BIZKAIERA EUSKAL HERRIKO EUSKALKIAK 1 2 3 4
BIZKAIERA
EUSKAL HERRIKO EUSKALKIAK 1. 2. 3. 4. 5. - Euskara zuberotarra Mendebaleko euskara (bizkaiera) Euskara nafarra Erdialdeko euskara (gipuzkera) Euskara nafar-lapurtarra Ameriketako euskara
EUSKALKIAK ETA AZPIEUSKALKIA
Bizkaieraren mugak Bizkaiera ez da Bizkaian bakarrik mintzatzen. Gipuzkoan, Mendaro-Elgoibartik gorako Debabarren eta Debagoien guztian egiten da. Araban, Aramaion zehazki, hitz egiten den euskalkia ere bizkaiera da.
MUSTURREK SARTUNDE Erdi lo hartu nindun zure telefono deixek ez dau inor etxien eta, pasatu zaitez. Zoro moduen maitatu ginen eta probatu gendun estixen musturrek sartunde. Geldi egon ezine sartu eustan gorputzien eta nerbioxo pareu segundo bakarrien. Zoro moduen jarri ginen ta gozatzen heldu zan goiz Ta prakak ezin sartu helduko nazela berandu ezin lotu alkondarie eskilarak beherantz banoie. Erdi lo hartu nindun zure mutilaren deixek: kotxie aparkatu dot laster gorantza noie. Eskutik heldu ginen eskuak sutan ziren di-da gure artien sartu zan rollotxue portaleko atien lehenengo kalentoie igogailu barruen fuera lotsa guztixek. Ta prakak ezin sartu ezin ixengo dot inoz ahaztu ezin lotu alkondarie. Ta prakak ezin kendu ezin izango dot inoiz ahaztu ezin kendu alkondarie sofaren ganien etzunde. Deitu nahi dozunien. Beldur barik irrintzika erropak etxi en ziher botata ta zu bilusik. Eskilarak berantz banoie. Agur esan barik banoie, banoie. Eta zoro moduen jarriko gara ta probatu gendun estixen musturrek sartunde. Zoro moduen jarriko gara ta gozatzen goiza helduko da alkarreri lotuta.
Bizkaieraren azpieuskalkiak Bi azpieuskalki bereizten dira, eta, goitik behera, Ispazter eta Durangotik zehar doan marrak bereizten ditu: • Sartaldekoa • Sortaldekoa
Bizkaiera literatura-tradizioan Bi literatura-tradizio gorpuztu dira bere baitan urteen joanean: • Markinaldekoa (Mogel) • Mendebalekoa (Añibarro).
ANDRA ALARGUNA ETA OLLO ARRAUTZAGILLEA Andra alargunak eban zorionez etxean ollo arrautzaria: ta zan ikusgarria egunero ifintea utsik baga arrautzea. Diño bere artean: “Emon jeutxadanean aldi batez artoa, arrautza egunekoa beti jeustak egiten; zer, bada, eroaten bajeutsat nik bi bider? Arrautz´bat ez dok ezer; emonik jan aldi bi: egingo bere nok ni andi tzar biren jabe; zelan bada ez jauek asmatu onangorik? Alan erorik gizendu zan olloa ta arrautza batekoa alpertu zan guztia Beti izan da egia geiegi billatzea utsean geratzea.
