10 gaia DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA eta KRISIALDIA 1959






























































- Slides: 62
10. gaia DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA eta KRISIALDIA ( 1959 1975)
Erregimenaren finkapena Politikan aurreko gaian ikusi dugun bezala, 50 urteen amaieran, erregimen frankistak nazioartean onartua izatea lortu zuen, Estatu Batuekin eta Vatikanorekin akordioak sinatu ondoren. Ekonomiaren arloan erregimenaren lehen hogei urtetan indarrean zegoen politika autarkikoaren porrota begien bistakoa zen. Honi aurre egiteko, teknokratek egonkortze plana bultzatu zuten, espainiar garapen ekonomikoa oztopatzen zuten eragozpenak ezabatzeko. Horrela hainbat neurri hartu ziren: o soldaten izozketa. o kanpo merkataritzaren eta kapitalen inportazio askatasuna. o inflazioaren igoera eta defizit publikoa gutxitzera zuzendutako beste batzuk. Helburu horiek lortu baziren ere, ondorio sozialak jarduera ekonomikoaren murrizte bat eta langabeziaren igoera izan ziren. Azken hau Europara joan zen emigrazioarekin konpondu zen zertxobait. Egonkortze-planetan oinarritutako bide hauek guztiek hirurogeiko hamarkadan izan zituzten fruituak: o Ondorio nagusia Espainiako ekonomiaren hazkunde izugarria izan zen. o Garapen honek gizartean eragina handia izango zuen: kultura, hezkuntza eta pentsamendu irekiagoa ekarri zuelako. Diktaduraren zapalkuntza, ez zen, hala ere, ezertan aldatu.
FRANKISMOA: EKONOMIA ETA ALDAKETA SOZIALA AUTARKIA GARAIA (1939 -1951) - Erregimenaren politika ekonomikoa autarkian oinarritu zen, helburuak: 1) Autohornikuntza lortu, eta kanpo harremanak eta trukeak sahiestu. 2) Estatuaren eskuahartzea sektore eta prozesu ekonomiko guztietan: ekoizpenean, produktuen banaketan, prezio, salmentetan… Nekazaritza : - Atzerapena eta kapital falta. - Lehen desjabetutako lurrak bueltatu jabeei. - Estatuak produkzioa, salmenta eta prezioak kontrolatuak: ondorio txarrak. - Landutako lur-eremua Errepublikan baino txikiagoa, ondorioz: arrazionamentua eta gosea. Industrializazioa bultzatzeko, gobernuak sektore publiko sendoa eratuko du: 1941 an INSTITUTO NACIONAL DE INDUSTRIA( INI) sortuko du, oinarrizko industriaen sorrera bultzatzeko: ENDESA (1943 - elektrizitatea) , ), IBERIA (1944), SEAT (1949), BAZAN (ontzigintza- 1949), ENSIDESA (meatzaritza- 1950). Autarkiaren krisia (1951 -1957) - Enpresa estataletan gobernuaren eskuhartzea murriztu, prezioen eta merkatuen askatasuna, eta kanpo-merkataritzaren liberalizazioa. EEBB. ren laguntza. - Hornidurak eta egoera hobetuko ziren. EGONKORTZE ETA GARAPEN EKONOMIKOA GARAPEN PLANAK (1957 - 1959) DESARROLLISMOA (1964 -1975) -Kanpo merkataritzaren liberalizazioak, balantzaren defizita handitu egin zuen eta Espainia lur-jota geratu zen; gizarte gatazkak aregotu egin ziren. Aurreko garaiko aldaketak ez ziren nahikoak izan eta politika ekonomikoa aldatu egin zen. -Garai hartako gobernuetako, OPUS DEIko ministro teknokatrek , 19641975 artean martxan jarritako hiru Garapen Planen bidez, lortuko zen Espainia azpigarapenetik atera eta munduko hamargarren potentzia industriala bihurtzea. -Egonkortze planak: Helburuak sistema Helburuak : autarkikoa baztertzea eta nazioarteko - Industria jarduera nagusia izatea. merkatuak oinarritutako produkzio - Produkzio nazionala haztea. modernoa antolatzea izango ziren. - Guztientzako lana sortzea. Neurriak: - Errenta hobeto banatzea. - Pezeta debaluatzea, esportazioak - Espainia munduko ekonomian gero areagotzeko. eta gehiago sartzea. - Zerga-sistema aldatu, diru sarrera Neurriak : publikoak handitzeko: porrot egingo du. - Atzerritarren inbertsioak eta teknika - Prezioak kontrolatu soldatak eta gastu erakarri industrializazioa bultzatzeko. publikoa mantentzeko. - Esportazioak gehitu, defizita jaisteko. - Atzerriko inbertsioak bultzatu: - Turismoa bultzatu dibisak lortzeko. Merkatu librea hainbat produktuentzat - Herri-lanak bultzatu: errepide, urtegi… Ondorioak : - Emigrazioa indartu, bereziki kanpo - Inflazioa murriztu, horrela emigrazioa dibisak lortzeko. lehikortasuna lortuko da, eta atzerriko - 1973 an Krisi Ekonomikoa. kapitala erakarriko da. ALDAKETA SOZIALAK - Soldatak mantendu, kontsumoa murriztu (erosteko ahalmena galdu - Nekazal biztanleria hiritartzea. zelako), langabezia areagotu egin zen. - Erdi mailako klasearen gorakada. - Emakumea lan munduan sartzea. - Aurre egiteko kanpo emigrazioa eta - Hezkuntza eta kulturaren zabaltzea. turismoa bultzatu ziren. - Gizartearen hiritartzea.
KANPO EMIGRAZIOA Cifras del Instituto Español de Emigración
TURISMOA BULTZATU
BENIDORM
LA MANGA DEL MAR MENOR (Murcia)
2. Garapen ekonomikoa eta hiritartze prozesua 2. 1. Garai hartako gobernuek, teknokratak deituak, Garapen planak deitu ziren plan batzuen bidez ekonomia planifikatuz osatu zuten aurreko etapako garapena. Plan horiek 1964 tik 1975 era bitartean bideratu ziren. Planak industriara bideratu ziren batez ere, eta automobilgintza, siderurgia eta sektore kimikoa azkar hasi ziren. Planen helburua azpiegitura-gabeziak konpontzea zen, eta industrializazio-maila txikieneko eremuen alde egitea, garapen -poloak sortuz. Ondorioz 1960 -1969 artean barne produktu gordina (BPG) bikoiztu egin zen, errenta per capita bezalaxe. Espainiak ekonomiaren esparruan halako oparoaldi bat izan zuen. Garapen ekonomikoaren zergatiak eta ezaugarriak hauek izan ziren: o Nazioarteko egoera ekonomikoa, oso aldekoa zen, eta ekonomia-ziklo on hori aprobetxatu zuen. o Atzerriko kapitalen etorrerak; lan eskua merkea izateak nazioarteko enpresak (estatubatuarrak, Suitzakoak, alemaniarrak, frantsesak edo britainiarrak), kimika, elektronika eta automobilen sektorekoak bereziki (FORD, IBM, GENERAL MOTORS. . . ). erakarri zituen. o Turismoa zela eta lortutako diru sarrerak (dibisak). Espainiako prezio merkeek turistak erakarri zituzten. o Emigranteek bidaltzen zuten dirua. Kanpoan lan egiten zutenek euren familiei dibisak bidaltzen zizkietelako. o Lan eskua oso merkea zenez, enpresak sortzeko erraztasunak zeuden. o Estatuaren inbertsioak lan publikoetan; urtegiak, errepidea ke. a. bideratu ziren. Hala ere, tren eta errepide bidezko garraioaren hobekuntzak ez ziren nahikoak izan hutsuneak konpontzeko, ez eta hazkunde handiagoa eta harmonikoagoa eragiteko ere. Inbertsioak garraio alorrean ere, eremu garatuenetara eta jendeztatuenetara bideratu zen.
