17 testua ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA 1939 09 02

  • Slides: 8
Download presentation
17. testua ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA (1939 -09 -02)

17. testua ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA (1939 -09 -02)

17. TESTUA. ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA (…) Gobernuak (…) uste du unea iritsi dela Erantzukizun

17. TESTUA. ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA (…) Gobernuak (…) uste du unea iritsi dela Erantzukizun Politikoen Lege bat emateko, beren egite edo ez-egite larriekin matxinada gorria gorpuzten lagundu zutenek alde horretatik dituzten erruak kitatzeko balioko duena. Halako zigorrak ezartzeaz arduratuko diren auzitegietako kideak Armadako , Magistraturako eta Falange Española Tradizionalista y de las J. O. N. S-eko ordezkariak izango dira (…) 1. art. Erantzule politiko deklaratzen dira 1934 ko urriaren 1 etik 1936 ko uztailaren 18 rabitarte Espainiari jasanarazi zitzaion era guztietako asaldura eragiten edo areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz pertsona juridikoak, eta orobat bigarren data horretatik aurrera, beren egintza batzuekin edo gelditasun larriarekin, Mugimendu Nazionalaren kontra aritu direnak edo daudenak. 2. art. Aurreko deklarazioaren ondorioz (…) legez kanpo gelditzen dira 1936 ko otsailaren 16 an hauteskunde-deia egin zenez, geroztik Fronte Popularrra osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak, eta orobat hari aliatu edo atxiki zaizkion alderdi eta taldeak eta Mugimendu Nazionalaren Garaipenari kontra egin dioten guztiak. (…) 3. Art. Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeak osotara galduko dituzte era guztietako eskubideak eta ondasun guztiak. (…) Boletin Oficial del Estado, 1939 ko otsailaren 13 a.

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Testu historiko,

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Testu historiko, lehen mailakoa , bando nazionaleko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua lege bat da beraz, izaera juridikoa du. Non eta noiz idatzia : Lege hau, 1939 ko abuztuaren 2 an egina eta Madrilen, Frankoren gobernuaren hasieran. Egilea: Francok zuzendutako gobernuak. Nori zuzendua eta xedea: Espainiar guztiei bideratutako testua.

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu. • Erantzunkizun politikoaren legeak izenak jartzen duen

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu. • Erantzunkizun politikoaren legeak izenak jartzen duen bezala, helburu du, matxinada gorria gorpuzten lagundu zutenak zigortzea “matxinada gorria gorpuzten lagundu zutenek alde horretatik dituzten erruak kitatzeko balioko duena (. . . ) “ zigorrak ezartzeaz arduratuko diren (…). Susmagarriak epaituko dituzten epaitegiak , ez daude osatuak auzitegietako epaileekin bakarrik baizik eta “ Auzitegietako ideak, Armadako , Magistraturako eta Falange Española Tradizionalista y de las J. O. N. S-eko ordezkariak izango dira” (…). • 1 artikuluak dioenez, susmagarrien erantzunkizuna zabalduko da 1934 ko urriaren 1 etik 1936 ko uztailaren 18 rabitarte era guztietako asaldura eragiten edo areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz pertsona juridikoak. • 2. artikuluak legez kanpo uzten ditu, Fronte Popularrra osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak eta Mugimendu Nazionalaren Garaipenari kontra egin dioten guztiak. • 3. artikuluak legez kanpo gelditu diren alderdi politikoa, talde edo erakundeak eskubide eta ondasun guztiak galduko dituzte.

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi bezain pronto, zenbait

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi bezain pronto, zenbait militar eta eskuineko indar batzuk (falangistak, karlistak) kolpe militar bat prestatu zuten 1936 ko uztailaren 18 an gauzatuko zena. Kolpearen ondorioz Gerra Zibila piztuko zen, non garaile Errepublikaren kontra zeuden indarrak aterako ziren Francoren buruzagitza pean. • Gerraren lehenengo unetik bi bandotan ideologia desberdina zutenen jazarpen ideologikoa jarriko zen martxan, baina Errepublikako gobernua orokorrean saiatu zen bezala berme juridikorik gabeko hilketekin bukatzen, altxatuek jarraitu egingo zuten bere politika errepresorearekin gerra guztian zehar, eta testuak erakusten digun bezala gerra amaitu ondoren ere. • Francok - 1938 tik estatu burua zena- lege honen bitartez jarraipena eman nahiko dio, Gerra Zibilean hasitako prozesu errepresoreari. Helburua izango delarik, altxamenduarek kontra edo apoiatu ez zutenei, zuzenean hil, atxilotu edo eskubide politiko guztiak kentzea. Guztira 190 kontzentrazio-esparru egon ziren eta bertatik 367. 000 -500. 000 preso politiko pasa ziren. • Francoren Espainian Erantzukizun legea , martxan jarriko zen politika errepresorearen tresna nagusia izango zen. Bertan mendebaldean ezagutzen den zuzenbide-estatuaren bulnerazio garbiena izango da: o Izaera atzeraeraginezkoa du, 1934 tik aplikatzen delako. (erretroaktiboa). o Legeztatu egiten duelako errepresio politikoa, presente ez zeuden edo desagertuak zeuden akusatuak zigortzeko aukera emanaz.

Kontzentrazio esparruak Espainian Guztira 190 kontzentrazioesparru egon ziren. egonkor eta behin-behineko artean. Bertatik 367.

Kontzentrazio esparruak Espainian Guztira 190 kontzentrazioesparru egon ziren. egonkor eta behin-behineko artean. Bertatik 367. 000 - 500. 000 arteko atxilotu pasa ziren.

D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko.

D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. • Ezarriko duen sistema diktatorialaren adierazpen nagusia izango da. Alde batetik oposizioarekin bukatu nahiko dutelako, eta bestetik debekatu egingo dutelako Mugimendu Nazionalarekin bat ez datozen alderdi, talde zein erakunde. Horretaz gaiz hauen ondasun guztien jabe egingo dira. • Lege hau tresna nagusia izango da oposizioarekin bukatzeko eta alderdi politiko, sindikatu , erakunde edozein giza talde bat ez zetorrena erregimenarekin bukatzeko. • Lege honek erakusten digun bezala gobernu frankistak ez zuten errukia eta adiskidetasunean oinarritutako erregimen bat ezarri, alderantziz, Francok, militarrak eta garai hartako elizak mendekua izan zuen helburu, lege honekin iksten den bezala. Azken ikerketak ematen dituzten zenbakiak hildakoen kopuruei dagokionez 1939 -1946 artean 50. 000 hildakoenak dira.