NEOPLASIEN HAZKUNDEA 1 HAZKUNDEABIADURA Zenbat denbora behar du
NEOPLASIEN HAZKUNDEA 1
HAZKUNDE-ABIADURA • Zenbat denbora behar du neoplasia batek klinikoki agertzeko? • Jatorrizko zelulak (10µm) 30 bikoizketa behar du 109 zelula sortzeko (1 g-ko tumorra). Hau da klinikoki hauteman daitekeen tumor -masarik txikiena. 2
• Hortik aurrera, beste 10 bikoizketa-ziklo behar du 1012 zelula lortzeko (1 kg-ko tumorra). Tumor-tamaina horren gainetik pazienteak ezin omen du bizirik iraun. • Eta beste 10 ziklorekin, 100 kg-ko tumorra. 3
4
ONDORIOA • Tumor solido bat ikerketa klinikoan aurkitzen dugunean, bere bizi-zikloaren zatirik handiena egina du. 5
Tumorren hazkunde-abiadura • Hiru faktorek baldintzatzen dute: – Zelulen bikoizte-denbora. – Erreplikazio-masa osatzen duen zelula-zatikia. – Tumor-masatik zer abiaduratan askatzen eta galtzen diren zelulak. 6
7
Bikoizte-denbora • Tumor-zelulek zikloan sartzeko ohi baino oztopo gutxiago aurkitzen badute ere, bizi-zikloa ez da nahitaez azkarrago betetzen. • Tumor askotan, ziklo zelularrak behar duen denbora luzeagoa da zelula normaletan behar duena baino, edo, gutxienez, iraupen berekoa da. • Hau da, tumorra hazteak ez du esan nahi ziklo zelularraren denbora laburtuta dagoenik. 8
Hazkunde zatikia • Hazkunde zatikiak adierazten digu zenbat zelulak osatzen duen ugaltze-masa tumor batean. • Hasierako faseetan (aldi submikroskopikoetan) zelula kopururik handiena ugaltze-masan izaten da. • Fase klinikoetan, ordea, zelula kopururik handiena G 0 fasean dago. 9
10
• Hazkunde-zatikia garrantzi handiko kontua da kimioterapia-tratamenduetan. Izan ere, farmako kimioterapiko gehienek zikloan dauden zeluletan baino ez dute eragina. Hortaz, hazkunde zatikia txikia bada (%5 adibidez), tumor-hazkundea mantsoa izango da baina kimioterapiaren eragina ere urria izango da. 11
Zelulak sortzea eta galtzea • Sortzen den zelula-kopurua galtzen dena baino handiagoa da; horrela, tumorrak aurrera egiten du. • Hazkunde-zatiki handia duten tumorretan, desoreka hori nabaria da eta tumorrak azkar hazten dira (adibidez, zenbait leuzemia eta linfoma eta birikako zelula txikien karztinoma). • Ohiko tumor askotan (kolonekoak, bularrekoak) alde hori oso txikia da (%10 gutxi gorabehera) eta hazkunde-abiadura, ondorioz, oso motela da. 12
TUMORREN HEDAPENA Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak 13
TOKIAN HEDATZEA • Tumor onberak: Masa kohesibo eta hedakorrak; ondoko ehunak ez dituzte infiltratzen. • Tumor gaiztoak: Ondoko ehunak infiltratu, inbaditu eta suntsitu egiten dituzte. 14
In situ kartzinoma • Neoplasia gaiztoaren zitologia- eta arkitektura-ezaugarriak ditu baina ez du oinaldeko mintza (mintz basala) gainditzen. • Ezin du metastasirik sortu. Jokabide biologikoari dagokionez, ez da gaiztoa. • Sarkoma eta linfometan ez dago in situ faserik. 15
16
Kartzinoma inbaditzailea / infiltratzailea • Tumor gaiztoa da eta metastasiak sor ditzake. • Tumor gaiztoaren jokaera biologikoa du. 17
18
METASTASIAK • Neoplasia primarioarekin jarraitutasunik ez duten neoplasiaguneak dira. • Metastasirik agertzen bada, tumor primarioa gaiztoa da, tumor onberek ez baitute metastasirik eragiten. 19
