Zergatik landu erregistroak eskolan Hausnarketa bidea Eleizalde Ikastola
Zergatik landu erregistroak eskolan? Hausnarketa bidea Eleizalde Ikastola - Bermeo
Nondik gatoz HEZKUNTZA PARADIGMA : ezagutzen transmisioa; edukiak oinarrian. HIZKUNTZA PARADIGMA: Estrukturalista, arauemailea; ezagutza. Hizkuntza bat, bakarra. Hezkuntza Hizkuntza Euskara Ingurua ESTANDARIZAZIOA: batua-euskalkia aurrez aurre. ERREALITATE SOZIOLINGUSITIKOA: guraso euskaldunak; etxeko hizkuntzea euskara.
Nondik gatoz HAUTUA • DAKIGUNETIK EZ DAKIGUNERA Bizkaiera irakatsi • Bizkaiera estandarra egiten gutxi -gutxika. Helburua • Alfabetatzea, euskaraz idazten eta irakurtzen ikastea, berbetan baitzekiten. Hizkuntzaren ikuspegia • “Zurruna: ONA idatziagaz lotutakoa; ahozkoa idatzizkoaren erreferentzia.
Bidean Erreforma • Edukien aldaketa: kontzeptuak eta prozedurak. • DBH ezarriko da. • Bizkaierazko materiala DBH 1. ziklorako. Hizkuntza normalkuntza • Soziolinguistikaren barri • Txepetx: ezagutza-erabilera-motibazioa Euskeraz Bizi proiektua • Esparru ez-formaletan eragiteko proposamena
Bidean o Herriko hizkerak prestigio handirik ez. o Aldaera arteko eztabaida da esku artekoa; erregistroek ez dute lekurik. o Eskolaren zeregina hizkuntza eredu landua irakastea. o Aldaera bakarra da egoera guztietarako. o. Euskara erabiltzea berezkotzat; eskolak egoera larrietan eragin behar, ez arruntetan. o Guk idazten eta irakurtzen irakatsi; berbetan bazekiten.
Bidean Bizkaiera eredu gutxi: ahozkoan apenas, irakasleak eredu bakar; idatzizkoan argitaletxe bakarra. Hizkuntza erabilgarri, sinesgarri egiteko erreferenteak behar: ahozkoa horren indargarri. Bizkaiera eta batua elkarren osagarri. DBH 2. zikloan zubi lana euskara batura. Metodologia lehenetsi: batuaz dagoen materiala erabili LH zein DBHn Hautuak material erabilera mugatu. Bizkaierazkoa baino ez: merkatukoa edo geuk sortua.
Bide markatzaileak, eztabaida eragileak Ikastolen hizkuntza proiektua LOE • Komunikazioa da hizkuntzaren xede. Erabateko aldaketa: • Hizkuntza elkarreraginezko egoeretan gauzatzen da (ekintza komunikatiboa). • Paradigma eraikitzailea da ardatza. • Eremuak: curricularra, ez curricularra, instituzionala. • Hezkuntza planteamendua: GAITASUNAK, ez edukiak; komunikaziorako konpetentzia. • Hizkutza planteamendua: hizkuntza erabiltzeko da; erabilerak egiten du nor konpetente. hausnarketa
jauzia Hausnarketaren ondorioak Hizkuntzaren trataera birplanteatu egin behar da. Ikastola da umeei “ama-hizkuntza” irakasten diena. Kalean ez dago behar beste, ez behar bezalako eredurik. Eskolak erregistro mota ezberdinak irakatsi behar ditu. Argi zerbait egin beharra Zelan jorratu: gaitz. Zailtasuna: batua-bizkaiera hautua ikustea berriro, harantzago joan barik
PROZEDURA HIZPRO taldea KLAUSTROA Marko teorikoa landu eta oinarriak atera Oinarriak jorratu Galdetegiak prestatu eta emaitzak atera Galdetegien emaitzak aztertu Datuak jaso eta ondorioak atera Datuak aztertu Proposamena egin Erabakiak hartu
Jorraketa Marko teorikoa Zenbait orientabide erregistroen erabileraz Euskal curriculuma EAEko curriculuma Ikastolen hizkuntza proiektua Euskaltzaindiaren adierazpenak Kalitatea Euskalkien erabileraz… Testuingurua Ikasleen ama hizkuntza Etxeko euskara erabilera Batuazko materialen eragina Euskara erabilera
Jorraketa IKASTOLEN HIZKUNTZA PROIEKTUA • Komunikazioa da hizkuntzaren xede; hizkuntza elkarreraginezko egoeretan gauzatzen da; paradigma eraikitzailea da ardatza. • Hizkuntza, hortaz, konpetentziak garatzeko giltzarri izango da, eta erabilera izanik azken xedea, diskurtsoa izango da ardatza. Giltzarri izaera horrek esan nahi du edozein gizarte-eremutan komunikatzeko tresna izateaz gainera, ezinbestekoa dela gizarteratze-prozesuan eta nork bere nortasuna garatu dezan. EUSKALTZAINDIA • Euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla uste du Euskaltzaindiak, ortografia eta hizkuntzaren azpiegitura zainduz • Azken helburu nagusi eta bakarra euskara biziaraztea, sendotzea eta hedatzea delarik, inola ere ezin pentsa daiteke tokian tokiko euskara eta euskara batua elkarren aurkako gerta litezkeenik, baizik eta bata bestearen nahitaezko osagarri eta aberasgarri direla zinez
