21 Testua Baionako Hitzarmena 1945 03 31 EUSKO
21. Testua Baionako Hitzarmena (1945 -03 -31)
EUSKO ALDERDI JELTZALEA (EAJ) ALDERDI SOZIALISTA (PSOE) EUSKADIKO ALDERDI KOMUNISTA PARTIDO REPUBLICANO FEDERAL CNT UGT ELA-STV IZQUIERDA REPUBLICANA
21. TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945 -03 -31) Euzkadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin batuta Francok bideratutako altxamendu militarraren aurka heroikoki borrokatu zutenek, honako hau adierazi nahi dute, etorkizuneko berezitasun ideologikoei uko egin gabe: 1. Altxamendu militarra zela-eta, indarrak batu zituztela 1936 ko uztailaren 18 an abiarazitako ekintza gauzatzeko, eta batura hori berretsi egin dutela. Batura hura era organikoan islatuta geratu zen 1936 ko urriaren 7 an, Euzkadiko Gobernua osatu zenean, Errepublikako Gorteek bozkatutako Estatutuaren arabera. Gobernu haren lehendakaria José Antonio Aguirre jaun txit gorena da. 2. Gobernu horretan konfiantza osoa dutela eta beharrezko laguntza eskainiko diotela, euskal herriaren bidezko ordezkari gisa, haien helburu politiko eta sozialak jasotzen baditu, betiere. 3. Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, euskal herriak askatasunez adieraziko dituen nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela. 4. Euzkadiko Gobernuak egin beharreko lana aholkatu, prestatu eta babestuko duen erakunde aholku-emailea eratuko dutela, gerraren ondorioz euskal lurraldetik kanporatu dituen demokraziaren aurkako erregimena desagertzean. Erakunde horren funtzionamendua araudi egoki baten bidez arautuko da. 5. Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin batera borrokan jarraituko dutela, Francoren gobernuaren, Falangearen eta beste edozein diktadura-erregimenaren aurka, baita demokraziaren kontrako eta monarkiaren aldeko beste mugimendu guztien aurka ere.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako testu politikoa, manifestu bat hain zuzen. Non eta noiz idatzia : Baionan, 1945 an. . Egileak: Kolektiboa, alderdi politikok (EAJ, PSOE, ALDERDI KOMUNISTA, IZQUIERDA REPUBLICANA, PARTIDO REPUBLICANO FEDERAL), eta sindikatuak (ELA-STV, UGT, CNT). Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, Euskal Herria eta Espainiako herritar guztiei zuzendua.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu 1945 an Euskadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin batuta, honako hau adierzten dute: 1. - Berretsi egiten dutela altxamendu militarra zela eta, 1936 -07 -18 an sortutako indar hauen arteko batura. Gero gauzatuko zena baita, lehenengo Euzko Jaurlaritzan. 2. - Agiri honekin berresten du Gobernu horretan duen konfiantza eta zituen helburu politiko eta sozialak mantentzen badituzte, beharrezko laguntza eta babesa eskainiko diote. 3. - Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, Euskal Herriak askatasunez adieraziko dituen nahiak, errespetatu eta defendatuko dituztela. 4. - Erakunde bat eratuko zutela, behin diktadura bukarazita, Eusko Jaurlaritzari bere eginkizunetan aholku eta laguntza emateko. Erakunde hori araudi egoki batek erregulatuta egongo zen. 5. - Frankismo, diktadura, demokraziaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko ororen aurka egingo zutela borroka, horretan bat zetozen penintsulako gainerako guztiekin batera (herri, erakunde, alderdi…)
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • Testua 1945 an kokatzen da Frankismoaren lehen garaian, bertan 1936 ko Autonomia Estatutuaren bidez lortu zen Eusko Gobernua erbestean dago, Gerra Zibilan Errepublika garaitua izan ondoren • Erbestean Eusko Jaurlaritza osatzen edo apoaitu zuten alderdiak eta sindikatuak, borrokatzen jarraituko zuten matxinatuaren erregimenari kontra egiten. Erakunde hauek itxaropena zuten behin erregimen faxistak garaituak izanda, laguntza emango zietela Francoren erregimenarekin bukatzeko. Gerra bukatzear dago eta euskal gobernuari osatu zuten indarrak berrestu nahi dute bere lotura, eta konfiantza osoa eskeintzen diote erakundeari. • Euskal Gobernua, behin Euskal Herria garaitua Kataluinara joan zen eta 1939 ko haiseran, hau erortzen denean erbestera abiatuko zen, lehenengo Frantziara eta, gero, Bigarren Mundu Gerran naziek Frantzia okupatu zutenean, ihes egin behar izan zuten, Estatu Batuetara eta bukaeran Mexikora (Bertan Errepublikako gobernua kokatuko zen ). Erbestea eta Espainia barrukoaren koordinazioa gordetzen saiatu zen, nahiz eta gero eta zailagoa izan erregimen frankista finkatzen joan zen heinean. Erbestetik errefuxiatuei laguntzeaz gain, lagundu egin zien aliatuei gerra irabazten (Batallón Gernika). • Ondoren erregimen frankistaren finkapena oztopatzea izan zuten helburu eta erregimen demokratiko berrezartzea. Hitzarmen hau testuinguru horretan kokatzen da, indartu nahi dute erbestean dauden Errepublika garaiko erakundeak, Eusko Gobernua bezala “berretsi egin dutela. Batura hura era organikoan islatuta geratu zen 1936 ko urriaren 7 an, Euzkadiko Gobernua osatu zenean”. • Frankismoari aurre egiteko garrantzitsua zen oposizioa bateratua aurkeztea. 1945 eko martxoan, gerra amaitu baino lehen, euskal alderdi eta sindikatu ia guztiak Baionako Hitzarmena sinatuko zuten, non denek Errepublika, Estatutua eta Euskal Gobernuaren aldeko atxikipena aldarrikatzen zuten.
D) Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. Testu honek garrantzia du erakusten duelako Baionako Hitzarmenean parte hartu zuten indarrak etorkizunerako programa bat aldarrikatzen zutela eta, batez ere, Euskal Gobernua bermatzeko egin zuten esfortzua, batzuek kolokan jarri zutelako. Askatasun demokratikoak errekuperatzea izan zen gehien inporta zitzaiena une horretan eta alderdien interesen gainean jarri zuten helburu hori.
- Slides: 7