12 testua LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA

  • Slides: 5
Download presentation
12. testua LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896 -05 -23)

12. testua LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896 -05 -23)

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896 -05 -23) Bizkaiko Langileei (. . .

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896 -05 -23) Bizkaiko Langileei (. . . ) Bizkaiko meatzeetako langileak maiatzaren 1 ean bildu ziren Gallartako frontoian eta manifestazio zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka. Gainera, botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta erabat desagerrarazteko eskatuko zien batzordea eratu zuten. (. . . ) Meatzeetako langileak greban altxatu ziren 1890 ean, lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea aldarrikatuz. (…) Gaur egun, onerako edo txarrerako, 1890 ean ezarritako lanaldiarekin jarraitzen da, baina derrigorrezko barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil daude meatze zona guztian. Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendeko izaera liberala murriztuz, nahitaezko baldintza da lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizitzea eta janariak, onak edo txarrak (ia beti txarrak eta eskandaluzko prezioetan), denda jakin batzuetan erostea. Hori, gure iritziz, horrenbeste aldiz eskatzen den lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina eta, batez ere, inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen gizakiaren aurkako zapalkuntza da. Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute, gobernuak eta agintariek benetako krimenak egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar zaionik uste ez badute ere. La Lucha de Clases (Bilbo), 1896 -05 -23.

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Lehen mailako testu publikoa, kazetaritzako testu narratiboa, “La Lucha

A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Lehen mailako testu publikoa, kazetaritzako testu narratiboa, “La Lucha de Clases” PSOE alderdiaren astekarian argitaratua. Edukiari dagokionez izaera sozial-politikoa du. Non eta noiz idatzia: Bilbon, 1896 ko maiatzaren 23 an. Egilea: Ezezaguna, agian Tomas Meabe egunkariaren sortzailea, eta euskal sozialismoaren figura ospetsua. Nori zuzendua eta xedea: Bizkaiko langileei eta publikoari zuzendua. Helburua langileen bizi-baldintzak kaskarrak eta bete gabeko konpromisoak salatzea.

B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. Testuan hitz egiten da Gallartan maiatza 1 an egindako

B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. Testuan hitz egiten da Gallartan maiatza 1 an egindako manifestazioei buruz, eskatzeko meatzen jabeen (reyezuelos) kuartel eta denden desagerpena. Helburu hoiek lortzeko batzorde bat sortu zutela aipatzen da. Aipatzen da baita 1890 an egindako greba, lanaldiaren murrizpena eta barrakoi eta denden derrigortzearen desagerpena eskaera nagusi bezala zituena. Grebaren lorpena izan zen 10 orduko ordutegia mantentzea aipatzen da, eta teorian barrakoi eta jauntxoen denden derrigortasuna kentzea. Testuak argi uzten du baldintza hori, nahiz, eta onartua ian ez zela praktikara eraman, horregatik salatzen dute , barrakoi eta jauntxoen dendak neurri handi batean berean jarraitzen dutela. Lanean onartua izateko, meatzetako langileek jarraitzen dute bizitzen eta erosten jauntxoen barrakoi eta dendetan. , nahiz eta, barrakoiak inongo baldintza higienikorik bete ez , eta dendak janari gehienetan txarrak eta oso garestiak saldu. Beraz ez dira ez langileen eskubideak errespetatzen , ez higiene legeak , horrek suposatzen duelarik gizakiaren aurkako eraso bat. Azkenik dei bat egiten die gobernu eta agintariei, bukatzeko egoera horrekin mesedegarria dena bakarrik aseezinak diren meatzeko kapitalistei, eta langileak ordea esklabismo berri baten aurrean jartzen dituena. Eskaerak betetzen ez badira, langileak grebararako duten eskubidea erabiliko dutela esaten du testuak.

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu, eta adierazi bere garrantzia. Ø XIX. mendearen bigarren

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu, eta adierazi bere garrantzia. Ø XIX. mendearen bigarren erdialdean, Espainiak hasitako industrializazio prozesua Kataluinan (ehungintza) eta Bizkaian (siderurgia) gauzatu zen. Bizkaiko burdinaren ekoizpenak eta bere esportazioak inguruko lurraldeetako langile kopuru handien inmigrazioa ekarriko zuen. Nekazal-gunetatik etorritako langile hauek, lan eta bizi-baldintza hobeagoen bila zetozen, baina lanbaldintza oso gogorrak aurkituko zituzten: lanaldi oso luzeak eta oso gaizki ordainduak, barrakoietan bizi beharra… Meatz zonaldeko bizi-baldintzak penagarriak ziren, derrigortuta zeudelako inongo baldintza higienikorik betetzen ez zituzten enpresaren barrakoietan bizitzen (hauek kapatazak kudeatzen zituzten), horretaz gain, bere janari edo gainontzekoak enpresesarioen kantinetan erosi behar zituzten, soldata bezala ordaindutako baleak erabiliz. Egoera lasgarriaren adierazlea meatzarien 30 urteko bizi-itxaropena izango zen. Egoera honi aurre egiteko langile mugimenduak, sozialistak zuzenduta, mobilizazio eta greba ugariak egin behar izan zituzten 1890 tik hasita, testuan aipatzen den 1896 koa, eta beste hainbat egingo dituztenak, 1903, 1906, 1910. XX. mendearen hasieran, hasten direnean beste sektore produktibo batzuk garatzen (metalurgia, ontziolak, Altos Hornos…) eta langileen mugimendua sendotzen, paper garrantzitsua beteko du Facundo Perezagua sozialistak lehenenengo elkarte sozialistaren sortzaile ( Ortuella (1887, La Arboleda (1888)…, orduan hasiko ziren meatzarien lan eta bizi-baldintzak hobetzen. Ø Testuaren garrantziari dagokionez, azpimarkatuko genuke, langileen bizi-baldintza gogorrak erakusteaz gain, agerian uste du baita langileek zituzten zailtasunak bere aldarrikapenak lortzen. Kantina eta barrakoien arazoan , nahiz eta 1890 greban teorian derrigortasuna kendu , sei urte beranduago ikusten da neurri handi batean Meatz-konpaniek ez zutela etsi eta langileak borrokatzen zutela haien