Osasun Etxeko 15 urtetik gorako pazienteetan azken 2

  • Slides: 1
Download presentation
Osasun Etxeko 15 urtetik gorako pazienteetan azken 2 urteetako analisietan 0 eta 60 arteko

Osasun Etxeko 15 urtetik gorako pazienteetan azken 2 urteetako analisietan 0 eta 60 arteko iragazketa glomerularra duten pazienteak hautatu dira ISIS programaren bidez eta 100 pazienteko ausazko lagina egin da. Paziente horien gainean aztertu genuen diagnostikoaren kodifikazioa egokia zen ala ez, hemograma eta ioien analisia egina zegoen ala ez, 60 urtetik gorako gizonezkoek ekografia egina zuten ala ez buxadurazko patologia baztertzeko, 4 eta 5 graduetakoek nefrologiara bidaliak Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren inguruko hobekuntza-plana Tubia Barberia Irune ( Txantrea O. Z), Zelarain Yeregui Leire ( Burlata O. Z) SARRERA Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa osasun-arazo garrantzitsua da, helduen %11 k pairatzen du eta 60 urtetik gorakoen %20 ak. Infradiagnostikatuta dagoen gaitza da. Arrisku-faktore baskular independientea da. Giltzurrun-gutxiegitasuna eta arazo kardiobaskularrak ekiditeko diagnostiko goiztiarra garrantzitsua da. Diabetesaren eta hipertensioaren eraginez gertatzen da batez ere, hortik gaixotasun horien kontrolak duen garrantzia. HELBURUAK Gure zentroen egoeraren azterketa deskriptiboa egitea, GGKren diagnostikoa eta SENek eta SEMFYCek adostutako dokumentuaren gomendioak betetzen diren ikustea hobekuntza-plana zehazteko. METODOAK Osasun Etxeko 15 urtetik gorako pazienteetan azken 2 urteetako analisietan 0 eta 60 arteko iragazketa glomerularra duten pazienteak hautatu dira ISIS programaren bidez eta 100 pazienteko ausazko lagina egin da. Paziente horien gainean aztertu genuen diagnostikoaren kodifikazioa egokia zen ala ez, hemograma eta ioien analisia egina zegoen ala ez, 60 urtetik gorako gizonezkoek ekografia egina zuten ala ez buxadurazko patologia baztertzeko, 4 eta 5 graduetakoek nefrologiara bidaliak ziren ala ez eta kontraindikatutako botikarik hartzen zuten ala ez. EMAITZAK TXANTREA Ondorioak: GGK duten guztiak ez daude diagnostikatuta eta diagnostikoa egina duten orok ez dute kodetuta historia kinikoan. Hobekuntza-plana abiatu dugu Osasun Etxeetan. 60 tik beherako IG duten gaixoen zerrenda haien medikuei banatuz eta sesio batean azalduz adostasun-dokumentuaren arabera zer egin behar den gaixo hauekin, horretara animatuz. Martxoan berriz ere neurtuko ditugu datu guztiak ausazko laginen bitartez planaren ebaluazioa egiteko.