ESPAINAREN INDUSTRIALIZAZIOA
EUSKAL HERRIAN: KOOPERATIBAK (1956) ULGOR : FAGOR
Industrializazio poloak
Krisi ekonomikoa (1973) 1970 eko hamarkadan, krisi ekonomikoa eman zen, petrolioaren krisia izenez ezagutu zena: o Petrolioaren prezioaren igoerak eragina izan zuen Espainiako hazkunde ekonomikoan, energiaren esparruko beharren % 68 petrolioak asetzen zuelako. o Horrez gain, turismoak eta emigrazioak behera egin zuten. o Ondorioz dibisak murriztu egin ziren eta langabezia indartu. o Gainera, Europako gainerako herrialdeen krisia zela eta, esportazioak murriztu egin ziren eta kapitalen inbertsioek behera egin zuten. Aipatutako garapen ekonomikoak gizartearen eta kulturaren esparruan aldaketa izugarriak ekarri zituen. o Gizartean nekazaritza-mundukoa eta tradizionala zen gizartea industrial, hiritar eta modernoa bihurtu zen. o Bestalde, industrializazioak bigarren sektorearen nagusitasuna ekarri zuen. o Ondorioz nekazaritza-guneetatik (Galizia, Gaztela…) gune industrializatuetara (Euskal Herria, Katalunia) emigrazioa eman zen. o Beste ondorio sozial bat langileen klasea eta erdi-mailakoa handitzea izan zen. o Aurrekoak bizi-maila igo eta kontsumo (hozkailuak, autoak, telebista) gizartean sartzea ekarri zuen. o Zerbitzu publikoak eta batik bat hezkuntza eta osasuna hobetu egin ziren. o Emakumea lan-munduan sartu zen. o Espainiako pentsamoldea aldatuz joan zen, toleranteagoa, dinamikoagoa eta sekularragoa ( ez erlijiosoa) bihurtu zen, eta horrela mendebaldeko herrialdeen gizarte-ereduaren antza gehiago zuen.
1973 ko KRISIA
Garapen ekonomikoaren ondorioak: Desarrollismoa (1959 -1975)
ELEKTROGAILUAK
Emakumea lan munduan
Pentsamoldearen aldaketa: Sekularizazioa
Hirien hazkundea Otxarkoaga (Bilbo) OTXARKOAGA (Bilbo)
Santutxu auzoa Bilbo Madrid
3. Bilakaera politikoa 3. 1 Kontinuismo politikoaren garaia (1957 -1969) Teknokratek (Opusekoak) izan zuten garrantzia politikan. Sektore honen eraginez erregimena berritu eta liberalizatzeko ahalegina egin zen; baina, bestalde, joera berri horien aurka zeuden sektore immobilistak ere bazeuden. Franco, lehenago egin zuen bezalaxe bi sektoreen arteko orekari eusten ahalegindu zen: • Batetik 1966 an Prentsaren Legea promulgatu zuen eta, honen bidez, argitaletxeek askatasun handiagoa izateaz gain, zentsura txikiagoa (aurre zentsura kendu zen, baina gerokoa mantendu) eta adierazpenak egiteko askatasun handiagoa izan zen, beti ere erregimenari kalterik ez egitea kontuan hartu behar bazen ere. • Baina, bestetik 1959 an Orden Publikoaren Legea aldarrikatu zen, erregimenaren aurkakoak jazartzeko. Orden publikoaren auzitegi berria ( TOP izenekoa) delitu politikoak zigortzen zituen: buruzagi politiko eta sindikalak zigortu, unibertsitateak itxi, salbuespen egoerak jarri, atxiloketak agindu. 1966 an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimeneko instituzioak biltzeko asmoarekin. Helburu nagusia aurreko sei legeak testu bakar batean bilduz instituzionalizatzea izan zen. Lege horretan xedatu zen: o Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango zirela. o Hiru ziren sistemaren ordezkaritzaren oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua. o Subiranotasuna Francori soilik zegokion. o Lege horrek, gainera, monarkiaren berrezarpena bermatzen zuen: • 1. artikuluan Espainia Erreinu gisa eratzen zela jasotzen zuen. • Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak legitimatua, gerra zibilaren garaile izan zenak, bere obra aurrera jarrai zezan. • 1969 an Juán Karlos Espainiako printze izendatu zuen. -Dena den, sistemak oinarri autoritario eta pertsonalista bera izaten jarraitu zuen. Matesa kasua zela eta (iruzurra egitea kreditu ofizialekin), kontserbadoreek presioa egin zioten Francori, eta honek hainbat ministro teknokrata kendu zituen gobernutik. Kanpo politikari dagokionez, Ginea Ekuatoriala deskolonizatu zuten, 1962 an Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, eta Hego Amerikako herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.
