Zaldibiako Organistak Jose Mari Iztueta Etxeberria Zaldibian jaio
Zaldibiako Organistak
Jose Mari Iztueta Etxeberria • Zaldibian jaio zen, 1779/01/01 ean. • Zaldibian hil zen, 1805/03/03 an. • Juan Ignazio Iztuetaren anaia zen.
Martin Jauregi Albisu-Iribe • Zaldibian jaio zen, 1789/03/18 an. • Jose Mari Iztuetaren ondoren izendatu zuten organista.
Ramon Ignazio Jauregi Ormazabal • Zaldibian jaio zen, 1822/12/05 ean. • Zaldibian hil zen, 1892/11/30 ean.
Ponziano Zubeldia Goia • 1877/11/19 an jaio zen, Abaltzisketan. • 1941/12/10 ean hil zen, Zaldibian. • Ordiziako edo Beasaingo fraidetan egin zituen musikako ikasketak. • Zaldibiako Udaleko idazkaria eta organista izan zen. Abaltzisketan ere jotzen zuen.
Konstantino Lizarralde Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1916/04/12 an. • Donostian hil zen, 2001/11/12 an. • Seminarioan egin zituen ikasketak, musika ere han ikasi zuen. • Gerra garaian Ebroko batailan ibilia. • Zaldibia eta inguruko herrietako Udaletako idazkaria izan zen. • Zaldibiako eta zenbaitetan inguruko beste herrietako organista izan zen, 34 urtez, (Gaintza, Legorreta. . . ). • Soinu handia jotzen ere bazekien. • Artzai Ona koruko kidea izan zen Donostian bizi izan zenean.
Manuel Etxeberria Sukia • Zaldibian jaio zen, 1922/12/17 an. • Zaldibian hil zen, 1993/07/26 an. • Seminarioan ikasi zuen musika. • Egon zen lekuetan organista izan zen: Ekuadorren, Ataun S. Gregorion, Zaldibian eta Beasainen. • Erlojuak konpontzea asko gustatzen zitzaion. • Zaldibian lan asko egindakoa: Antzerki saioak, zine emanaldiak. Ataunen ere zine emanaldiak izaten zituen. • Txistulari taldea sortu zuen: Jose Manuel Galarraga Mendizabal, Arizkorreta, Patxi Etxeberria, Inaxio Mendizabal. .
Xalbador Garmendia Etxeberria • Zaldibian jaio zen, 1932/09/20 an. • Sakramentinoetan Martin Gorostidirekin eta Casimiro Eguesekin ikasi zuen musika. • 14 urterekin Sakramentinoetako organista izan zen. Gero, Iruñean, Villaron eta Erroman ere (ikasten ibili zen lekuetan) organista izan zen. • Tolosara itzuli zenean musika arlo guztiaren zuzendari jarri zuten. • Donostiako Antiguako Elizan jotzen zuen organoa eta orain Anoetako organista da. Konstantinoren ondoren Zaldibian ere organista izan zen. • 1968 an Zaldibian koru bat sortu zuen. Haurrei musika erakusteko klaseak antolatu zituen. • Anoetan zaharren korua zuzentzen du, herrian kantatzeko.
Franzisko Lasa Odriozola • Garinen (Beasain) jaio zen, 1940/04/23 an. • Tolosako Sakramentinoetan ikasi zuen musika, pianoa eta harmoniuma jotzen. • Geroz, bere kabuz ikasi omen du dakiena. • Goierriko parrokia askotara joaten da: Ataungo hiru parrokietara, Beasaingo hiru parrokietara, Zaldibiara. . .
Aitor Garmendia Irastortza • Zaldibian jaio zen, 1968/03/11 n. • Manuel Etxeberriarekin hasi zen musika ikasten, Zaldibian. • Solfeoa, harmonia eta pianoa jotzen Ordiziako eta Beasaingo Musika Eskoletan ikasi zituen. • Txistua jotzen ere ikasi zuen, Zaldibian. • Urte askotan Zaldibiako parrokiako organista izan zen.
- Slides: 10