23 testua Euskal Herriko Autonomia Estatutua 1979 12

  • Slides: 6
Download presentation
23. testua. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979 -12 -18)

23. testua. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979 -12 -18)

29. TESTUA. EUSKAL HERRIRAKO AUTONOMIA ESTATUTUA (3/1979 Lege Organikoa) Juan Carlos I. a Espainiako

29. TESTUA. EUSKAL HERRIRAKO AUTONOMIA ESTATUTUA (3/1979 Lege Organikoa) Juan Carlos I. a Espainiako erregeak honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei honako hau jakinarazten die: Gorte Nagusiek organiko izaerarekin onartu dutela honako lege hau eta nik berretsi egiten dudala: 1. art. Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazpen gisa eta bere autogobernua lortzeko, Autonomia Erkidego gisa eratu da espainiar estatuaren barruan, Euskadi edo Euskal Herria izenarekin, eta Konstituzioarekin eta bere oinarrizko erakunde araua den Estatutu honekin bat etorriz. 2. art. 1. Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak, eta baita Nafarroak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko kide izateko eskubidea dute. 2. Euskal Autonomia Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzien gaur egungo mugekin bat datozen Lurralde Historikoek osatuko dute eta baita Nafarroak ere, bertan sartzea erabakitzen badu (…). 3. art. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzak bere antolamenduari eta autogobernurako erakunde pribatiboei eutsi diezaiekete edo, bere kasuan, berrezarri eta eguneratu ditzakete. 6. art. 1. Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa da eta, gaztelania bezala, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin. Gainera, Euskadiko biztanle guztiek dute bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. 17. art. 1. (…) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei dagokie (…) lurralde autonomoaren barruan pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikorako Polizia autonomoaren erregimena antolatzea. Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzak arduratuko dira Autonomia Erkidegoaz kanpoko eta gaindiko polizia zerbitzuez. XEDAPEN GEHIGARRIA. Estatutu honetan xedatutako autonomia erregimena onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak uko egiten dienik historiaren kariaz legozkiokeen eskubideei, antolamendu juridikoak xedatutakoaren arabera eguneratu ahal izango direnei. Madrilgo Errege Jauregian, mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko abenduaren hemezortzian. Adolfo Suarez Gonzalez gobernuburua.

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako

A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako testu juridikoa, Autonomia estatutua hain zuzen. Lege honen bitartez Euskal Herriaren Erkidegoaren antolamendu judizial eta administratiboa finkatuko da. Non eta noiz idatzia : Madrilgo Errege jauregian idatzitako testu hau, Trantsizioaren garaiko da, hain zuzen, 1979 ko abenduaren 18 koa, non Espainiako Gorteetan onartua izan zen. Egileak: Euskal Parlamentarien Batzarrak egingo zuen Estatutu proiektua, da eta Adolfo Suarezek berak bultzatuko zuen negoziazio prozesua. Egilea Espainiako Gorteak. Nori zuzendua eta xedea: Euskal Herriko herritarrei bereziki eta Espainiako herriari. Xedea, arautzea Euskal Herriko Erkidegoak izango dituen eskumenak.

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu • Autonomia Estatutu honen ideia nagusia oro

B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu • Autonomia Estatutu honen ideia nagusia oro har, Euskadi edo Euskal Herria izenpean euskal lurraldeek autogobernua lortzen dutela, espainiar estatuaren barruan. • Euskal Herriko Erkidegoko partaide izateko eskubidea, Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroako lurralde historikoak dute, azken honek horrela erabakitzen badu. • Euskal Herria osatzen duten Lurralde historiko bakoitzak, autogobernuko bere antolaketa erakunde propioak izateko eskubidea dute. • Euskal Autonomi Erkidegoko berezko hizkuntza euskera da, ofiziala izango delarik. • Bestetik pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikorako Polizia Autonomoaren erregimena antolatzeko eskubidea du baita.

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • II. Errepublikan hasitako prozesu autonomistak, euskal estatutuak

C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • II. Errepublikan hasitako prozesu autonomistak, euskal estatutuak sortu zituen. Horretarako hiru saiakera egon ziren. Lehenengoa, Madrilen ez zuten onartu konfesionala zelako; bigarrena, ez zen onartua izan Eskuineko Biurtekoak atzera bota zuelako. Azkenik 1936 ko urrian, Gerra Zibila hasita zegoela, onartuko zen. • Matxinatuen garapenarekin eta frankismoaren ezarpenaz 1936 Autonomia Estatutua eta Kontzertu ekonomikoak ezeztatuak (azken hauek bakarrik Bizkaia eta Gipuzkoan) izango ziren. • Trantsizio garaian Euskal Herrian egoera ez zen erraza izan, asaldadura soziala oso handia baitzen eta ETAren urte odoltsuenak ere izan ziren. Euskadin oro har, autogobernurako berezitasunak aldarrikatzeko nahia zegoen, amnistia lortzearekin batera. Autonomiak lortzea, oposizioaren aldarrikapen nagusi bat bilakatuko zen. • 1978 ko Konstituzioan , Autonomiak osatzeko eskubidea aldarrikatuko zen. Hurrengo urtean Euskal Parlamentarien Batzarrak egindako proiektua, Suarezen gobernuaren onespenarekin, Gorteetara eramango da eta onartua izango da 1979 ko abenduan. • Gernikako Autonomia onartzeko Euskal Herriko hiru probintzietan egindako erreferendumean, EAJ, PSOE, EE, PCE, eta AP zati batek baizkeoa eskatu zuten eta HBk eta karlista tradizionalistak ezetza. Abstentzio portzentaia handia izan zen % 40 a. • Nafarroa Gernikako Autonomia Estatututik kanpo gelditu zen, bertako herriak hautatuko ordezkariak horrela erabaki zutelako.

D) Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. • Testu hau

D) Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. • Testu hau garrantzitsua da, autogobernu aukera eta instituzio propioak izateko aukera ematen diolako Euskal Herriari. Aurretik egondako estutuak ia iraun ez zuela kontuan hartuz, egoera demokratiko honek autogobernu iraunkor baterako irtenbidea emango zion Euskal Herriari. • 1980 an egindako hauteskunde autonomikoetan EAJ atera zen garaile eta Carlos Garaikoetxeak zuzendutako lehenengo Eusko Jaurlaitza martxan jarriko zuen gaur egunerarte iraun duen erregimen autonomikoak.