JOAQUIN COSTAREN ERRESTAURAZIOARI KRITIKA 8 TESTUA JOAQUIN COSTAREN
- Slides: 6
JOAQUIN COSTAREN ERRESTAURAZIOARI KRITIKA
8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN ERRESTAURAZIOARI KRITIKA Honen bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak gainerakoekiko okupatzen duen posizioa erabakitzen ditugu. Hiru dira kanpoko osagai horiek: 1. Talde bakoitzeko oligarkak (primate deiturikoak) , gizon itzaltsuak edo gailenak, euren buruzagitza”osatzen dutenak eta, oro har, erdialdean bizi direnak; 2. Lehen, bigarren edo goragoko mailako jauntxoak, lurraldean sakabanatutakoak; 3. Komunikazio organo eta tresna lana egiten dien gobernadore zibila. Funtsean horixe da bere atsekabearen azpian amore emandako eta ahuldutako nazio osoari intziri eginarazten dion trikimalu guztia. Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile deitzen dioguna eta “alderditan” banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina deitzen badiogu ere, ez da horrela; horrela balitz nazioaren zati eta bere ordezkari organiko izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez da, zergak ezarri eta kobratzeko, ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta gotorlekuak indarrean hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala. Hauteskundeetan (…), ez da herria, bozkatzea faltsifikatu eta sistema galbidera eramaten duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik. Horretarako, euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira. Joaquin Costa, “Oligarkia eta jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa” Madril 1901
A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Historiko-literarioa, izaera politikoaz. Non eta noiz idatzia: Madrilen, 1901 an, Errestaurazio garaian. Egilea : Joaquin Costa espainol intelektuala, erregenerazionismoa deituko den mugimenduaren burua. Nori zuzendua eta xedea: Espainiako herriari , helburua Errestaurazio sistemaren kritika gogorra egitea izango delarik
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. -Joaquin Costaren ustetan hiru dira indarrean dagoen Errestaurazio sistemaren oinarriak: 1. Oligarkak, bando bakoitzaren gizon ahaltsuenak, eta buruzagitza osatzen dutenak. Zentroan edo gorte inguruan bizi direnak 2. -Jauntxoak lurraldean sakabanatuta bizi direnak. 3. Gobernadore zibilak, euren arteko komunikazio tresna. -Oligarka eta jauntxoak alderditan antolatuta, klase gidari eta gobernatzailea konsideratzen da, baina ez da horrela nazioari arrotza den zati bat besterik ez delako Costaren ustetan. Talde hauek ez dute “benetako Espainia” irudikatzen “legezko Espainia” baizik. - Hauteskundeetan ez da herria, talde kontserbadore eta zuzentzaile hauek baizik, sufragioa faltsutu eta sistema usteltzen dutenak, bere posizio, aberastasun eta aginteaz baliatuz. - Sistema hau da nazioa hondamendira eraman duena.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. Joaquin Costak idatzi hau 1901 an idatzi zuen Maria Cristinaren erreginaordetzaren bukaeran. Ordurako Errestaurazio sistema alderdien txandaketan, jauntxokerian eta iruzurran oinarritzen zena kolokan zegoen arrazoi hauengatik: - Kolonien galera eta honek eragingo zuen pesimismoa eta gutxiagotasuneko sentimendua, testuinguru honetan garatuko ziren 1898 ko belaunaldia eta mugimendu erregenerazionista, Espainiako egoeraren kritika zorrotza egingo dutenak. - Sistema politikoaren gabeziak, oligarkak eta jauntxoak bi alderditan banatuta monopolizatzen zuten nazioaren gobernua, kanpoan utziz ordurako indartzen edo sortzen ari ziren hainbat indar : Errepublikarrak, langile mugimenduaren alderdi edo erakundeak, eta sortu berriak ziren alderdi nazionalistak. Joaquin Costak salatuko du baita sistema ustelekerian eta iruzurran oinarritua dagoela - Ekonomiak zituen arazoak: Industrializazioak Espainian, Kataluina eta Euskal Herrian salbuespenarekin, porrot egin zuen Espainian, lur-jabe handiek kontrolatzen zuten nekazaritzan oinarritzen oraindik Espainiako ekonomia. - Analfabetismoa: Joaquín Costak kritikatuko zuen beste arazo larri bat zen, honek nazioaren atzerapena eragiten zuelako eta nazioa modernizatzeko ostopo handia zelako. - Alfonso XIIIak 1902 an errege izendatu zutenean, areagotu egin ziren Joaquin Costakren kritikak. Nahiz eta lider berriak saiatu sistema berritzen eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri , arazoa larritu egin zen , alderdien txandakatzea 1917 arte iraungo zuen. Txandaketaren bukaeran eragin handia izango zuten 1909 eta bereziki 1917 ko krisiak, ondoren sortuko ziren kontzentrazio gobernuek ez zuten ordea, Espainiak zituen arazo larriak konponduko, eta horrek bidea irekiko zion Primo de Riveraren diktadurari, azken hau irtenbide bakar bezala ikusiko zelako Espainiako egoera politiko, sozial , militar eta ekonomikoa konpontzeko.
D) Adierazi testuak duen garrantzia, testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. - Testuan Joaquin Costak garbi uzten ditu Espainiaren arazoak, bere kritikak eta berak bultzatutako mugimendu Erregenerazionistak, agerian utziko dute sistemaren ustelkeria eta oso garrantzitsuak izango dira areagotzeko espainiarren erregimenekiko gaitzespena.