko Gortetako diputatu absolutista talde batek, manifestu bat bidaliko dio Fernandori, hainbat eskakizun eginaz. Une horretan sistema liberala zegoen indarrean 1812 ko konstituzioarekin. - Egilea: Kolektiboa, Cadizko Gorteetako diputatu talde batek egina. (69 diputatu) - Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, Fernando VII. ri eta Espainiako herriari zuzendua dago, absolutismoa berrezari behar dela konbenzitzeko .

b) Testuaren azterketa § Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost

b) Testuaren azterketa § Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri (berorren maiaestaea) hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…). - Antzinako pertsiarren ohitura eta izenburuaren jatorria. - Liberalismoak anarkia sortzen duen bitartean, anarkiaren absolutismoa kontrako sistema politikoa izango zen. § Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko mendekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…). § Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (. . . ) - Sistema politiko arrazionalena eta hoberena absolutista da. Jainkoaren gobernuaren ordezko bezala aurkezten du. Duten ordezkaritza dela eta, erregeari egiten dioten eskarea: • Estamentuzko Gorteak biltzea. • Cadizko konstituzioa eta legedia indargabetzea Ideia garrantzitsuena absolutismoaren justifikazioa izango litzateke, sistema liberalen aurrean.

C) Testu iruzkina eta bere garrantzia : - Independentzia gerran Espainian iraultza liberala emango

C) Testu iruzkina eta bere garrantzia : - Independentzia gerran Espainian iraultza liberala emango da: Cadizko gorteak eta bere legislazio liberala, Antzinako Erregimenari bukaera emango dio. - Valençayko (bertan zegoen Fernando VII) itunean 1813 abenduan, Napoleonek onartu egingo du Fernando VII. ren erregetza eta honen itzulera Espainiara. - Bueltatzen denean errege konstituzional bezala etorriko da, baina gorteetako hirurogei ta bederatzi diputatuek Pertsen Manifiestua izeneko dokumentua bidaliko diote. Dokumentu horretan Fernando VII. ari absolutismoa berrezar zezala eskatzen zioten eta modu berean Cadizko Gorteek egindako legeria guztia bertan behera uztea. - Fernandok bere ideia atzerakoiak jarraituz, diputatu hauengan eta kleroa eta lurjabeen laguntzarekin (haserre Cadizko konstituzioak euren pribilegioen bukaera zekarrelako) eta herriaren indiferentziaren aurrean absolutismoa berrezarriko du. - Fernando VII. erregealdia seiurteko absolutistarekin hasiko da, eta hor hasiko da absolutismo eta liberalismoaren arteko lehia, gero gerra karlistetan gauzatuko zena. - Dokumentua oso garrantzitzua izango da, oso garbi erakusten duelako sektore absolutisten erreakzioa Cadizko gorteek egindako konstituzioa eta legediaren kontra.