• Tumor gaizto guztiek dute metastasiak eragiteko ahalmena. • Hala ere, zenbait tumor gaiztok ez du ia inoiz metastasirik sortzen: larruazaleko kartzinoma basozelularrak eta burmuineko gliomek, adibidez. 20
Barreiabideak 1. Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik. 2. Linfa-hodien bidez. 3. Odol-hodien bidez. 21
Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik • Peritoneoa da ohikoena (obulutegiko kartzinometan, sarritan gertatzen da). • Pleura-barrunbetik, perikardio-barrunbetik, araknoidearen azpiko barrunbetik edo giltzaduraguneetatik ere gerta daiteke. 22
23
24
Linfa-hodien bidez • Kartzinometan oso bide ohikoa da, hasierako sakabanaketan. • Sarkomek ere erabil dezakete bide hau baina maiztasun txikiagoarekin. • Normalean, linfa drainatzeko bide naturaletatik gertatzen da linfa bidezko barreiatzea. 25
NEOPLASIA GAIZTOA O d o l h o d i a k ODOL ZIRKULAZIOA Linfa-hodiak ESKUALDEKO GONGOIL LINFATIKOAK L i n f a h o d i a k URRUTIKO GONGOIL LINFATIKOAK 26
27
• Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis deritzo. Tumorren kasuan, bi arrazoirengatik gerta daiteke: – Gongoilean metastasia sortu delako – Gongoilean hiperplasia-erreakzioa sortu delako, metastasirik gabe. 28
• Beraz, minbizia daukan paziente batengan gongoil linfatiko bat handituta agertzeak ez du esan nahi, ezinbestean, metastasirik sortu denik. Hala eta guztiz ere, gongoilak ikertu beharko ditugu. • Bestalde, gongoil linfatikoetako metastasiak tumor baten lehenengo seinalea izan daitezke. 29
30
Gongoil zentinela (begiralea, zaintzailea, zelataria) • Tumorretik datorren linfa hartzen duen lehenengo gongoila da, eskualde linfatiko batean. • Koloreztatzaileak edo markatzaile erradioaktiboak erabiltzen dira. 31
32
33
34
35
Odol-hodien bidez • Sarkometan gertatzen da, sarri. • Kartzinomekin ere agertzen dira. • Zainen bidez eta arterien bidez izan daiteke. 36
• Zainen bidez: – Zelula neoplasikoak odolarekin batera mugitzen dira eskualdeko drainabideetatik. – Metastasiak sarrien hartzen dituzten organoak: • Gibela. • Birikak. • Hezurrak. 37
• Kartzinoma mota batzuek zainak inbaditzeko joera daukate: – Giltzurruneko kartzinoma – Tiroide guruineko kartzinoma – Gibeleko kartzinoma 38
39
40
• Arterien bidez: – Zailagoa da arterien barruan sartzea zainen barruan sartzea baino, arteriek horma lodiagoak baitituzte. – Biriketako kapilarretan zehar edo zaina-arteria loturen bidez. 41
42
43
METASTASIEN GARAPENA • Bi fase ditu: 1. Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea. 2. Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea. 44
45
Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea • Aldaketa hauek gertazten dira: 1. Zelulen arteko atxikidura gutxiagotzea 2. Zelulaz kanpoko gaia suntsitzea. Proteasak (entzima proteolitikoak) 3. Zelula neoplasikoak migratzea 46
47
Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea • Tumor-zelulen multzoak, hodien barnean • Plaketa + tumor-zelulen multzoak • Endotelioari atxikitzea • Mintz basaletik kanporatzea • Ehunean ezartzea 48
49
- Slides: 49