Teknokraten gobernua (Opus- Dei) LOPEZ RODO CARRERO BLANCO FRANCO LOPEZ BRAVO Teknokratek (Opusekoak) ekonomiaz gain izan zuten garrantzia politikan ere. Sektore honen eraginez erregimena berritu eta liberalizatzeko ahalegina egin zen. • Batetik 1966 an Prentsaren Legea promulgatu zuen eta, honen bidez, argitaletxeek askatasun handiagoa izateaz gain, zentsura txikiagoa (aurre zentsura kendu zen, baina gerokoa mantendu) eta adierazpenak egiteko askatasun handiagoa izan zen, beti ere erregimenari kalterik ez egitea kontuan hartu behar bazen ere.
Inmobilistak Teknokraten joera berrien aurka sektore immobilistak bazeuden. Francok sektore hau kontentu izateko, 1959 an Orden Publikoaren Legea aldarrikatu zen, erregimenaren aurkakoak jazartzeko. Orden publikoaren auzitegi berria ( TOP izenekoa) delitu politikoak zigortzen zituen: buruzagi politiko eta sindikalak zigortu, unibertsitateak itxi, salbuespen egoerak jarri, atxiloketak agindu.
3. Bilakaera politikoa 3. 1 Kontinuismo politikoaren garaia (1957 -1969) 1966 an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimeneko instituzioak biltzeko asmoarekin. Helburu nagusia aurreko sei legeak testu bakar batean bilduz instituzionalizatzea izan zen. Lege horretan xedatu zen: o Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango zirela. o Hiru ziren sistemaren ordezkaritzaren oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua. o Subiranotasuna Francori soilik zegokion. o Lege horrek, gainera, monarkiaren berrezarpena bermatzen zuen: • 1. artikuluan Espainia Erreinu gisa eratzen zela jasotzen zuen. • Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak legitimatua, gerra zibilaren garaile izan zenak, bere obra aurrera jarrai zezan. • 1969 an Juán Karlos Espainiako printze izendatu zuen. Durante el franquismo se celebraron DOS REFERENDUMS: en 1947, para aprobar la Ley de Sucesión a la Jefatura del Estado, y, en 1967, para hacerlo con la Ley Orgánica del Estado. En ambos casos, el resultado fue aplastante en favor del sí, con una oposición testimonial de 3. 725 y 11. 412 votos respectivamente, y una participación próxima al 100% en la capital en 1947 y superior al 90% en 1967. Conseguir esas cifras de participación fue la obsesión del régimen en los referendos, y a ello contribuía una presión propagandística extraordinaria sobre los electores poniendo de manifiesto las realizaciones del régimen e identificando el voto afirmativo con el sí a Franco.
