ZITOESKELETOA Zer da zitoeskeletoa Proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi



























- Slides: 27
ZITOESKELETOA
Zer da zitoeskeletoa? Proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi- eta hodixka edo tubulu-multzoa da
EZAUGARRIAK Egitura aldakorra du, zelularen egoera fisiologikoek eskatuta, azpiunitate proteikoen polimerizazioz harizpiak edo tubuluak eratzen direlako › Egitura hauek beharrezkoak ez badira, despolimerizazioa gertatzen da. Zitosolak zitoeskeletoari zor dio bere egitura
Zitosolaren gel egoera ahalbidetzen duena
Zitoeskeletoak zelula eukariotikoetan zatitzeko ahalmena eta garraioa ahalbidetzen ditu › Animali zeluletan garrantzi handia du, pareta zelularrik ez dutenez gero, zitoeskeletoa zelularen forma eta egitura mantentzeaz arduratzen baita Zelula prokariotikoetan ere agertzen da zitoeskeletoa
Zitoeskeletoan bereiz ditzakegu: › Mikroharizpiak › Mikrotubuluak › Bitarteko harizpiak
MIKROHARIZPIAK 8 Å-eko diametroa dute Zelularen periferian kokatzen dira Aktina, miosina eta antzeko proteinez eratuak dira Egitura globularra (uretan disolbagarriak) edo haritsua (uretan disolbaezinak) izan dezakete
MIKROHARIZPIEN FUNTZIOAK Eskeleto endozelularra eratzen dute Muskulu-zelulen barneko muskulu uzkurdura ahalbidetzen dute Eskeleto endozelularra mintz plasmatikoaren barnealdera atxikitutako aktina-zuntzez osatua da. Trinkotasuna aldakorra da Funtzioak: › Mintz plamatikoari forma ematen dio › Deformazioak sortzen dizkio mintzari, aktina-mikroharizpiak miosinamikroharizpien gainean irristatzean zehazki. › Mikrobiloen egitura estabilizatzen du › Endozitosi-xixkuak eratzen ditu › Zitoplasmaren barnean beha daitezkeen korronteen eraketan parte hartzen du › Zatiketa zelularrean zehar zitoplasma bitan zatitzen duen eraztun uzkurgarriaren osagarria da
MIKROTUBULUAK Mikrotubuluak, zitoeskeletoan bereiz ditzakegun osagaietako bat dira.
EGITURA: Egitura zilindrikoak dira , 25 Å-eko diametrokoak eta luzera aldakorra. Egituran nagusi duten proteina Tubulina da. α eta β izan daitezke. Hamairu azpiunitate globularrez osaturiko eraztun modukoak dira , azpiunitate bakoitza 4 -5 nm-takoa gune zentral baten inguruan antolatzen da mikrotubuluaren horma eratuz.
Mikrotubuluak honela bereiz daitezke: Zelulan iraunkorki egon ohi diren mikrotubuluak zentrioloak , zilioak eta flageloak dira. Ziklo zelularraren faseen arabera kokapena aldatzen duten mikrotubuluak.
Zentrioloak , zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira. Animali zelula guztietan eta landare zelula batzuetan agertzen direnak.
EGITURA: Egitura zilindrikoak dira. 0, 4 nm-ko luzerakoak eta 0, 2 nm-ko diametrokoak izaten dira. Egitura hauek , 3 mikrotubuluko 9 taldez osatu ohi dira (bederatzi hirukotez ).
Animalia zelulako zentrioloak: Animalia zelulek bi zentriolo izaten dituzte bata bestearekiko perpendikular , nukleotik hurbil, zentrosoma deritzon gunean. Bi zentriolo horiek zentrosomaren zati dira eta DIPLOSOMA izena hartzen dute.
Animali zelula Zentrioloak (13)
Funtzioak: Interfasean beharrezkoak diren mikrotubuluen eraketa zuzentzen dute. Mitosirako bikoiztu egiten dira eta ardatz mitotikoaren eraketa zuzentzen dute. Zilio eta flageloen axonemaren eraketa zuzentzen dute. Horretarako, beraien alde distalek tubulinaren polimerizazioa zuzendu eta molde gisa jokatzen dute mikrotubuluen antolamendurako.
Ziklo zelularraren faseen arabera kokapena aldatzen duten mikrotubuluak: Erradikalki kokatzen dira zentrioloen inguruan (Zentrosoma) zelula interfasean dagoenean. Zatiketa zelularrean, ardatz mitotikoa eratzen dute, kromosomak bi talde berdinetan banatzea eginkizun duena.
Mikrotubuluen funtzioak: Zelularen itxura garatzen eta mantentzen dute. Garraio intrazelularra. Mikrotubuluek zelula barneko mugimendu edo garraio mota askotan parte hartzen dute. Garraio axonikoa; Axoi eta dendriten zeharko substantzien garraioan parte hartzen dute. Zatiketa zelularra. Mitosian gertatzen diren kromosomen mugimenduak zuzentzen dituzte.
Harizpi ertainak Zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira.
EGITURA: 8 eta 10 Å arteko tamainakoak dira. Zenbait proteinaz osatuta daude , ugariena keratina da. Nukleoaren inguruko eremutik zelulen ertzetarantz zabaltzen den sare modukoa osatuz jarrita daude. Nukleoaren xafla ere eratzen dute.
FUNTZIOAK: Egituraketa funtzioa dute harizpi ertainek. Zelulen arteko hainbat loturetan ere parte hartzen dute, hala nola , desmosometan.