ONTOLOGIA JAINKOA IZAKI ABSOLUTUA ETA IZAKI KONTINGENTEAK Ontologia
ONTOLOGIA JAINKOA, IZAKI ABSOLUTUA ETA IZAKI KONTINGENTEAK
Ontologia Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: �Izaki Absolutua edo Jainkoa (Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua, Aldagaitza…) �Jainkoak sortutako izaki kontingenteak (sortua, ez perfektua, mugatua, aldakorra…)
Izaki Absolutua edo Jainkoa �Jainkoa kristauentzako egi errebelatua da (profetek, Kristo berak errebelatu duen egia) �Beraz, fedearen asuntoa da; hala ere Kristauek uste dute arrazoimenak ere egi hori frogatu dezakeela �Horrela egin dute pentsalari kristau askok eta froga (argudio arrazoituak) ospetsuenak Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoarenak dira
Jainkoaren existentziarako Agustinek emandako frogak edo argudioak �Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez eta Jainkoa egiaren funtsa denez, Jainkoa existitzen da �Argudio kosmologikoa (bikoitza da): Alde batetik, Mundu honetan gizakia ezin da guztiz zoriontsu, beti asetzen duen zerbait gehiago bilatzen du, jainkoa. Beste aldetik gizaki guztiek (gaizto batzuk izan ezik) Jainkoa munduaren sortzailea dela aitortzen dute �Ideia eredugarrien argudioa (garrantzitsuena eta Platonen eragina duena) (hurrengo diapositiban azalduta)
Ideia eredugarrien argudioa �Argudio hau Ideia mugagabe eta beharrezkoetan oinarritzen da; gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da). Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak bere arima-adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Ideia eredugarriek eta betierekoek, eredugarri eta betiereko Izatean (Jainkoarengan) oinarritu behar du. Ideia mugatu eta aldakorrak mundu sentigarriaren objektuetan oinarritzen diren moduan, aldagaitzak diren ideiak Aldagaitza den Izatean oinarritu behar dira, Jainkoarengan, beraz, Jainkoa existitzen da
Tomas Akinokoak Jainkoaren existentziaren demostraziorako emandako bost argudio edo bost ibilbideak �Mugimenduarena �Kausa arazlearena �Kontingentziarena �Perfekzioen mailena �Kosmosaren ordenarena Lehenengo hiru ibilbideetan nabaria da Aristotelesen eragina, bosgarrenean, aldiz, estoizismoarena (Zizeron eta Senekarena batez ere), argudio hau teleologikoa da, hau da, helburu edo xede bati begira dago
Mugimenduaren ibilbidea �Munduan dagoen mugimenduaren esperientzia du abiapuntu; mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin delako mugitu bere kabuz, eta, infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko, Lehen Motor bat onartu behar da, inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturri dena. Horri Jainkoa deitzen diogu.
Kausa arazlearen ibilbidea �Dagoenak bere kausa du eta halaber kausa horrek bere kausa izan behar du; kausa orok bere aldetik kausatua da; eta hori beste batek kausatua, eta, horrela infinituraino jo ezin dugunez, azken Kausa bat existitu behar da. Azken Kausa horri Jainkoa deitzen diogu
Kontingentziaren ibilbidea �Dena (existitzen den oro) izateko potentzian zegoen aurretik, baina une batean potentzialtasunetik Izaki izatera igaro zen. Izaki kontingentea bakarrik balego, orain ez litzateke ezer existituko. Izaki Beharrezko (Nahitaezko) bat ezinbestekoa da Izaki kontingenteak izateko, potentziatik izatera igarotzeko. Potentziatik Izatera pausua ahalbidetzen duena Beharrezkoa den zerbait da, Jainkoa
Perfekzioen mailen ibilbidea �Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat dago; Izakietan perfekzio handiagoa edo txikiagoa dagoela bereizteko ideia eredugarriak jarri ditu Jainkoak gizabanako bakoitzaren baitan, bestela ez zen posible perfekzio maila desberdinak bereiztea. Aldi berean, zerbait baliotsua existitzeko “Izaki Perfektua” existitu behar du, baliotsua den guztiaren kausa edo zergatia horrelakoa izan behar duelako, hau da, Jainkoak existitu behar du
Kosmosaren ordenaren ibilbidea �Unibertsoan, kosmosean, ordena dago, eta kosmosa bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa. Orden eta helmuga hori jartzen eta adierazten duenak Goi Adimen bat izan behar du, beraz existitzen da eta Jainkoa da
IZAKI KONTINGENTEAK � Agustinen ontologian bi izaki guztiz desberdin planteatzen dira: Jainkoa guztiz perfektua eta infinitua eta izaki kontingenteak mugatu eta ustelkorrak. Platonengan Ongia, Betiereko Ideien Munduan eta mundu fisikoa zeuden � Platonengan Ideien munduan betiereko Ideia perfektuak, eredugarriak zeuden eta guztien gainetik Ongiaren ideia besteak sortzen eta argitzen zituenak, hau da benetako munduan berarentzat, Agustinengan benetako Izakia Jainkoa da, Jaiko Guztiz Onak sortzen ditu ideia eredugarriak eta gizakiarengan jartzen ditu. � Bientzako mundu fisiko materiala edo naturala ustelkor eta aldagaitza da, ez benetakoa � Dualismo ontologikoan bat datoz Agustin eta Platon baina munduaren sorreraz Agustin eta pentsamendu kristaua guztiz aldentzen da Platon eta mundu klasikotik
Unibertsoaren kreazioa � Agustinengan Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak, Jainkoak: Jainkoak mundua sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Jainkoaren Hitzak izaki guztiz eredu arketipikoak ditu bere baitan. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu � Platonen Timeo idazlanean, demiurgoak, betidaniko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak eratu zituen. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren bi elementurekin (materia kaotikoa eta ideien arketipo edo formak), mundu fisikoko gauzak (ideien kopiak) ateratzen dira � Agustinengan Mundua kreazio libre, bat-batekoa eta osoa da. Bibliako sei egunetako kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere, kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun eta jaiotza unea lortzen dutenean, Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera
- Slides: 13