Zazpi enpresaren dirukontuak aztertu dituzte Zazpiren kontuak zazpi

  • Slides: 8
Download presentation
Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte. (Zazpiren kontuak; zazpi izan dira diru-kontuak aztertu dizkieten enpresak).

Zazpi enpresaren diru-kontuak aztertu dituzte. (Zazpiren kontuak; zazpi izan dira diru-kontuak aztertu dizkieten enpresak). Zazpi enpresen diru-kontuak blokeatu dituzte. (Aipatutako zazpien diru-kontuak). EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 1

Zenbait enpresaren jarduera eten dute. (Zenbaiten jarduera; zenbait izan dira jarduera eten dieten enpresak).

Zenbait enpresaren jarduera eten dute. (Zenbaiten jarduera; zenbait izan dira jarduera eten dieten enpresak). *Zenbait enpresen jarduera eten dute. (*Zenbait enpresak geldiarazi dituzte; *zenbaitak). EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 2

Enpresa hitzak berezkoa du bukaerako -a. Bokal hori berekin daramala erabiltzen da beti. (Salbu-eta

Enpresa hitzak berezkoa du bukaerako -a. Bokal hori berekin daramala erabiltzen da beti. (Salbu-eta mugatu pluralean, jakina: “hiru enpresa” + EN = “hiru enpresen”): en § Enpresa ertaina, enpresa hori, enpresa bat, edozein enpresa, hainbat enpresa. EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 3

Deklinatu ere, bokalez amaitutakoak bezala deklinatzen da enpresa, eta orobat -a berezkoa duten hitz

Deklinatu ere, bokalez amaitutakoak bezala deklinatzen da enpresa, eta orobat -a berezkoa duten hitz guztiak: Mugagabea: edozein, zenbait, hainbat § Zenbait pertsonaren ustea da hori. (*Zenbait pertsonen). pertsonen § Eragin handia izan zuen haren pinturak gerraosteko hainbat poetarengan. poetengan rengan (*Hainbat poetengan). EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 4

Mugagabea: hiru, zazpi, makina bat (heg. , beh. )… § Berrehun pertsonak galdu dute

Mugagabea: hiru, zazpi, makina bat (heg. , beh. )… § Berrehun pertsonak galdu dute bizia hondamendian. § Makina bat pirata dabil Somaliako kostaldean. Mugatu plurala: kontuan har bedi plurala sartzekotan erreferente jakina behar duela. § Basterretxea, Sistiaga eta Ugarte mintzatu ziren ekitaldian. Gaur taldearen sorrera izan zuten hiru artistek hizpide. § Zazpi probintzietako bertsolariak bildu ziren. Zenbakiei bakarrik dagokie mugatu pluralaren aukera hori. EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 5

Hona beste adibide batzuk: § Zenbait atletak lehiatzeari utziko diote Olinpiar Jokoak igarotakoan. (*Zenbait

Hona beste adibide batzuk: § Zenbait atletak lehiatzeari utziko diote Olinpiar Jokoak igarotakoan. (*Zenbait atletek). § Hainbat erakusketaren berri emango dizuegu orain. (*Hainbat erakusketen). § Produktu hori ez duzu edozein janari-dendatan salgai. (*Edozein dendetan). § Hamabi arbolak fruitua eman dute; beste hiruk, ez. § Hamabi arbolek fruitua eman dute. (Iaz landatutakoek). EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 6

-z kasu-markak joera du mugagabean zenbatzailerik gabeko izen-sintagmak eratzeko. Halako mugagabeek singularraren forma bera

-z kasu-markak joera du mugagabean zenbatzailerik gabeko izen-sintagmak eratzeko. Halako mugagabeek singularraren forma bera ageri dute -a berezkoa duten izenekin. Eta hortik dator oker asko: Lorez eta hostozko apainduraz margotutako jauregiak. (Eta ez ‘apaindurez’). ez Zelulaz osatuak dira gorputzeko ehunak. (Eta ez ‘zelulez’). ez (Ikus ‘zelula ugariz’, eta ez ‘zelula ugariez’). ez EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 7

Kontuan hartu, bestalde, asko direla -a berezkoa duten hitzak. -a berezkoaren erabileraz baduzu beste

Kontuan hartu, bestalde, asko direla -a berezkoa duten hitzak. -a berezkoaren erabileraz baduzu beste fitxa bat. Hemen duzu esteka: -a itsatsia eta hitz elkartuak (2006 -10 -19) pps/ pdf EHULKUren aholkuak (-a berezkoa duten izenen forma mugagabea) 8