ANDRA ALARGUNA TA OLLUA Andra alargunak etxian Eukan zorixonian Ollo arrautzarixa; Zan bai ikusgarrixa, Egunero imintia, Utsik baga arrautzia Diño pozez bere artian: “Emoten deutsadanian Baten bakarrik artua, Arrautza egunekua Badau beti imiñiten, Zer, baldin nik eruaten Badeutsat artua bi bider? Arrautza bat ez da ezer Emon ezkero janaldi bi, Laster egingo bere nau ni Arrautza andi biren jaube. Zelan asmau ez ete dabe Onelako gauzarik? ” Alan erorik Gizendu zan ollua; Ta arrautza batekua Alpertu zan guztixa. BETI IZAN DA EGIXA: GEIXEGI BILLATZIA, EZER BAGA BELDITZIA. Joan Mateo Zabala, Fábulas en dialecto vizcaino
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak: bokalak • i eta u-ren eraginez, hurrengo silabako a-ren itxiera: bihar > [biyer] • Nabarmenak ditu bokal-alternantzia batzuk: • i / u: irten / urten • u / i: utzi / itxi • e / a: berdin / bardin • Asimilazio batzuk ere gertatzen dira: • atera / atara • gezur / guzur • ukitu / ukutu
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak Gainerako bokal-elkarketetan, mugatzailea gehitzean nagusiki, aldaketa morfofonetikoak: ¡ -a+a>ea>ia>ie>i alabea, alabi ¡ -e+a>ea>ia>i semea, semi ¡ -i +a>ia>ie>i >ixa>ixe iturria, iturrie, iturrixa, iturrixe ¡ -o+a>oa>ua>ue>u astoa, astue, astu ¡ -u+a>ua>ue>u >uba burua, burue, buruba
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak Diptongo eta hiatoak • Euskararen beheranzko diptongoak dira: <ai, ei, oi, au eu> bai, sei, kamioi, gauza, zeu. . . • Ez dago goranzko diptongorik: <ia, ie, io, ua, ue>, (hiatoak dira, beraz, bi silabatan eman beharrekoak). Hiatoaren silababitasuna markatzeko, kontsonante bat tartekatzen dugu: mendia > [mendiya][mendixa] zuek > [subek] http: //www. ahotsak. com/bergara/pasartea/4687
DURANGALDEKOA
Durangotarraren piurak gerra garaian -Baia frantsesak dozak gaiztoak, frantses batek esan eustan hantxe, Retonazoan izatez jaioa eta andra euskaldun bategaz ezkonduta eta, tabernea jeukien Donibane Lohitzunen, eta domeketan eta, gerra geuk irabaziko dogu, esan eustan, e, bretonak, eta euskeraz egiten joan bretonak, e? ze arraroa euskeraz egitea! eta gerra geuk irabaziko dogu, zelan ba? erraz, ba, frantzes bakotxak, ez dau besterik egin behar, aleman bat hil, nik hiru-lau be hil dodaz baina, bat behintzat hil ezkero, eta begitu zer egingo dogun, nik, e, berak, e, barkua jeukan, nik adiskidetasun handia egingo deutsut alemanakin tabernara haraxe joaten zoazen, danakin ondo, eta gero iluntzean etorten zoazen barkutxuagaz Donibanera, tabernarik taberna, alemanari gustau ardaua barrez! eta gero bostehun tanke ingurugaz okupau euskuen ospitale bueltea eta han aginte nagusia hantxe ipini juen.
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak Kontsonanteak • Txistukarietan <s, z, x, ts, tz, tx> lau fonema baino ez ditugu erabiltzen. • /h/: arrasto batzuk laga ditu: lehortu/legortu, ihartu/igartu. . . • Bustidura edo sabaikaritzea. Oparoa da; zenbat eta eskuinerago ziurrago. i + l > [ll]: [mutilla] i + n > [ñ]: [miña] i + s, z > [x]: [goxean] i + ts, tz > [tx]: [bakotx] i + t > [tx]: ito > [itxo]. • Alternantzia batzuk: l / d : belar / bedar ki / gi : ebaki / ebagi • Fenomeno fonetiko bere-bereak. 1. ez j- > [e_-]: ez jat jausi > [etxat jausi] 2. -k + b- > [-p-] : inork (b)ere ez > [iñopes]. • /j/ fonemak, lokalismo batzuk gorabehera, bi ebakera ditu (Ikus grafikoa)
Ezaugarri morfosintaktikoak Deklinabidea ¡ ¡ ¡ Nor eta nork kasuak pluralean ez dira bereizten. Norekin kasuan, -agaz (sing. ) eta -akaz (pl. ): “Irabazi politagaz etorri dira etxera”. “a” itsatsia ondo bereiztea. -a + a= -ea egiten da normalean: “ bokartea, neskearen, mezeari. . . ” Norendako egiten da hainbatetan norentzako dena. “Norendako da ogia? ” Modu arkaiko batzuk atxiki ditu: “ Mendirik mendi ibili gara. Jausi da zerurean harria…”
Ezaugarri morfosintaktikoak Aditza indikatib Subj/aha/agint oa Nor (nori) IZAN Nor-nork *EDUN (nori) *EDIN *EZAN / EGIN • Aditz laguntzailean -o- bokalaren aldeko aukera : dot, dozu. . . • Pluralgilea: Bizkaieraz bukaeran doa eta -z da beti. di. ZKIo / zai. ZKIzu deutso. Z / jatzu. Z darama. TZAt / daroada. Z • Iraganean, hirugarren pertsonaren morfema-ezaugarria galdu egiten da: Ø zegoen / egoan zuten / eben Ez, halere, Gipuzkoako bizkaieraz: esan zeben, esan zostan. . .
