ONDORIOAK 1 Cannabisa erabilerak segurtasun juridikoa eta politikak
ONDORIOAK 1
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Drogen gizarte fenomenoa ikuspegi historikotik, etnografikotik… bideratzean, droga, gizarte arazo gisa, fenomeno modernoa dela antzematen dugu. • Historikoki droga gisa ezagututako hainbat substantzia ezagutzen dira: alkohola, tabakoa, kafea, botikak, cannabisaren deribatuak, opiaren deribatuak, kokaren hostoaren deribatuak… Horiek guztiak modu ezberdinetan arautu izan dira eta araudi horiek ez dute harreman zuzenik izan substantziek osasunaren alorrean dituzten ondorioekin, alderdi ekonomiko, politiko eta sozialekin baizik. • Uneko legeriak substantzia mota horretako farmakologiak baino kalte gehiago sortzen ditu. 2
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Cannabisa kalteak eragiten dituen substantzia da, beraz, ondorio kaltegarriak izan ditzake osasunean. Ikuspuntu hori kontuan hartuta, harreta berezia jarri behar da adingabeengan (heltze prozesuan) eta beste talde zaurkorrengan (buruko patologia diagnosia duten pertsonak…). • Kalteak murriztearen filosofia drogen alorreko edozein politikarako oinarri izan beharko litzateke. 3
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Drogen alorreko politikak aldatzeko nahia ez dator bat aldaketak aurrera eramateko borondate politiko faltarekin. • Ikuspuntu horretatik, Europar Batasunaren barnean beste politika bideratzeko dagoen batasun falta (Frantzia…) antzematen da eta, aldi berean, Asian, AEBetan eta Suezian, finkatutako joera debekatzailea ikusten da. 4
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Kaliforniak cannabisaren alorrean beste politika bat arautzeko saiakeran izan duen esperientziak honakoak izan ditu oinarritzat: – – – Erabilera terapeutikoaren legalizazioa Kontsumoaren despenalizazioa Erabilera ludikoa izenekoa legalizatzeko proposamena (erreferendumean ehuneko txiki batek suntsituta) 5
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Cannabisa munduan gehien kontsumitzen den substantzia ilegala da. Euskadik buruan jarraitzen du substantzia honen kontsumoari dagokionez Europa mailan. • Hainbat testuingurutan, cannabisaren erabilera tabakoarena bezain normalizatuta dago eta, zenbaitetan, ordezkatu ere egin izan du. 6
• “Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK Euskadin, inkesta demoskopikoen arabera (Euskadi eta Drogak 2010) – – Azken urteetan cannabisaren inguruko kontsumoan egon den beherapenak ilegaltzat jotako beste droga batzuen kontsumoaren beherapenarekin bat egiten du baita asteburuetako dibertimenduzko alkohol kontsumoarekin loturiko beste praktiken beherapenarekin ere. Kontsumoak gero eta handiagoak eta jarraipen gutxiagokoak dira. Gehien bat mutilen arteko kontsumoak dira. Cannabisaren kontsumoa ez dute gero eta gazteagoek egiten (baina kontsumo goiztiar eta jokabide harriskutsuen artean harreman zuzena hantzematen da). Belaunaldien arteko aldaketa hantzematen da: egun kontsumoen tasarik altuenak gazteen artean jasotzen badira ere, gero eta indar handiagoa dute helduen kontsumoek. 7
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Euskadin, inkesta demoskopikoen arabera (Euskadi eta Drogak 2010) …/ – Lotura oso handiak daude cannabisa kontsumitzen duten pertsonen estatus sozio-ekonomikoan eta hezkuntza mailan: zenbat eta maila handiagoak izan, • • – – – Noizbehinkako kontsumoa egiteko aukera hangiagoa Kontsumo handiak edota jarraiak egiteko aukera txikiagoa Cannabisa legalizatzearen aldeko babes txikia baino etengabea (% 50 inguru) Norberaren erabilerarako laborantzarekiko babesak % 50 gainditzen du Uneko politika debekatzailearen mugak gora-behera, herritarren zati handi batek halako substantziak eskuratzeko erraztasuna duela onartzen du. 8
• “Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK Cannabis plantazioak: – • Lehen munduko beste leku batzuetan burutzen ziren eta ondoren mendebaldeko gizarteetara garraiatu eta bertan saltzen ziren. Egun cannabisa etxean dibertimendurako landatzea mundu mailako fenomenoa da, eta beste substantziekin alde nabarmenak ditu (kokaina, heroina) – – – Erabilera asko dituen landarea da eta oso ongi egokitzen da. Kontsumoa kulturaren parte bihurtu da Harekin loturiko azpikultura dago: klubak, aldizkariak, webak, foroak, cannabis cup… Gizarte tolerantzia handiagoa dago Landatzeak beste herrialdeetatik ekartzeak baino harrisku gutxiago dauka. Kalitatea errazago kontrola daiteke 9
