ZITOESKELETOA Zer da Hainbat proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi
ZITOESKELETOA
Zer da? Hainbat proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi- eta hodixka edo tubulu-multzoa da Zitoeskeletoak zelula eukariotikoetan zatitzeko ahalmena eta garraioa ahalbidetzen ditu. Animali zeluletan garrantzi handia du, pareta zelularrik ez dagoenez, zitoeskeletoak ematen baitio zelulari forma eta egitura.
EZAUGARRIAK Egitura aldakorra du, zelularen egoera fisiologikoek eskatuta, harizpiak edo tubuluak eratzen direlako. Egitura hauek beharrezkoak ez badira, despolimerizatu egiten dira Zitoeskeletoa, zitosolaren funtsezko osagaia da: zitoeskeletoari esker zitosoleko osagaiak eta hemen gertatzen diren erreakzio eta prozesuak espazialki antolatuta daude
Zitoeskeletoan hiru osagaitan bereiz dezakegu: - Mikroharizpiak - Mikrotubuluak - Harizpi ertainak
MIKROHARIZPIAK • 8 Å-eko diametroa dute • Zelularen periferian kokatzen dira • Aktina, miosina eta antzeko proteinez eratuta daude • Egitura globularra edo haritsua izan dezakete
FUNTZIOAK Eskeleto endozelularra eratzen dute: • mintz plasmatikoaren barnealdera atxikitutako aktina-zuntzez osatua dago eta trinkotasuna aldakorra da. Funtzioak: -Mintz plamatikoari forma ematen dio -Deformazioak sortzen dizkio mintzari ( pseudopodoen sorburua) aktinamikroharizpiak miosina-mikroharizpien gainean irristatzean sortzen dira. -Mikrobiloen egitura estabilizatzen du -Endozitosi-xixkuen eraketan parte hartu -Zitoplasmaren barnean beha daitezkeen korronteen eraketan parte hartzen du -Zatiketa zelularrean zehar zitoplasma bitan zatitzen duen eraztun uzkurgarriaren osagarria da
Muskulu-uzkurdura ahalbidetzen dute - Zelulan zehar aktina-eta miosina-harizpiz osatutako sortak daude banatuta, muskuluzelulen mintz plasmatikora muturretatik itsatsita. - Miosina-zuntzak aktina-zuntzen artean irristatzean, mikroharizpi-sortak eta, beraz, zelulak ere laburtu egiten dira. Uzkurduraprosezu horrek energia eta Ca 2+ ioiak behar ditu. - Erlaxazio-prosezua pasiboa da, muskulu-zelulek zuntz antagonikoen ekintzaren bidez berreskuratzen baitute beren luzera; zuntz horiek uzkurtzen direnean, artean uzkurtutako zelulak luzatu egiten dira berriro.
MIKROTUBULUAK Egitura zilindrikoak dute, 25 Å-eko diametrokoak eta luzera aldakorra. Gehienbat Tubulinaz osatuta Hamahiru azpiunitate globularrez osaturiko gune zentral baten inguruan antolatzen da. Bi mota: - Zelulan iraunkorki dauden mikrotubuluak : zentrioloak , zilioak eta flageloak dira. - Ziklo zelularraren faseen arabera kokapena aldatzen duten mikrotubuluak. Funtzioak: - Zitoplasma barruko besikulen eta organuluen garraioa. - Zilioen eta flageloen osaketa - Ardatz mitotikoaren eraketa (kromosomen banaketa ahalbidetu)
Harizpi ertainak Egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira. • • 8 eta 10 Å arteko tamainakoak dira. Zenbait proteinaz osatuta daude , ugariena keratina da. Nukleoaren inguruko eremutik zelulen ertzetarantz zabaltzen den sare modukoa osatuz kokatuta daude. Nukleoaren xafla osatzen dute. Egituraketa funtzioa dute eta tentsioak jasaten dituzten ehunetan garatuta agertzen dira. Desmosomen eraketan parte hartzen dute.
- Slides: 9