MUGIKORTASUNA KAIXO DENORI Iaz bezala mugikortasunaren gaia landu
MUGIKORTASUNA
KAIXO DENORI! Iaz bezala mugikortasunaren gaia landu dugu eskolan, eta herriko diagnostikoa egin dugu, zuei zer dagoen gaizki jakinarazteko eta proposamen batzuk azaltzeko etorri gara udaletxera.
DIAGNOSTIKOAREN ONDORIOAK HERRIAN.
-Ikasle kopuru handi bat oinez dator ikastolara, eta gutxi batzuk bizikletaz. Zorionak beraz. Baina Mendaro herri txikia izanik, kotxez etortzen den ikasle kopurua ez da txikia. Irteera orduetan kotxe asko pilatzen da eta edozein tokitan geratzen dira. - Auzo batzuetan, nahiz eta aparkalekuak egon, jendeak edonon uzten du autoa. -Azpilgoetako autobus geltokian ez dago zebrabiderik beste aldera pasatzeko, eta San Joseko geltokia egoera txarrean dago. -Santa Anako trenbidean ez dago seinalerik euskaraz, trenbidea gurutzatu behar dela esateko. - Azpilgoetan zuloak daude espaloietan. - Ostopo oso handiak daude errepidea gurutzatzeko. Espaloiak estuak dira eta espaloitik errepidera altuera handia dago. -Zakarrontziak buelta emanda daude. -Kale estuegiak daude.
Herriaren egoera, berriz, … • Trinitateko putzua oso zikina dago. • Trenbide azpian eta Deba ibaiaren alboan dagoen bidea oso zikina dago. Eserlekuak apurtuta, belarra moztu gabe… • Zubiko aterpea eta farolak, armiarma sarez beteta daude. • Herrian, txakur kaka asko ikusten da. • Zona batzuetan “txakurrik ez” ipintzen du eta jendeak ez du errespetatzen, adibidez Trinidaden, ospitaleko parkean, … • Zakarrontzi gutxi eta apurtuta edo buelta emanda daude. Kaleetan zikinkeri asko ikusten da. • Jendeak zaborra errekara botatzen du. • Eliza ondoan iturri bat dago urez gainezka.
GURE PROPOSAMENAK UDALETXEARI
-Espaloiak konpontzea. -Lizarrolako bidea hobetzea. -Kotxea gutxiago erabiltzea eta erabiltzen dutenak, ondo aparkatzea. Horretarako parking egokiak egitea. -Bidegorriak eta bizikletentzako aparkalekuak jartzea. -Azpilgoetako parkea hobetu, eta parke txikia konpontzea. -Aguazilak kontratatzea. -Zakarrontzi gehiago jartzea. -Herritarrei gutun bat bidaltzea arauak errespeta arazteko. Adibidez, parkean ezin badira txakurrak sartu, ez sartzeko.
-Kars-eko pista kendu eta futbol zelaia jartzea. • Porterietako sareak txukundu eta patioko kanastak hobetzea. • Frontoia ez alokatzea, umeek ezin dute jolastu eta. • Trinitateko ura garbitzea.
KONPROMISOAK
Arazo hauei irtenbidea ematea denon ardura denez, guk konpromiso hauek hartzen ditugu: • Trinitateko putzua zaintzea. • Autobus geltokiak zaintzea. • Txakurra dugunok kakak jasotzea. • Herrian dauden zakarrontziak zaintzea eta zaborrik ez botatzea lurrera. • Ibaiko paitxei harririk ez botatzea. • Kalean ez txizik egitea. • Ikastolara oinez etortzea.
GALDERA BATZUK
- Slides: 14