Orendaingo Organistak Domingo Aramburu Gorostegi Ordizian jaio zen
Orendaingo Organistak
Domingo Aramburu Gorostegi • Ordizian jaio zen, 1859/08/05 ean. • Sakristaua, organista eta Udaleko idazkaria, 1880 tik 1892 arte. • Udalak ordaintzen zituen organista, sakristaua eta serora. • 1887/11/22 an ezkondu zen Orendainen Manuela Antonia Zuriarrainekin.
Juan Azarola Txintxurreta • Gabirian jaio zen 1861/01/27 an. • Zumaian edo Azkoitian hil zen. • Domingoren ondoren, honek hartu zuen organista, sakristau eta idazkari postua, baina denbora gutxi iraun zuen. • Honen semea zen Pepe Azarola pianista famatua.
Migel Arrese • Apaiz lagunkidea eta organista izan zen. • Ataun S. Gregorion zegoen apaiz hau ekartzea eskatu zuten, harmoniuma jotzen zekielako eta ahots ona zuelako.
Carlos Joaquin Aranguren Galdona • Abaltzisketan jaio zen, 1874/01/17 an. • Abaltzisketan hil zen, 1928/11/28 an. • Agerreko Joakina Maiz Dorronsororekin ezkondua. • Abaltzisketako eta Orendaingo Udaletako idazkaria eta organista izan zen. • 5 seme-alaba izan zituen: Zakarias, Rufino, Luis, Zoila eta Luziano (organista hori ere).
Jesus Azurza Gorostiaga • Alegian jaio zen, 1904/11/28 an. • Iruñean hil zen, 1992/11/21 ean. • Alegiako Bernardino Azurzaren semea. • Aitarekin hasi zen organoa ikasten. • Orendaingo eta Alegiako organista izan zen. • 1939 an Iruñera joan ziren eta Dominikoen elizako organista izan zen 25 urtetan. • Nafarroako Gobernuak omenaldia egin zion 1988/10/16 an.
Jose Franzisko Elorza Insausti • Lazkaon jaio zen, 1902/9/22 an. • Donostian hil zen, 1977/6/24 an. • Orendaingo apaiza izan zen. • Musikaria zen, Elizako harmoniuma jotzen zuen. • Apaizgintzako lanez at Udaleko idazkaritzako lanak ere egiten zituen, Eskolapiotan ere klaseak emana, fisika edo musika.
Jose Mari Ormazabal Saralegi • Anoetan jaio zen, 1904/03/14 an. • Lazkaon hil zen, 1991/01/05 ean. • Arantzazuko frantziskotarretan ikasia, musika ere han ikasi zuen, Tomas Garbizurekin batera. • Irakaskuntzarako ikasketak egina, Iruñean. • 1929 an Abaltzisketara joan zen Udaleko idazkari eta organista izateko. • 1939 an Amezketara joan zen, 1942 an Segurara eta 1950 ean Lazkaora, erretiroa hartu arte.
Jose Fermin Garmendia Arruabarrena • Orendainen jaio zen, 1918/11/17 an. • Orendainen hil zen, 1959/05/21 ean. • Pedro Jose Iguainekin ikasi zuen musika. • Orendaingo organista izan zen. • Eskuetako soinua ere jotzen zuen bere tabernan eta Elizaldeko garaje batean, igandero.
Pedro Garmendia Olano • Orendainen jaio zen, 1922/12/09 ean. • Orendainen D. Joserekin hasi zen musika ikasten. • Seminarion Txabarri izan zuen pianoko irakaslea. • Organoa eta harmonia ere Gasteizen ikasi zituen, Julio Valdés irakaslearekin. • Arabako Aperregin eta Lukianon lehenengo eta Usurbilen ondoren izan zen apaiz eta organista. • Venezuelan 14 urte egon zen. • Donostiako S. Bizente parrokiako organista izan zen.
Aloña Zuriarrain Eizagirre • Orendainen jaio zen. 1980/03/20 an. • Tolosako Musika Eskolan ikasi zuen musika. • Orendaingo parrokiako eta S. Sebastian ermitako organista da.
- Slides: 11