MIKROTUBULUAK Zelula eukariotoetan aurkitzen dira Zitoeskeletoaren osagaiak dira
MIKROTUBULUAK Zelula eukariotoetan aurkitzen dira. Zitoeskeletoaren osagaiak dira. Egitura zilindrikoak dira, luzera aldakorrekoak. Proteina nagusia α zein β tubulina da. EGITURA: 13 azpiunitate globularrez osaturiko eraztun modukoak dira, protofilamentu izenekoak. Horiek dimero izeneko unitate estrukturalak sortzen dituzte. Azpiunitate bakoitza gune zentral baten inguruan antolatzen da, mikrotubuluaren horma eratuz. FUNTZIOAK: • Zelularen barnealdea antolatzen dute. • Besikulak desplazatzen dituzte. • Organuluak mugitzen dituzte. • Endozitozian parte hartzen du eta zelularen zatiketan.
Zelulan iraunkorki dauden mikrotubuluak: ZENTRIOLOAK, ZILIOAK eta FLAGELOAK Ziklo zelularraren faseen arabera kokapena aldatzen duten mikrotubuluak.
0, 4 nm-ko luzera eta 0, 2 nm-ko diametroa izaten duten zilindro itxurako organuluak dira. 3 mikrotubuluko bederatzi taldek osatzen dute zentrioloen zilindroa. Zentrioloen erdialdea hutsa da. Animali zelula guztietan eta landare zelula batzuetan agertzen dira. Animali zelulek bi izaten dituzte bata bestearekiko perpendikular eta nukleotik hurbil, zentrosoman, alegia. Bi zentriolo horiek diplosoma izena hartzen dute.
0, 2 nm-ko diametroa dute eta 5 etik 10 nm bitarteko luzera zilioen kasuan. Flageloak, aldiz, 50 nm-tik gora. Egitura molekular antzekoa dute eta osagaiak hauek dira: - Axonema - Trantsizio-gunea - Korpuskulu basala
AXONEMA Trantsizio-gunearen goialdean kokatzen da. Bederatzi bikoteko mikrotubuluz osatuta dago karkasa batez eltartuta. Haiek zilindro bat eratzen dute. Zilindro horien erdialdean beste bi mikrotubulu egoten dira baina ez dira elkarren artean lotuta egoten. Hauek mintz plasmatikoz inguratuta daude.
Korpuskulu basalaren goialdean aurkitzen da. Erdialdean, plaka basala ikusten da, anoxeman agertzen diren mikrotubulu zentralen oinarrian. Korpuskulu basalean dauden bederatzi mikrotubulu hirukotetik, bederatzi mikrotubulu pare izatera pasatzen da.
Zilioen eta flageloen oinarrian kokatuta dago eta karkasa gisa jokatzen duen egitura baten inguruan, kokatutako bederatzi hirukotez eratuta. Zentrioloen egitura berbera du.
Biak agertzen dira zelula eukariotoetan. Zelularen mintzaren kanpoalderantza hazten dira. Bai zilioek bai flageloen funtzioa zelulari mugikortasuna ematea da. Ez dira inoiz zelula berberean agertzen zilioak eta flageloak.
Zelula eukariotoen organulu esklusiboak dira. Laburragoak dira flageloak baino baina ugariagoak. Izen hau hartzen dute oso finak direlako, ule antzekoak. Zelula kanpoko substantziak mugitzea eragiten dute eta horrela substantzia horiek zelulara hurbiltzea, gero zelulak fagozitatu ahal izateko.
Zelula eukariotoetan nahiz bakterianoetan ager daitezke, azken hauetan konposizio eta egitura desberdinak dituelarik. Ez dira zilioak bezain ugariak. Zilioak baino luzeagoak eta lodiagoak dira. Mugimendu ondulatorioak eratzen dituzte.
Zelula interfasean dagoenean, mikrotubulu hauek erradialki kokatzen dira zentrioloen inguruan. Zatiketa zelularrean ardatz mitotikoa sortzen dute, kromosomak bi talde berdinetan banatzeko. Mikrotubulu hauek organueluen desplazamenduan ere parte hartzen dute.
- Slides: 12