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Egun cannabisa etxean dibertimendurako landatzea mundu mailako fenomenoa da, eta beste substantziekin alde nabarmenak ditu (kokaina, heroina) …/ – – • Cannabisa landatzen duten pertsona mota asko daude – – – • Nekazaritza industrian teknologiaren laguntzak asko lagundu du. Arrazoi ezberdinak daude hautapenezko landaretzarako: ekonomikoak, kuriositatez, kalitate kontuak, etab. Cannabisa landatzen duten pertsona motak: haientzat, besteentzat. Gai horiei buruzko informazioa falta da Gero eta sektore garrantzitsuagoa bihurtzen ari da, legeria gora-behera Arautzea landatzetik kontsumora kontrola eramateko irteera da – Kontua irudikatzen lagunduko du eta, beraz, baita prebentzio politikak egiten ere. 10
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Cannabisaren erabilera terapeutikoa duela milaka urte erabiltzen da. • Ebidentzia zientifikoak cannabisaren eta bere deribatuen hainbat konposaturen erabilera baliabide terapeutiko gisa bermatzen du. Baliabide terapeutiko horiek kontuan hartu beharko lirateke, izan ere, beste edozein medikamentuk jarraitu beharreko irizpide zientifiko berdinen mende daude. • Cannabisaren erabilera terapeutikoarekiko babes orokorra dago. Beraz, indarrean dauden legezko testuak aldatu beharko lirateke oztopo burokratikoak eta une honetan cannabisaren erabilera terapeutikoak zailtzen dituzten beste hainbat kontu ezabatze aldera, ikerketa berriak sustatzearekin batera. 11
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Tabakoaren eta cannabisaren arteko binomio argia dago. • Substantzia horrekin loturiko hainbat hiri-kondaira jorratu behar dira: – – “Nik ez dut tabakorik erretzen. Cannabisa bakarrik erretzen dut”. “Cannabis terapeutikoa porru terapeutikoa bezalakoa da”. “Cannabisa produktu naturala da, beraz, ezin du kalterik sortu” “Cannabisa legalizatuta dago” 12
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Justiziak ez du interes handirik jarri kasu horietan praktikan bere lanak egiten dituen ondorioei buruzko informazio estatistikoa ezagutu eta eskuratze aldera. • Halako substantzien kontsumoa ez dago zigortuta, baina administrazio zigorra posible da (Herritarren Segurtasunerako Legearen 25. 1. artikulua). • Drogekin zerikusia duten gai guztiak ez doaz Auzitegi Gorenera, eta horrek Cannabisaren Gizarte Clubetan irizpideak bateratzea zailtzen du. 13
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Mota horretako delituen inguruko Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak honako ezaugarriak ditu: – – • Izaera oso zorrotza. . Beste delitu mota batzuk (lesioak…) baino zigor larriagoak ditu. Legezko kontzeptu batzuen zehaztasun falta. Auzitegi Gorena “legegile bihurtzeko” ahalegina egin du (garrantzi handia…) Zorroztasun zigortzaile handiak egitura konplexua sortzeko balio izan du. – – – Epaitutako pertsona gehienak “kontsumitzailetzat” aitortzen dute euren burua. “Konstumo partekatuaren” gehiegizko erabilera. Mendekotasunekin loturiko jarrerak leuntzeko saiakera. 14
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Kpren 87. artikuluaren erreformak (2003) eta KPren azken erreformak (2010) drogen trafikoarekin edota kontsumitzaileekin zerikusia duten kontuei aurrera egiteko aukera eskaini dute, aurreko legerian bezalako horrenbesteko zigor zorroztasunik gabe. • Gizarte presioei eta lege mailako hainbat aldaketei esker bilakaera garrantzitsua antzematen da drogen alorrean, duela urte gutxi batzuk pentsa ezin zitekeena. 15
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Cannabisaren Gizarte Clubek honako kontu hauei erantzuna emateko beharra eskatzen dute: – – Segurtasun falta juridikoko arazoak norberaren erabilerarako laborantzaren inguruan: indarkeria areagotzea, landareak lapurtzea, etab. Pantaila elkarteak deiturikoek, kontsumitzaileen elkarte gisa aurkezteagatik ezagunak, substantzia horiek saltzen dituzte. 16
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Kontsumoa eta norberak kontsumitzeko edukitzea ez lirateke zigortu beharko. Irudimenezko formulak diseinatu behar dira kontsumitzen duten helduek, merkatu beltzera jo nahi ez badute, kontsumitu ahal izan dezaten. • Proposaturiko moduko aldaketek ez dituzte cannabisaren inguruko arazo guztiak konponduko, hala ere, oinarriak finkatu ditzakete prebentzio, gizarte, hezkuntza, osasun, ikerketa kalteen murrizketarako alorrak alor zigortzaileen gainetik nagusitu daitezen. 17
“Cannabisa: erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak” ONDORIOAK • Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei zein euskal gizarteari orokorrean pertsona guztien –drogak kontsumitzen dituztenak barne- eskubideak bateratzen dituzten gizarte eztabaida eta praktikak helarazi behar zaizkie, Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren printzipioen babesean. 18
- Slides: 18