Juan Carlos Francoren ondorengo izendatua (1969)
3. Bilakaera politikoa 3. 2. Frankismoaren krisia eta amaiera (1969 -1975). 1969. urtea oso garrantzitsua izan zen Francok bi erabaki inportanteak hartu zituen: • Juán Karlos Borboikoa izendatzea Francoren ondorengoa errege tituluaz. • Carrero Blanco presidenteorde izendatzea, praktikan presidente-lanak egiteko. Frankismoaren barnean bi joera nabaritu ziren: irekitasunaren aldekoak (Fraga) eta inmmobilistak (Carrero Blanco). Mugimenduaren barruan elkarteak sortzeko aukerari buruzko eztabaida eman zen: • Irekitasunaren aldekoak beharrezkotzat jotzen zuten. • Immobilistek ez zuten inolako berrikuntzarik onartzen, eta hauen esku gelditu zen gobernua. 1973 an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuenean. Carrerok betiko ideiak berretsi zituen: alderdi bakarra, katolizismoa…). Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratuko zen ETAk Carrero Blanco hil zuenean (1973). Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Agintariaren hasieran ukitu liberala ematen saiatu zen ( otsaileko 12 ko izpiritua) baina hainbat gertaera izan zirela eta (ETAren atentatua Madrilen, Añoverosen kasua, Puig Antich anarkistaren exekuzioa, Portugaleko iraultza) gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen. Erregimenak lehengo parametroei eusten ziela erakutsi zuen. Frankismoaren aldaketa ez zen frankismoaren barrutik etorri; kanpotik etorri zen, oposiziotik. 1975 ean Franco hil zen.
Carrero Blanco gobernu buru izendatua (1973 -ekaina) 1973 an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuenean. Carrerok betiko ideiak berretsi zituen: alderdi bakarra, katolizismoa…). Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratuko zen ETAk Carrero Blanco hil zuenean (1973 ko abendua ).
Arias Navarroren gobernua (1973 -1976) Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Agintariaren hasieran ukitu liberala ematen saiatu zen ( otsaileko 12 ko izpiritua) baina hainbat gertaera izan zirela eta (ETAren atentatua Madrilen, Añoverosen kasua, Puig Antich anarkistaren exekuzioa (1974), Portugaleko iraultza 1974 an, gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen. Erregimenak lehengo parametroei eusten ziela erakutsi zuen. Frankismoaren aldaketa ez zen frankismoaren barrutik etorri; kanpotik etorri zen, oposiziotik. 1975 ean Franco hil zen.
ETAren atentatua Madrilen ETA k 1974 an bonba bat jarri zuen Correo Kaleo Rolando restaurantean. Ondoan DGS (Direccion General de Seguridad) zegoen eta polizia asko joaten ziren bertara. 13 hildako eta 70 zauritu inguru egon ziren.
Puig Antich-en exekuzioa (1974) 25 urte Salvador Puig Antich, joven anarquista militante del Movimiento Ibérico de Liberación, Fue detenido en el otoño de 1973 y condenado a muerte en Consejo de Guerra por un tribunal militar por el homicidio del subinspector del Cuerpo General de Policía en Barcelona, brigada anti-atracos, Francisco Anguas Barragán, de 24 años, durante un tiroteo que se produjo durante el operativo de su detención junto a otros miembros del MIL. Murió ejecutado en el garrote vil en la mañana del 2 de marzo de 1974. Fue el último preso ejecutado en España por este método.
FRAPen ekintza terroristak (1974) FRAPEKO kideek hainbat atentu egin zuten zaintza gorpuen kontra: - Polizia - Goardia zibilak Frente Revolucionario Antifascista y Patriota
1975 ko irailaren 27 an FRAPko hiru kide eta ETA politikomilitarreko bi kide, frankista erregimenaren azken hildakoak. Fusilatuak izan zien.