Jorraketa EAE CURRICULUMA: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna • Gaitasun honen (komunikaziorakoa) garapenak hizkuntzak erabileraren bidez ikastea eskatzen du askotariko komunikazio-egoera eta testuingurutan; izan ere, abileziak edo prozedurak, hizkuntzakomunikaziorako gaitasunean funtsezko eduki direnak, erabileraren poderioz –eta erabilera horren inguruan hausnartuta, hobetu ahal izateko– soilik garatzen dira. EUSKAL CURRICULUMA: KOMUNIKATZEN IKASI konpetentzia • Ideiak, iritziak, bizipenak eta sentimenduak trukatzean eta errealitatearen adierazpena eraikitzean, ahozko hizkuntza jariakortasunez, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea eta ahozko komunikazioaz gozatzea, identitatea egituratzeko, pertsonen arteko komunikazio ona lortzeko, ezagutza eskuratzeko aukera izateko eta parte hartzen duen gizartearen kultura partekatzeko. • Konpetentzia hori orokorra delarik, arlo bakoitzak bere egitekoa du horren lorpenean. Beraz, arlo guztiek izango dute komunikaziorako gaitasuna garatzeko beharra
Jorraketa KALITATEA • Zuzentasuna: Euskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena. • Jatortasuna: Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra. • Egokitasuna: Bere xederako egokia dena da euskara egokia, eta, Mitxelenak zioen bezala, hizkuntzaren xedea eragitea da batez ere. GAZTE HIZKERA EUSKALKIAK (Koldo Zuazo) • “Euskalkia gora eta behera ari gara, baina sakoneko arazoa ahozko euskara dela uste dut. . Beti ibili gara idatzizko hizkuntza horrekin, ahozkoa landu barik. Zein da kontua? Idatzizko eta ahozko hizkuntzak diferenteak direla. Gaur egun edozein neska-mutiko gai da eskolako azterketak, lanak, edozeren gainean euskeraz egiteko arazo barik. Baina neska-mutiko horiek kalera ateratzen direnean erdaraz egiten dute. Zergatik? Beraiei irakatsi zaien hizkuntza eredua idatzizkoa delako eta honek lagunen artean ibiltzeko balio ez duenez erdarara jotzen dute. ”
Jorraketa Zenbait orientabide erregistroen trataeraz
HAUSNARKETAREN ONDORIOAK Irakaskuntza prozesuan eman beharreko aldaketak: ezagutzatik erabilerara esalditik testura zuzentasunetik egokitasunera gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora
Jorraketa 12, 8% Biak euskaldunak Gurasoen hizkuntza Bat euskalduna 25, 7% Biak erdaldnak 61, 5% 19, 9% Euskera Gaztelania 14, 3% Biak 65, 7% Ikasleen lehen hizkuntza
Jorraketa Nork irakatsiko dio esaten? Ek ne au, ur ie d bazi e r i z t Baie z! e p a b bi txe Ken du e njos t E a. e rrij Ezt o o g k Ni ot gud stazu Itziko deu baloia? itzikosta ut d z zu baloie ? i h a n kur Ez d Zer ikasi behar du esaten? e ot g ura Zer jakin behar du esaten? kezu Utz diezada baloia? Itzi baloie azu d i k i e Itzi d loia? ba
ONDORIOAK Idatzizkoan: Eredu bakarra landu, hurrekoa. Ahozkoan: Erregistro bat baino gehiago. Familiarra eta formala landu.
Nora goaz HEZKUNTZA PARADIGMA : Eraikitzailea; Konpetentziak: edukien transferentzia HIZKUNTZA PARADIGMA: Erabilera oinarrian Elkarreragina Hezkuntza Hizkuntza Euskara Ingurua ESTANDARIZAZIOA: batua-euskalkia- tokiko hizkera elkarren osagarri ERREALITATE SOZIOLINGUSITIKOA: Familia elebidunak eta erdaldunak ugaritu
KODE IDATZIA: Zein aldaera erabiliko dugu? Bizkaiera eta batua? Batua? Zer dugu egiteke? Zehaztu beharra AHOZKO KODEA: Noiz familiarra, noiz formala? Zer dugu familiarra? (Hizkera, fonologia, morfologia)
Zer lortzekotan? Adierazkortasuna, arintasuna eta esanindarra bilatzeko gaztelaniara jotzeko joerari buelta emotea. Hizkuntz erabilera sendotzea bakoitzaren hizkera aintzat hartuz. Euskararen erabilera eta kalitatea hobetzea.
Eskerrik asko! Eleizalde Ikastola - Bermeo
- Slides: 22