OBTURADOREA ARGAZKIGINTZA 3 UNITATEA Fernando Bustillo Maestro Aurkibidea
OBTURADOREA ARGAZKIGINTZA 3. UNITATEA Fernando Bustillo Maestro
Aurkibidea n Sarrera: argazki-kameraren kontrolak n Obturadorearen funtzioa n Obturadorearen funtzionamendua n Obturadorearen kokapena n Obturadorearen deskribapena n Eskala n Obturadore-abiadura
Argazki-kameraren kontrolak Diafragmaren unitatean ikusi dugun bezala, argazki-kameretan sentsoreraino iristen den argi-kantitatea hiru modutan kontrola daiteke: - diafragmaren bidez - obturadorearen bidez - eta ISOaren bidez
Orain, obturadorearen kontrola aztertuko dugu.
Unitate honetan, aurrekoan egin dugun bezala, leihoaren metaforaz baliatzen jarraituko dugu obturadorearen funtzioa ulertzeko.
Obturadorearen funtzioa Diafragmaren unitatean ikusi dugun bezala, gela batean sartzen den argi-kantitatea leihoaren tamainaren araberakoa da, besteak beste, baina ez da mekanismo bakarra.
Leiho baten gortinek ere kontrolatzen dute argikantitatea, horiek ixten eta irekitzen direnean.
Argazki-kameretan obturadoreak funtzio berdina du.
Funtzionamendua Argazki bat egiten dugunean, obturadorearen gortinak zabaldu egiten dira, eta sentsorera argi-kantitate bat iristen da.
Normalean, gortinak itxita egoten dira, sentsorea argitik babesteko.
Argazki-kameraren kliskagailua sakatzen dugunean, segundo frakzio batean, gortinak ireki eta itxi egiten dira, eta argia sartzen da sentsorean.
Zenbat denboraz utzi nahi dugun argia pasatzen, gortinak azkarrago edo motelago mugituko dira.
Diafragmak eta obturadoreak elkarrekin kontrolatzen dute argi-kantitatea: - Diafragmak kantitate zehatz bat pasatzen uzten du. - Eta obturadoreak kantitate hori denbora batez mugatzen du. Obturadore-abiaduraren mekanismoaren bidez lortzen da hori.
Obturadorearen kokapena Obturadorea sentsorearen aurrean eta objektiboaren atzean dago. Horrela objektiboa aldatzerakoan, ez dugu arazorik izango.
Obturadorearen deskribapena Obturadorerik ezagunena plano fokaleko edo gortinazko obturadorea da. Metalezko bi gortinaz osatuta dago, eta biak noranzko eta aldi berean mugitzen dira.
Eskala n n Obturadorearen abiadura oso azkarra izan daiteke, eta segundo frakzioetan neurtzen da. Diafragman bezala, obturadorean ere abiadura-eskala estandar bat dago. Obturadorearen abiadura-eskala hau da:
Obturadorearen eskalan, diafragmaren eskalan bezala, zenbaki bakoitzak adierazten du aurrekoaren denbora erdia irauten duela irekita; beraz, argi-kantitatea ere erdia izango da.
1/30 segundutik aurrera, tripodea erabiltzea gomendagarria da, argazkiak mugituta ez ateratzeko; batez ere, diafragma altua erabiltzen badugu edo argi gutxi dugunean.
Bulb posizioan kliskagailua sakatzen dugun bitartean, obturadorea irekita egongo da; beraz, sentsoreari argia etengabe iritsiko zaio.
Obturadore-abiaduraren kontzeptua ulertzea garrantzitsua da. Zergatik? Kontzeptu horren bidez, argazkiekin sentsazioak komunikatzen ditugulako.
Obturadore batek eszena berdina hainbat modutan atera ditzake. Nola?
Obturadore-abiadurak (1/15, 1/60, 1/250, 1/500) erabiltzen ditugunean, sentsorea denbora-tarte horretan ari da argia jasotzen. Izan ere, sentsoreak denbora horren araberako idazkera egingo du.
Beraz, obturadore-abiadurak argazkiko irudiak baldintzatzen ditu, sentsorean argi-kantitate gutxiago edo gehiago sartzen delako. Izan ere, argi-kantitatearen arabera halako esposizioak izango ditugu: egokiak, gehiegizkoak edo gutxiegizkoak. Argazki ekortzeak edo izoztuak ikusiko ditugu.
Obturadore-abiadura baxua (1/15) erabiltzen badugu, adibidez lasterketa batean, horren efektua honako hau izango da: - subjektuak lausotuak agertuko direla, eta lasterketan zehar, subjektuen estelak islatuko direla argazkian. - efektu horrek akzio-sentsazioa komunikatuko duela.
Aldiz, obturadore-abiadura altua erabiltzen badugu sujektuen mugimenduak izoztuta ikusiko ditugu, baina akzio-sentsazioaren intentsitatea desagertuko da.
Obturadorearen abiadura argazki-konposizioan erabiltzen da, zenbait sentsazio sortzeko asmoz.
Obturadorea denbora (obturadore-abiadura) asko edo gutxi zabalduta uzten badugu, gehiegizko edo gutxiegizko esposizioak sortuko dira. Diapositibako irudietan ikus daiteke prozesu hori: lehenengo irudian argazkia erreta dago, eta azkeneko irudian gutxiegizko esposizioa dago.
Argazki-kamera Bulb posizioan dagoenean, obturadorea irekita dago, eta argia sartzen ari da etengabe; beraz, argi-kantitatea kontrolatu beher dugu argazkia ez erretzeko.
Bukatzeko, bi ideia nagusi gogoratuko ditugu: - Bata: obturadorearen funtzionamendua ondo ulertzeko, abiadura eta denbora elkartu behar ditugula. - Eta bestea: obturadoreak eta diafragmak elkarrekin lan egiten dutela argazkia egiteko.
- Slides: 29