Francoren heriotza (1975 -11 -20)
IKASLEAK LANGILEAK OPOSIZIOA FRANKISMOARI ALDERDI POLITIKOAK ELIZA ETA
4. - Oposizio demokratikoa (I): Ikasleak eta langileak Hazkunde ekonomikoarekin batera erregimen demokratikoa eskatzen zuen barneko oposizioa sortu zen. Oposizioa alde guztietan, ustekabean batzutan (eliza, unibertsitatean), agertu zen: • 1964 tik aurrera unibertsitatean protesta ugari gertatu zen: grebak, manifestazioak, frankismoaren aurkako idatziak, . . . Unibertsitate gehienetan ez zuten SEU (sindikatu ofiziala) onartzen eta ikasleen asanblada askeak antolatzen zituzten. Franco gehien arduratzen zuena salatzen zuten: legitimazio demokratikoaren falta. Erantzun bakarra errepresioa eta epaiketak izan ziren. • Hirurogeiko hamarkadatik aurrera grebak eta langileen protesta ekintzak ugariak izan ziren. Langileen ordezkariak sindikatu frankistetan sartu ondoren era guztietako errebindikazioak egin zituzten. Hamarkada honetan antolaketa berri bat erabili zuten: zuzenean aukeratutako ordezkariak. Honek 1962 an Langile Komisioak (CCOO) eraketa ekarri zuen , industria handietan sindikatu nagusia izango zena. Langileen grebak, debekatuak izan arren, gero eta sarriagoak ziren, askatasun sindikala eta politikoa eskatzeko. 1966 ko hauteskunde sindikaletan sindikatuak emaitza onak lortu zituen. Honen aurrean Erregimenak Langile komisioak jazarri eta legez kanpo deklaratu zuten, eta buruzagiak epaitu eta espetxeratu zituzten (1001. prozesua) Debekatutako sindikatuen indarra gero eta nabarmenagoa zen; hiri osoak, greba orokorrak deituta, geldiaraztea lortu zituzten.
1951 -1962 IKASLEEN MUGIMENDUA LANGILEEN MUGIMENDUA - KATALUNIAN 1946 ko GREBA. - EUSKAL HERRIAN 1947 ko GREBA. - 1951 an LEHENENGO GREBA OROKORRA. - 1956 GREBA OROKORRA. -ERREGIMENAREN LIBERALIZAZIOAREN ALDE. - 1956 ko GREBA eta MANIFESTAZIOAK, IRAKASLEAK, INTELEKTUALAK. - ATXILOKETAK, MINISTROA KENDU.
Oposizio demokratikoa (II) : Alderdi politikoak Municheko Batzarra. 1962 an Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko eskaera egin zuenean, barruko eta erbesteko ehun bat indar politikoek erregimenaren demokraziarik eza salatu zuten Munich-en. Alderdi Komunista Munich-eko batzarretik kanpo utzi zuten Sobiet Batasunari jarraitzearren. Espainiako agintariek itun horrek nazioartean izan zuen eraginaren beldur zirenez, ohiko salaketak erabili zituzten “komunisten itun maltzurra ” zela esanez. Gobernuak, haserre, gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen kontra (adibidez, Gil Robles eta Dionio Ridruejoren kontra). Batzuk espetxeratu egin zituen, eta beste batzuk erbesteratu. Krisi hau aprobetxatuz, gobernu berria eratu zuen, ministro berritzaile batzuk izendatuz (Fraga, Solís…), baina Julián Grimauren exekuzioak (1963) denak berdin jarraitzen zuela frogatu zuen.
B. 3 - 1962 -1975 MUNICH-eko BATZARRA La reunión de los opositores españoles alcanzó aún más repercusión porque produjo la represión política más sonada de la oposición de centro y derecha durante todo el franquismo. Franco, encolerizado por el repentino activismo de grupos que hasta entonces no habían ejercido más que una tímida oposición al régimen dentro de las fronteras españolas, encarceló, deportó y exilió a los asistentes a medida que retornaban a España. Fernando Álvarez de Miranda, Jaime Miralles, Barros de Lis, Joaquín Satrústegui, Cavero, Ruiz-Navarro, Alfonso Prieto, Pons y Casals quedaron confinados en las diferentes islas de las Canarias. A José María Gil-Robles, Dionisio Ridruejo, Jesús Prados Arrarte, José Federico de Carvajal, José Vidal Beneyto, Baeza y otros fueron enviados al exilio. En casa de Jorgina Satrústegui, primero, y de Enrique Tierno Galván, después, se reunieron el profesor, Enrique Ruiz-García, Vicente Piniés, Jaime García de Vinuesa y Luis María Anson para organizar la recogida de fondos en beneficio de las familias de los represaliados.
