22 Testua ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA 1967 01 31

  • Slides: 6
Download presentation
22. Testua ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967 -01 -31)

22. Testua ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967 -01 -31)

Orain arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte. (…). Iritsi

Orain arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte. (…). Iritsi da estatu nazionala erakundetzea amaitzeko une egokia (…). Horren kariaz, (…), honako hau xedatzen dut: 1. art. I. Espainiar estatua, erresuma gisa eratutakoa, erkidego nazionalaren erakunde gorena da. 2. art. I. Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da eta ezin da ez ordezkatu ez laga. II. Espainiar estatuaren erakunde sistema botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da. 3. art. Honako hauek dira estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizonen arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea (…). Hori guztia Mugimendu Nazionalaren Printzipioen inspirazioarekin eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (…), bere izaeraz, iraunkorrak eta aldaezinak direnak. 6. art. Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena; berak erabiltzen du botere politiko eta administratibo gorena; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du eta Mugimenduaren eta Erresumako gainerako funtsezko legeen printzipioak zehaztasunez betetzen direla zaintzen du (…); legeak promulgatu eta berresten ditu (…); lehor, itsaso eta aireko armaden gaineko aginte gorena du; (…); bere izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du; enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren arabera; ordezkari diplomatikoak kreditatu eta hartzen ditu eta Erresumako Funtsezko Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egiten ditu (. . . ) 14. art. I. Gobernuburuak espainiarra izan behar du eta estatuburuak izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotetik hautatuta. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1967 -I-11

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako testu historiko juridikoa, frankismoaren oinarrizko legediaren bilduma. Non eta noiz idatzia : Madrilen, 1967 an. Egileak: Francok, Gorte frankisten bidez. Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, Espainiako nazioari zuzendua. .

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu Helburua estatua erakundetzea, ordurarte legedia sei oinarrizko

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu Helburua estatua erakundetzea, ordurarte legedia sei oinarrizko legetan zatitua legedi bakar batean nahiko da bildu, printzipio hauetan oinarrituta: - Espainia erresuma gisa antolatuko da. - Subiranotasun nazional bakarra eta zatiezina. - Estatuaren oinarrizko xedeak: nazional batasuna, independentzia eta segurtasuna defendatzea. Betiere Mugimendu Nazionalaren printzipioetan aldaezinetan oinarrituta, - Estatuburua nazioaren ordezkari gorenaren eskumenak, hauek dira. - Mugimendu Nazionalaren burutza. - Aginte legegilea bere esku: “legeak promulgatu eta berrestu”. - Armadaren burutza. - Aginte judizialaren jabe, barne grazia eskubidea. - Enplegu eta kargu publikoak izendatzeko eskumena. - Ordezkari diplomatikoak kreditatu. - Gobernuburua izendatzeko ahalmena.

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. - 1950 tik aurrera Gerra Hotzaren testuinguruan eta

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. - 1950 tik aurrera Gerra Hotzaren testuinguruan eta EEBBren interesak direla medio Francoren erregimenaren nazioarteko onespena ematen hasiko da. Erregimenari interesatzen zaio itxura demokratikoagoa ematea erregimenari, are eta gehiago barrualdeko oposizio politikoa handitzen hasten denean (1962 ko Municheko batzarreko manifestua). - Francok bestetik lege honen bitartez nahiko du baita, erregimena erakundetzeari amaiera ematea. . Hori dela eta legedi honetan bilduko dira erregimenaren sei legedi desberdinak: Lanaren Forua, Gorteak eratzeko Legea, Espainolen Forua, Erreferendum Legea, Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea. - Legedi honen ezaugarri aipagarriena estatuburutza eta gobernuburutzaren zatiketa izango da, nahiz eta Francok kargu biak bere eskuetan mantendu Carrero Blanco gobernuburu izendatu arte 1973 an. - Beste artikulu batean familiaren prokuradoreak (ordezkariak gorteetan) sortzea arautuko da, hauetatik herena herriak hautatuak.

D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko.

D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. Testu honen bitartez nahiz eta itxura demokratikoagoa eman nahi erregimenari : subiranotasun nazionala, familien ordezkariak izendatzeko aukera…, testuak erakusten duena, Francoren erregimenaren izaera diktatoriala: - Franco da subiranotasunaren jabe “ bakarra eta aldaezina”. - Bere esku daude eskumen guztiak: Aginte exekutiboa (gobernuburutza, nahiz eta orain zatitu), legegilea, judiziala , armadaren burutza. - Lege Organiko horrek nahiz eta estatuburutza eta gobernuburatzaren banaketa ezarri , hau ez da gauzatuko 1973 rarte, Carrreo Blanco gobernu buru izendatu arte, ordurarte Francok jarraituko du gobernua zuzentzen Gobernuburuaren izendaketa Francon ahalmena denez “ estatuburuak izendatuko du…” , honek argi erakusten du bizitza politiko guztia bere kontrolpean egoten jarraitzea nahiko duela. -Garai honetako garapen ekonomikoak ez zuen beraz, erregimenaren demokratizazioa ekarriko, nahiz eta lege honek 1968 tik aurrera familia ordezkarien herena hautatzeko aukera ireki. Itxiera horrek oposizioaren indartzea ekarriko du bereziki 70 eko hamarkadetik aurrera langile mugimenduan, unibertsitate munduan eta baita oposizio politikoari dagokionez.