SOFISTAK ATENASEN ESZEPTIZISMO EPISTEMOLOGIKOA ERLATIBISMO MORALA LEGEEN KONBENTZIONALISMOA
SOFISTAK ATENASEN • • • ESZEPTIZISMO EPISTEMOLOGIKOA ERLATIBISMO MORALA LEGEEN KONBENTZIONALISMOA
KOKAPEN HISTORIKOA Periklesen mendean, k. a. V. mendean, demokrazia sistema politikoa nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zitzaien hiritarrei Hirikideen eginbeharra zen halako foruetan eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea. Testuinguru horretan, hitzaren erabilera egoki eta limurtzaileak garrantzi handia hartu zuen: komunitatean bizitzeko, nor izateko, nork bere burua eta interesak babesteko, hitzezko argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza horietan sortu eta, aldi berean, hartu zuen indarra sofistek
Baina, nor ziren sofistak? Sofistak ez ziren atenastarrak, kanpotarrak baizik, eta hiritarrak ez zirenez, hiriko batzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zuten; ondorioz ezin zuten hiriko politikan parte hartu Kultura jasoko eta itzal handikoak ziren, eta bizi ahal izateko, erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten tasak ordaintzen zituzten gazte aberatsei Sofista hitzak jakintsua esan nahi zuen baina Sokrates, Platon eta Aristotelesek gogor kritikatu zituzten beren eszeptizismo eta erlatibismoagatik eta kristautasunak ere ezin zituen holakorik onartu, beraz ospe txarra hartu zuten beraiek eta beren planteamenduek
Gai berriak Sofistei ez zitzaien Naturaren gaiak axola, horietan eraginik ez dugulako, bai, ordea, gizakien gaietan, beraz, horietaz arduratzen ziren Arazo berriak plazaratu zituzten: antropologikoak, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak, moralak…
SOFISTA NAGUSIAK Beraien esanez eta idatziz gutxi gelditu zaigu PROTAGORAS Abderakoa, k. a. 480 inguruan jaioa: “Gizakia da gauza guztien neurria; badirenena, badiren aldetik, eta ez direnena, ez diren aldetik” (ezagutzaren erlatibismoa eta subjektibismoa adierazten du, baita batzuentzat txarra dena beste batzuentzat ona izan daitekeela planteatzen zuen GORGIAS Leontinosen jaio zen (Sizilia), 485 aldera: “Lehena, ezer ez dagoela; bigarrena, ezer baldin badago ere, ezagutezina zaiola gizakiari; eta hirugarrena, ezagut baliteke ere, ezin eman daitekeela haren berri edo hari buruzko azalpenik inori” (planteamendu honek eszeptizismo hutsa suposatzen du)
SOFISTEN PLANTEAMENDUAK Eszeptizismo epistemologikoa: Ez dago ezagutza unibertsalik ezta gizaki guztien gainetik dagoenik Erlatibismo morala: Ez dago arau etiko berdina pertsona guztientzat; zuzena dena edo ez dena ikuspuntuaren araberakoa da Legeen konbentzionaltasuna: Legeak herri desberdinetan eta denboran zehar aldatu egiten dira, gizakiok sortzen ditugu legeak gure komenientziarako
- Slides: 6