23. TESTUA: Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia (1962 -06 -08) Europar mugimenduaren Kongresuak Munichen 1962 ko ekianaren 7 an eta 8 an bilduta, iritzi dio edozein herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du: 1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek bermatzea gobernua herriatarren onespenean oinarritzen dela. 2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpenaskatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe. 3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea. 4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez. 5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortua. Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin” Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962 ko ekainaren 8 a.
LANGILE MUGIMENDUA Langile Komisioak –CCOOak sortu 1962 an Asturiasko meatzetan sortu ziren
Unibertsitateko mugimendua
1968
Oposizio demokratikoa (III): Eliza katolikoan Hasi ziren agertzen askatasun faltaren aurkako protestak. Vatikanoko II. Kontzilioak izan zuen eragina aldaketa horretan eta Franco harrituta utzi zuen: • Gotzainen batzarrak sindikatu frankistak kritikatu zituen eta langileek sindikatu libreak izateko eskubidea aldeztu. • Gotzainek, 1973 an, 1953 ko konkordatuaren berriztapena eskatu zuten eta, era berean, eliza eta estatuaren arteko bereizketa. • Hainbat apaiz katoliko atxilotu zituzten protestatu edo oposizio demokratikoaren aldeko idazkiak izenpetzeagatik. Zamorako presondegia propio apaizentzako egoki zuten. • Elizaren zati bat behartsuenen zerbitzuan lan egin zuen, hiri handien auzo pobreetan bereziki. • Añoveros kasua. 1974 ko otsailean Bilboko gotzainak, Añoveros jauna, euskararen aldeko pastorala ( fededunei zuzendutako idatzia) argitaratu zuen. Poliziak bere etxebizitzan atxilotu zuen. Espainiako gotzainek eta Vatikanoa Añoveros alde jarri ziren; Pablo VI aita santuak Franco eskumikatu ( elizatik bota) nahi izan zuen. Gobernuak atzera egin behar izan zuen eta Añoveros askatu. Eliza eta frankismoren arteko harremanak inoiz baino okerragoak ziren.
Elizaren oposizioa TARANCON KARDENALAK Askatasun handiago eskatu zuen. AÑOVEROS Bilboko apezpikua
Añoveros kasua (1974 ko otsaila) Añoverosek idatzitako pastoralaren zatia “El pueblo vasco, igual que los otros pueblos del Estado español, tiene derecho a conservar su propia identidad, cultivando y desarrollando su patrimonio espiritual, dentro de una organización sociopolítica que pueda reconocer su justa libertad (. . . ) “En las actuales circunstancias, el pueblo vasco tienen serios obstáculos para alcanzar estos derechos. El uso de la lengua vasca, tanto en la enseñanza como en los medios de comunicación, está sometido a notorias restricciones”.
Oposizio demokratikoa (IV): ETAren sorrera. Euskadin, ETAren terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen. ETA, EAJtik banandutako nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea zen (EKIN). Geroztik ekintza armatuak aniztu ziren. ETA-ren eta beste talde nazionalisten arteko harremanetan –batez ere EAJ alderdiarekiko- aldaketa egon zen: aurretik elkartasuna eta nolabaiteko ulermena egon arren, gero eta tirabira handiagoak izan ziren politikaeta ideologia- desadostasunegatik. 1964 an, bien arteko harremana hautsi egin zen. Denbora aurrera doala, ETAren politika erradikalizatu egin zen, borroka armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten Euskal Herriaren independentzia lortzeko. 1958 -2011
