9 Testua FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI
9. Testua FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893 -12 -09)
9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893 -12 -09) - Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela, eta deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako, etorkizuneko zeinahi industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta, orobat, zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, bai lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei. Eta industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza (…) eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez aipatzeagatik, jaunandreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak — izenik ezin dut eman—, 1891 ko aduana-zergak jarraitzearen baitago haiek gauzatzea edo ez. Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez dadila araubidetik urrundu, ez dezala halako modu zalapartatsu eta gupidagabean suntsitu gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori. Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893 ko abenduaren 9 an. Bilbon, 1894.
A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Lehen mailako testua, hitzaldia, izaera politikoekonomikoarekin. Non eta noiz idatzia: Bilbon, 1894 ko Merkatal-Itunen kontrako mitinprotesta batean, Errestaurazio garaian. Egilea : Federico Echeverria, euskal enpresa-gizona, XX. mendearen hasieran Euskal Ekoizleen Liga zuzenduko zuena. Nori zuzendua eta xedea: Euskal Herriko herriari eta Espainiako nazio eta gobernuari. Helburua: Merkataritza-itun babesleak berean jarraitzea, eta Alemaniarekin sinatu behar den merkatal-ituna bertan behera gelditzea.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. • Testuan Federico Echeverriak, bizkaitar enpresa-gizona, Alemania eta Espainian artean firmatu behar zuten merkatal-itunaren kontra egindako mitin-protestan emandako hitzaldia agertzen da. Bere ustetan hitzarmen honek, 1891 ko aduana-zerga babeslea aldatzea suposatuko du, eta hau oso kaltegarria izango da Bizkaiko industriarentzat, martxan dagoenarentatz, zein oraindik proiektuak diren hoientzat : “bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei …” “jarduera horren guztiaren heriotza…” • Hau gerta ez dadin animatu egiten du, Bizkaia eta Espainiako biztanleriari, indarrean dagoen 1891 ko muga-zerga sistema babesteko, “Gobernuari ez dadila… suntsitu gaur egungo babes-sistema…”. Eta atzera botatzeko hispaniar-alemaniar hitzarmena “utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori
C) Testu ingurua • Errestaurazio garaian, bipartidismoak eta txandakatze sistemak egonkortasuna emango zion Espainiako erregimen politikoari, bestetik hirugarren gerra karlistaren amaierak eta kontzertu ekonomikoak asko lagunduko zuten Euskal Herriko industrial garapenean bereziki Bizkaiarena. • Prozesu honetan arazo handienetarikoa atzerriko industriaren konpetentzia izango zen, Britania Handiko edo Frantziako industriak mende erdiko aurrerapena zeramaten horregatik , produktuak hobeagoak eta merkeagoak ziren, eta bertako industriarentzat aurre egiteko konpetentziari, ezinbestekoak ziren neurri protekzionistak. • Egoera honetan neurri librekanbistak eta protekzionistak tartekatzen joan ziren, baina une honetan indarrean zegoen 1891 ko lege protekzionista. Lege honek posible egiten zuen, Espainiako burdina eta altzairua izatea, nahiz eta askoz ere garestiagoa izan, Espainian kontsumitzen zena. • Hispaniar-alemaniar itunak puskatu egiten zuen marko babesle hau, ondorioz Echeverriaren hitzetan Bizkaiko uneko eta etorkizuneko industriaren suntsipena ekarriko zuen. Berez esaten du Bizkaiak hain industria ospetsuak baldi baditu 1891 ko muga-zergei esker izan dela, horregatik animatzen du herria gobernuari eskatzeko politika babeslea mantentzea. • Ondorio bezala esan azkenean ez zela hitzarmena sinatu eta ondorioz, XX. mendeko hasieran, siderurgia espainola eta bereziki bizkaitarra izugarri haziko zen. Lehen mundu gerra bukatu zenean ordea, bukatu egin zen garapen arrakastatsu hau.
C) Testuaren garrantzia: Testua, garrantzitsua da erakusteko zein erabakiorra zen Alemaniarekin sinatu behar zuten merkatal akordioa ez sinatzea. Federico Etxeberriak Ekoizleen Ligaren presidenteak, oso agerian uzten du Bizkaiarentzat bereziki, akordioa sinatzeak, suposatuko duela galtzea Espainiako merkatuan une horretan duen nagusitasuna , eta horrek Bizkaiko industriaren hondoratzea ekarriko duela.
- Slides: 6