18 testua NAZIOINTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA 1939 10
18. testua NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939 -10 -25)
18. TESTUA: NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939 -10 -25) Espainiak bere historiako krisirik larriena gainditu behar izan zueneko Gurutzada loriatsuan, agerian gelditu zen nazioaren bizitzarako zeinen garrantzi handikoa den gerrarako behar dituen industriak eta ezinbesteko lehengaiak bere lurraldean izatea. Gure ekonomia dagoen egoeran egonik, bestalde, beharrezko da ahaleginak egitea Espainia produktu arrotzen inportaziotik askatzeko, halakoak gure nazioaren lurraldean ekoitzi edo fabrikatu daitezkeenean. Gaur arte ez denez lortu, barne merkatuak aukera emanik ere, ekimen partikularraren bidez premia horiek asetzea, beharrezko ikusten da nazioaren interes bereziko diren halako industriak ezartzeko laguntza ematea, funtzionamendu normala ziurtatuko dieten bermeak eta onurak eskainiz. Hori dela eta, XEDATZEN DUT: 1. art. Defentsaren edo nazio-ekonomiaren premien ondorioz beharrezko ikusten bada Espainian industria bat ezartzea, eta hartarako ekimen partikularra sustatu beharra baldin badago, “nazio-intereseko” deklaratu ahal izango da industria hori, dagozkion txosten tekniko eta ekonomikoak egin ondoren. 2. art. “Nazio-intereseko” deklaratutakoan, industria batek honako onura hauetaz gozatu ahal izango du, hamabost urterainoko epean: a) Industria hori jartzeko behar diren lurrak nahitaez desjabetzeko ahalmena. b) Zergak murriztea, % 50 eraino. c) Estatuak urteko gutxieneko etekin bat bermatzea, % 4 rainokoa, haren kapitalari. Atal honen arabera bermatutako kapitala ezin izango da, guztira, sei milioi pezeta baino gehiago. d) Aduana-eskubideetan beherapena egitea instalazioetarako makineria eta lanabesak inportatzean, Espainian fabrikatzen ez direnean. 3. art. Onura horien trukean, estatuak esku hartuko du industria ezartzean eta haren martxan, kontu-hartzaile bat eta kontseilari-ordezkari bat izendatuta, etete-ahalmendunak; aukera izango du, orobat, instalazioak bere teknikariekin balioesteko. 6. art. Enpresa emakidadunak, sozietatearen egonkortasuna eta martxa ekonomikoa ziurtatutakoan, etekinei uko egin ahal izango die, eta hirugarren artikuluan adierazitako esku-hartzetik libre geldituko da. Boletín Oficial del Estado, 1939 ko urriaren 25 a.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Testu historiko, lehen mailakoa , bando nazionaleko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua testu juridikoa da, eta izaera ekonomikoa du. Non eta noiz idatzia : Madrilen, 1939 ko urrian. Egilea: Francoren gobernua. Nori zuzendua eta xedea: Espainiako herriari.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu. q Legeraren arrazoia: o Gerrak agerian utzi du zein garrantzitsua dela beharrezkoak diren industria eta lehengaiak Espainian bertan ekoiztea. o Espainiaren egoera ikusirik beharrezkoa da, al den neurrian, kanpoko produktuen inportaziotik askatzea eta Espainia bertan ekoiztea. o Premia hoiek asetzeko, ekimen partikularreko industria batzuk sustatu beharko dira, horretarako “nazio intereseko” deklaratuko dira, eta hauei laguntza bereziak emango zaizkie. q Xedatzen dut: • Nazioaren defentsaren edo ekonomiaren premiaren ondorioz beharrezkoa ikusten bada “nazio-intereserako” deklaratu al izango da industria hori (1. art. ). • Nazio-intereseko deklaratutako industriak onurak izango ditu hamabost urterainoko epean (2. art. ). • Onuradun industrietan estatuak esku hartuko du ezarpenean eta martxan. • Enpresa emakidadunak, martxa ekonomikoa ziurtatutakoan, etekin edo laguntzei uko egin ahal izango die, eta, orduan kanpo esku-hartzetik libre geldituko da (6. art)
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu eta bere ondorioak aztertu. q Testuingurua. o 1939 an Espainiako Gerra Zibila bukatu ondoren Espainia egoera ekonomiko larrian aurkitzen zen, nekazaritza izango zelarik sektore kaltetuena ia % 25 eko jaitsierarekin. o Industria-egiturei dagokionez nahiz eta asko suntsituak izan, bereziki bonbardeoen ondorioz beste asko kontserbatu egin zen (Bilbo kasu), halere ekoizpena heren bat jaitsi zen : lehengai eta energiaren faltagatik bereziki. Gobernuak egoera horren aurrean politika interbenzionista eta autarkikoa jarriko zuen martxan, autornikuntza izango zelarik helburua, kanpoko inolako menpekotasunik ez izateko. Hartara, Francoren gobernuak oso politika ekonomiko nazionalista esku-hartzailea jarriko zuen martxan: batetik, Espainiaren ahalmen ekonomikoa handitu nahi zuen; bestetik, eta bestetikekonomia kontrolpean eduki. o Politika honekin nekazaritzan Errepublika garaian aurrera eramandako politika kolektibista guztia deuseztu zen, lurrak bueltatu zitzaizkienean aurreko jabeei edo beraien herederoei. Bestetik kupoak eta prezioak ezartzen zituen, honek eraman zuen merkatu beltzaren agerpenera. Industria mailan, industria pribatua sustatu zen baina bestetik INI (1941) erakundearen bitartez, arlo estrategikoko industria publikoa bultzatuko zen : siderurgia, energia, ontzigintza, armagintza, garraioak (SEAT, IBERIA, RENFE) bultzatutako industria desberdinen bitartez. q Ondorioak. o Lehenengo urtetan ondorio larriena nekazaritzaren ekoizpenaren jaitsiera eta inportazio ezaren Ondorioz, janarien eskasia eta gosea izango ziren, hori dela eta janarien errazionamentua ezarriko zen 1952 arte indarrean egongo zena. Estatuaren esku-hartzea nekazaritzan (adibidez, zerealen ekoizpena eta banaketa arautzen zuten) askoz kaltegarriagoa izan zen industrian egindakoa baino. o Industrian aurreko politikak, nahiz eta zenbait sektore sustatu, ez zen lehiakorra eta enpresa asko estatuaren laguntzagatik bakarrik iraun zuten. o Bestetik ekonomia kontrolpean edukitzea, burokrazia eta ustelkeria ikaragarri handitzea ekarriko zuen.
- Slides: 5