5. - Francoren gaixotasuna eta heriotza • 1974 an tronboflebitis batek Francoren bizitza arriskutan jarri zuen eta Joan Karlos printzeak Estatu buruaren funtzioak hartu zituen. Aste batzuetara, sendatutakoan, agintea berreskuratu zuen, jendearen harridurarako. • Langileen ondoeza gero eta larriagoa zen bestalde, krisi ekonomikoaren eragina nabarmentzen hasi baitzen. • Ekintza armatuak ere gero eta ugariagoak ziren. ETA-ren ekintzaz gainera FRAP (Frente Revolucionario Antifascista y Patriótico) izeneko erakundeak ere Diktaduraren aurkako ekintza armatuak egin zituen. Alderdiak eta Francoren aurkako erakundeak demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi ziren: o 1974 -ko uztailean Parisen hainbat erakunde, alderdi politiko eta sindikatuek, Alderdi Komunista bereziki, Junta Demokratikoa osatu zuten. o 1975 -eko ekainean Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen, PSOE-ek gidatzen zuena, Alderdi Karlista, Mugimendu Komunista barnean ziren. • Gobernuaren erreakzioa errepresioa gogortzea izan zen. Terrorismoaren aurkako lege berriak heriotza zigorraren ezarpena zabaldu zuen. Hilabetean gerra auzitegiek hamaika heriotza zigor erabaki zuten. Epaiak ezarri ezkero erregimenak kanpoko eta barneko iritzi publikoaren gaitzespena jasoko zuen, baina barkamena eman ezkero ahulezia erakutsiko zuen Burgoseko epaiketan ez bezalaxe gobernuak eskarmentu handia eman nahi izan zuenez zigortutako bost (hiru FRAP-ekoak, bi ETA-koak) fusilatu zituen, 1975 -eko irailaren 27 a zen. Aita santuak, gotzainek eta atzerriko gobernu askok errukia eskatu zuten. Mundu osoan frankismoaren aurkako manifestazioak antolatu zituzten. Espainiak atzerriko herrien boikota jasan behar izan zuen: ekonomian, kulturan. . . • “Ibilaldi berdea” Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokok Espainiako Sahara kolonia inbaditu zuen; 200. 000 marokiar muga zeharkatu eta Saharako lurraldean barneratu ziren. Fronte Polisarioak, hango indar politiko nagusiak independentzia lortu nahi zuen; baina Espainiako gobernuak bertako biztanleek nahi zuten erregimen politiko aukeratzeko erreferenduma onartua zuen. Espainiako gobernuak NBEaren aurrean protestatu zuen eta indar armatuak erabiltzeko aukera aztertu zuen. Baina Franco hiltzear zegoela eta ez zen inolako erabakirik hartu. Espainiak, gerraren beldur, Madrilgo Ituna sinatu zuen arazoaren 14 an: Espainiar Sahara Marokori eta Mauritaniari eman zien. Fronte Polisarioa baztertuta geratu zen, eta gatazkak oraindik jarraitzen du. Franco 1975 eko azaroaren 20 an hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen.
Junta Democratica eta Covergencia Democraticaren sorrera (1974) Alderdiak eta Francoren aurkako erakundeak demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi ziren: o 1974 -ko uztailean Parisen hainbat erakunde, alderdi politiko eta sindikatuek, Alderdi Komunista bereziki, Junta Demokratikoa osatu zuten. o 1975 -eko ekainean Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen, PSOE-ek gidatzen zuena, Alderdi Karlista, Mugimendu Komunista barnean ziren.
Martxa berdea “Ibilaldi berdea” Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokok Espainiako Sahara kolonia inbaditu zuen; 200. 000 marokiar muga zeharkatu eta Saharako lurraldean barneratu ziren. Fronte Polisarioak, hango indar politiko nagusiak independentzia lortu nahi zuen; baina Espainiako gobernuak bertako biztanleek nahi zuten erregimen politiko aukeratzeko erreferenduma onartua zuen. Espainiako gobernuak NBEaren aurrean protestatu zuen eta indar armatuak erabiltzeko aukera aztertu zuen. Baina Franco hiltzear zegoela eta ez zen inolako erabakirik hartu. Espainiak, gerraren beldur, Madrilgo Ituna sinatu zuen arazoaren 14 an: Espainiar Sahara Marokori eta Mauritaniari eman zien. Fronte Polisarioa 2 klik baztertuta geratu zen, eta gatazkak oraindik jarraitzen du.
Francoren heriotza 1975 -11 -20






























































