PREMIE GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN AURREAN HELBURUA Labur deskribatzea Enpresen
PREMIE GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN AURREAN
HELBURUA: Labur deskribatzea Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) zer den, zein esparru hartzen dituen eta kontzeptu horiek bere kudeaketan sartu nahi dituen enpresa batek eta, bereziki, PREMIE egitaraua ezarri duten enpresek zein urrats eman ditzaketen. DOKUMENTUAREN EDUKIAK: Sarrera Gizarte erantzukizunaren definizioa Enpresa batek, gizarte aldetik erantzulea izateko, zein alderdi jorratu behar ditu Zein tresna erabili daiteke GIZARTEA Gizarte Erantzukizuna enpresan ezartzeko Gizarte Erantzukizuna eta EFQM Nola integratzen du PREMIEk Gizarte Erantzukizuna ETEek Gizarte Erantzukizunari dagokionez dituzten Jardun Onen zerrenda Baina… nondik hasi? Ondorioak EG E EKONOMIA Dokumentu hau PREMIEren webguneko alderdi pribatuan eskura daiteke INGURUMENA
ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA (EGE): EGE definitzeko esaten da enpresek borondatez ezartzen dituztela gizarte eta ingurumen arloetako kezkak euren merkataritza-eragiketetan eta hizketakideekiko harremanetan (stakeholder). • Enpresek borondatez hartzen duten jarduteko modua da • Bere jardueran parte hartzen duten alderdi guztien aukerak hartzen ditu kontuan • Berez lotuta dago garapen iraunkorrarekin • Erkidegoaren garapen sozioekonomikoan inbertituz pertsonentzako eta erakundeentzako lagungarriagoak diren ingurune-baldintzak lor daitezkeela uste du • Enpresaren proiektu estrategikoan barneratutako ikuspegia eskatzen du EGEk hiru ardatz ditu: • Gizartea • Ekonomia • Ingurumena Barneko dimentsioa: enpresaren barrualdea hartzen du, hau da, bertan lan egiten duten pertsonak eta ekoizpenean ingurumena ukitzen duten baliabide naturalen kudeaketa. Kanpoko dimentsioa: enpresak harremanak dituen hizketakide guztiekin (hornitzaileak, bezeroak, etab. ) duen erlazioa hartzen du Tokiko hornitzaileen erabilera Eroskeriari eta ustelkeriari aurrea hartzea Umeen lana Beharrezko eta nahitaezko lana Tokiko lanaren garapena Nazioko eta tokiko agintarien ordainketa Giza eskubideak Zintzotasuna Gardentasuna Dohaintzak edo ongintzako ekintzak Erkidegoaren garapen ekonomikoa GIZARTEA Ingurumenari kalterik egiten ez dioten teknologien garapena eta hedapena Hornidura-katea Tokiko lanaren kontratazioa EGE INGURUMENA Ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa bultzatzen duten ekimenen euskarria EKONOMIA Aukera berdintasuna Bereikeria eza Legezko Araudia betetzea Partaidetza Elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiboa Prestakuntza Adiskidetzea Segurtasuna eta osasuna Laneko giroa eta gatazkak Lanbide-garapena Aldaketarako egokitzapena Enpresa-gobernua Prebentzio-hurbiltzeak kontrako eraginei aurrea hartzeko edo txikiagotzeko
PREMIE & EGE: Gizarte aldetik erantzuleak izan nahi duten enpresek gizarte erantzukizuna sartu behar dute euren kudeaketan. Bikaintasun Ereduak enpresen kudeaketarako erreferentzia-esparruak dira. EFQM ereduak, EGEn lantzen diren balio eta arlo asko sartzen ditu bere filosofian. PREMIE EFQM ereduan oinarrituta dagoenez, kudeaketa ereduan sartzen diren ekintza batzuk Gizarte Erantzukizuneko jarduketa batzuetara daude bideratuta. EGE-RAKO LEHENENGO URRATSAK: “EGE Plana” abian jartzeko lehenbizi gerentziak EGEren dimentsio guztiak ulertu behar ditu eta gero enpresaren erabakiak hartzeko oinarri bezala hartu. Gainera, kultura esparruan aldaketak egin behar dira, eta enpresaren filosofian islatutako balio berriak (xedea, ikuspegia, balioak) sartu behar dira. Sistematika gisa, PDCA zikloa aplikatuko da: • Lanean hasteko hartuko diren EGErekin lotutako oinarrizko alderdiak definitzea. • EGE ekintza plana lantzea. • Funtsezko alderdiak kontrolatzeko aukera emango duen adierazleen sistema bat definitzea. • Ezarritako adierazleak kontrolatu eta jarraitzea. • Desbideratzeetarako konponbideak proposatzea, horrelakoak daudenean.
LORTUTAKO EMAITZAK: Gizarte aldetik erantzuleak diren enpresek euren ingurunera egokitutako enpresa-kultura dute; hain zuzen, kultura horri esker epe luzera egonkortasuna eta emaitza hobeagoak lortzen dituzte. Eta, lehiarekin ezberdintzeaz gainera, onura kualitatibo batzuk lortzen dituzte, hala nola: Kanpora begira: • • Enpresaren irudia hobetzea Egungo bezeroen leialtasuna eta bezero berriak erakartzea Ingurukoekin dituzten harremanak hobetzea Herri administrazioarekiko eta sindikatuekiko harremanak hobetzea Merkatua bereiztea Hedatzeko aukera gehiago izatea Kontsumitzaileentzako abantailak (“produktu artatsua”) Etab. Barrura begira: • Langileen poztasun handiagoa, eta ondorioz produktibitate eta kalitate hobeagoa • Baliabideak hobeto erabiltzeagatik kostuak aurreztea • Profesional onak erakarri eta atxikitzea • Barne-komunikazioa hobetzea • Ingurumen esparruko abantailak: lehengai berriztagarriak • Hondakinak murriztea zabortegi kontrolatuetan • Baliabide naturalak modu erantzulean erabiltzea • Etab.
- Slides: 5