EZAGUTZARE N TEORIA Dualismo epistemologikoa Dualismo epistemologikoa Bi
EZAGUTZARE N TEORIA Dualismo epistemologikoa
Dualismo epistemologikoa Bi mundu badaude bi ezagutza mota egon behar dira: Mundu fisikoari dagokion ezagutza: iritzia (doxa) Ø Ideien munduari dagokion ezagutza: zientzia (episteme) Ø
Iritzia edo doxa Pertzepzio edo zentzumenen bitartez eskuratzen den ezagutza da Ez da benetakoa, mugatua eta aldakorra delako Objektuen itxurari dagokion ezagutza da ez benetako izateari, beraz erdi mailako ezagutza da, iritzia azken batean
Zientzia edo Episteme Arrazoimenaren bitartez eskuratzen da, benetako ezagutza da Benetako ezagutza da egonkorrak diren izakiez arduratzen baita (ideiez) Ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da, hau da, betierako ideiak aurkitzea (kasu guztietarako balio diren ideiak)
Ezagutzea gogoratzea da Ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea. Platonek irudi alegoriko bat erabilita adierazten duen gisan, arimak, gorputzarekin batu aurretik, ezagutza-objektuak diren zerizanak ezagutu zituen behinola. Zigor baten ondorioz, ahaztu egin zituen. Hala ere, zentzumenezko mundua zerizan horien antzeko kopia moduan eginda dagoenez gero, hura ikusitakoan jatorrizko ezagutzaobjektuak gogora datozkio Platonek adierazten du ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea dela (Ideien munduan gorputzean sartu baino lehen barneratu ditu). Beraz, irakastea ez da begiei ikusmena ematea, eduki badaukate, baizik eta behar den lekurantz begiraraztea
Maitasuna: ezagutzaren eragilea Benetako ezagutza lortzeko ezinbesteko gaitasuna da adimena baina ez da nahikoa Gizakiok ezagutzaren bidean bultzatzen gaituen zerbait behar dugu eta hori maitasuna da Sokratesek zioen moduan ezagutzaren lehenengo pausua ezjakintasuna onartzea da, behin onartuta zerbait falta zaigula, hori maite behar dugu bere falta benetan nabaritzeko eta bere bila joateko Gizakiok modu naturalean Edertasuna eta Jakinduria maite dugu eta aurkitu arte bere bila gabiltza
Ezagutzaren mailak Ezjakintasunaren maila: harrotasunarengatik jakinduriaren jabeak garela pentsatzen badugu ez dugu inoiz benetako jakinduria lortuko; ezjakintasuna onartu behar dugu jakinduriaren bidean lehenengo pausua emateko Zentzumenen maila: ez dugu benetako izatea ezagutzen, itxura bakarrik, honetaz lortuko dugun ezagutza iritzia besterik ez da; heziketan Musika eta Gorputz Hezkuntza landuko dira (Musika edo Literatura ondare morala lantzeko eta gorputz hezkuntza osasun eta oreka fisikoa lortzeko) Arrazoimenaren maila: benetako izate edo ideiak (zientzia) ezagutuko ditugu; heziketan zentzumenen ezagutzatik aldentzeko edo igotzeko hipotesien bitartez eskuratzen diren ikasgaiak landuko dira (Matematika aritmetika eta geometriarekin, Astronomia, Fisika…) eta azkenik Dialektikaren bitartez Ideiak diren moduan ezagutuko ditugu (Ongia barne)
Bukatzeko, Platonen ustez nahita gaizki jokatzea, hau da, gaizki jokatzen dela jakitun egotea, ezinezkoa da Sokratesen moralaren planteamenduetan bezala: jakitunak, benetako jakintzaren jabe denak, ezin du bidegabeki jokatu, berak jabe duen zuzentasunaren ezagutzak gizaki zuzen bihurtzen duelako ezinbestean Oinarrizko jakintzak ondorio zuzenak ditu jakitunengan, beren jokamoldea egokitzen eta artezten baitu. Beraz, bide okerra hautatu izana ez -jakinduriaren ondorioa da
- Slides: 8