Ezaugarri morfosintaktikoak ¡ ¡ ¡ aditzoinik ez du erabiltzen: ekar diezaion /ekar. RI deion Nori duten aditzak oso bereziak dira: zait/ jat(a), dit /deust Aditzondoak sortzeko euskarak erabiltzen dituen hainbat atzizkitatik (-ka, -ki, -ro. . . ), -to atzizkia oso berea du bizkaierak. (h)obeto, txarto, ondo, ederto, polito
Ezaugarri sintaktikoak Joskera • Erakuslea eta aditzondoak sarritan izenaren aurrean: (h)a etxea, hemen berton • Singular hurbila gordetzen du: Aspaldion , asteon. • Bi zenbakaria izenaren aurrean zein ostean: Gizon (h)aundi bi • Izenordainetan -TZUK atzizkiak oso erabiliak: zeintzuk, nortzuk, zenbaitzuk. . . • Konpletiboetan, -NA eta -LA atzizkiak bereizten ditu. Segituan egingo ebala agindu eustan. Badaki (h)aserre nagoana.
Ezaugarri morfosintaktikoak ¡ Galdegaiak hiru jokamolde oso bereak ditu: a. -xe atzizkia erakusle eta aditzondoetan: (H)auxe, hementxe. b. izenordain indartuak: Neuk gura dotenian juango naz c. aditz trinkoa galdegai denean, aditz jokatuari aditz-partizipioa jartzen zaio aurretik: Astuna ei da baina ekarri dakar.
lagunek asko sein eta ondo kontuek aittuatara ostesuuu ete orrenbestegas da eskue ba Ekarrixu ona eskumako ta asko ildde jooosaus kitto sure nire erru esatekuek larridxori berreun peseta amen inork estotzu ainke eingo ta beti burusbera saus ta baño orraikiño es ondo nungotarra merkie zara bañoeees onuntzatxuau bañaeee ikumille serba ein eteosu ba orrenbeste kalien ara dabixen karo presidxuakas sabaldu eskuuue sufrikaridxo ereitteko konparetan esara ba euskeldune bosu ta lusetu atzamarrok es billurtu ta errematerako datosen egunek pe semapida euskeldun bajaidxo bisitzeko eskero beittu eiungu sure biximorue aber: geruau ta txarrauek dana esta dala arritzekue nik soritxarrari gero arradxak ondo markaute dekosus igerri esin dduana da deskuentue suerte eskasas eittotzet bisitzie ta segaittik aiñ ensegida esangotzut Apurbat alperra sentzundune melankoliko eskeldune saaratarra gerau baña esaittesen ixetie dana lanbrotute ikustot paña sintzue kafe indidxue bat atarakotzut ixetie estakipa jentiek maitte saittu da keie ero baltza audaridxola etxateixetielakue bape gustetan eee baña larrei kanpoko eneuke lanbruartera sure urtedxeran kolkuen or tiro egon artiengure saus sufridu bikosu urdaille esaittes sikiera geldittu epela egundo eruen deixun; itzelesko miñekin ikusten saittut arrasoi sakonen bat dekosu suk. . . eta losorruen kontus ortisier ortxe urriñibili orretan nunun se deskantzu ixen bebapez ondo bariksorue ibili bikosu da kartzelako gustau ta bestior bañaesaiesala esineike igerri seiñ ddan mundu baña au bixi gariena. suluen esaus ba gobernue egundo arrapau se edonun setan sabix ta ustebakuen gixajuori bere indder gustidxekin dator Mikel Laboa/ Joseba Sarrionandia maittasunek danak urriñek Ta edonos akabauko saittue seure kontra soridxonak danak laburrek polisidxak juesak bankeruek danak seure atzetik KIROMANTZIXA
LAGA Ondiño gaba danin, zu bakarrik itzize hamen geuz, itxastxorijek da ni. Ipar haiziek dakar, Ogoñoko kantue badator, itxasun zaratie. Laga eta ni bijok bakarrik begijek galdute dekotez urrunien, bijok begire alkar begire olatuk noz etorriko diren gure bile. Ez dot ondo ikusten, eurije edo lañue gurmi, ez, auto barruko keie. Laga eta ni bijok bakarrik begijek galdute dekotez urrunien, bijok begire alkar begire olatuk noiz etorko diren gure bile Laga eta ni. . .
Laga eta ni bijok bakarrik begijek galdute dekotez urrunien, bijok begire alkar begire olatuk noiz etorko diren gure bile
• Euskara eta Literatura 2 Batxilergoa, Elkar • Euskalkiak, euskararen dialektoak, Koldo Zuazo. Elkar • Bizkaiko euskalkiak. Eusko Jaurlaritza • www. ahotsak. com • www. musikazblai. com • www. hiru. com BIBLIOGRAFIA
Egileak: • Agurtzane Arriola Irizar • Mage Azkarate Llorca • Kontxi Iruretagoiena Eizagirre Eibarren, 2009 ko martxoaren 31 ean R 300 ikastaroko proiektua
- Slides: 29