MINBIZIAREN ADIERAZPEN KLINIKOAK SINDROME NEOPLASIKO ETA PARANEOPLASIKOAK 1
MINBIZIAREN ADIERAZPEN KLINIKOAK SINDROME NEOPLASIKO ETA PARANEOPLASIKOAK 1
• Neoplasien adierazpen klinikoak aldatu egiten dira minbizi motaren arabera. • Nola neoplasia onberek hala gaiztoek arazoak sor ditzakete. • Arazo horiek lokalak (tokikoak) edo sistemikoak izan daitezke. 2
• LOKALAK (TOKIKOAK): Tumor primarioaren edo metastasien kokapena dela eta, ondoko ehunetan sortzen diren konpresio- eta infiltrazio-arazoak. • SISTEMIKOAK: Gorputz osoan eragina dute eta minbiziak jariatutako gaiek sortuak dira. 3
ZEINU LOKALAK 1. Ehunak hondatzea. Tumorra hazi ahala, jatorrizko organoaren funtzioa gutxituz doa. 2. Zapaltzea eta espazio-arazoak. Zabaldu ezin daitezkeen barrunbeetan (adibidez, garunean, burezur barneko hipertentsiosindromea). 4
3. Buxadurak eta estenosiak. Hodi-egituretan gertatzen dira: • • • Hesteetan: Heste-buxaduraren sindromea. Bronkioetan: Atelektasia. Mediastinoan: Goiko kaba zainaren sindromea. 5
4. Ultzerazioa. Neoplasiaren goiko aldea ultzeratzen denean, odoljarioak gertatzen dira: • • Hemoptisia. Hematemesia. Melenak / Errektorragia. Hematuria. 6
ADIERAZPEN SISTEMIKOAK • • • Sindrome orokorra (sindrome neoplasikoa) Sukarra Adierazpen hematologikoak Immunoeskasia Sindrome paraneoplasikoak 7
Sindrome orokorra (neoplasikoa) • Astenia: Nekea eta ahulezia. • Anorexia: Jateko gogorik eza. • Pisu-galera. 8
Kakexia • Ahitze-prozesua da. • Ezaugarriak: – Gantzaren eta muskulu-masaren galera handia – Ahulezia sakona eta pisu-galera larria – Anorexia eta anemia 9
Kakexia • Ez dakigu zergatik gertatzen den. – Dastamena eta usaimena asaldatuta daude: jateko gogorik eza. – Metabolismo energetikoa bizia da, gaixoak gutxi jaten duen arren. – Gantz-sintesia eta metatzea gutxitu egiten dira. – Tumorren nekrosi-faktoreak (TNF), IL-1 ak eta beste zitokina batzuek zerikusia dute prozesu honetan. 10
11
Sukarra • Bi motatakoa: 1. Infekzioek eragindakoa. 2. Infekziorik gabe sortzen dena: Tumor-sukarra. Ohikoa da Hodgkin eta Hodgkin ez diren linfometan eta hepatokartzinoman. Makrofago eta zelula neoplasikoek jariatutako pirogenoek sortua da (TNF, IL-1). 12
Adierazpen hematologikoak 1. Anemia. Fase aurreratuetan agertzen da, batik bat. Bi motatakoa izan daiteke: • • Neoplasia motaren araberakoa. Digestio-aparatuko neoplasietan, odol-jarioak eraginda; hematopoiesisistemako neoplasietan, hezur-muinaren infiltrazioaren edo esplenomegaliren ondorioz. Hantura kronikoari lotutakoa. Hantura-prozesu kronikoetan, burdina erabiltzea oztopatuta egon ohi da. 13
2. Granulozitopenia eta trombozitopenia. Hezur-muina infiltratuta dagoenean. 3. Leukozitosia eta trombozitosia. Hantura kronikoari lotuak. 14
Immunoeskasia • IE humorala. Linfozitoen proba funtzionalak patologikoak dira. • IE zelularra. Larruazaleko probetan, askotan, anergia agertzen da. 15
SINDROME PARANEOPLASIKOAK • Sintoma multzo batzuk dira. • Minbizia duten paziente batzuengan baino ez dira agertzen (%10 ean). • Ez dakigu ondo zergatik agertzen diren. • Tumorraren hedatze lokalak edo urrutikoak ezin dute azaldu sintomen zergatia. • Tumor primarioa hormona-jariatzailea bada, jariatze horrek ez digu sindromearen zioa azaltzen. 16
Sindrome paraneoplasikoen garrantzia • Ezkutuko neoplasia baten lehenengo zeinu klinikoa izan daitezke. • Arazo kliniko larriak eragin ditzakete eta hilgarriak izan daitezke. • Gaixotasun metastasikoaren itxura har dezakete eta, ondorioz, tratamendu okerra eragin. 17
Sindrome paraneoplasikoak: motak 1. 2. 3. 4. 5. Endokrinopatiak Neuromiopatikoak Larruazalekoak Hezurretakoak: Osteoartropatia hipertrofikoa Odol-hodietakoak eta hematologikoak 18
1. Endokrinopatiak. Hormonen jariatze ektopikoa: • • ACTH (kortikotropina) edo ACTHaren antzeko peptidoak. Birikako zelula txikien kartzinomak (olo-itxurako zelulena, alegia) sortua ohikoen. Cushing-en sindromea eragiten du. Hormona antidiuretikoa (ADH). ADHaren jariapen desegokiaren sindromea. Birikako zelula txikien kartzinoma. 19
• • Hiperkaltzemia. Sindrome paraneoplasikorik ohikoena. PTHrekin erlazionatutako proteinak (PTHRP) eraginda. Bularreko, birikako (kartzinoma ezkatatsua), giltzurruneko eta obulutegietako kartzinomekin agertzen da, batik bat. Hezur-metastasiek eragindako hiperkaltzemia ez da sindrome paraneoplasikoa. Hipoglucemia. Intsulinak edo intsulinaren antzeko produktuek eragina. Fibrosarkoma, hepatokartzinoma. 20
2. Neuromiopatikoak Ez dira ohikoak baina bai garrantzi handikoak. • • Neuropatia periferikoak Zerebeloko endekapen kortikala Polimiositis gisako polimiopatia Miastenia gravis gisako miasteniasindromea (Eaton-Lambert sindromea). Birikako zelula txikien kartzinoma da eragilerik ohikoena. Mekanismo inmunologikoa, antigorputzek bideratua. 21
3. Larruazalekoak. • • • Acantosis nigricans. Hiperpigmentazioa, akantosia eta hiperkeratosia, lepoan eta besapeetan. Urdaileko eta biriketako kartzinomekin. Dermatomiositisa. Biriketako eta bularreko kartzinomekin. Penfigo paraneoplasikoa. 22
4. Osteoartropatia hipertrofikoa Kartzinoma bronkogenikoa duten pazienteen %1 -10. • • • Hezur luzeetako periostioan hezur berria sortzen da: Mina eta deformazioak. Hezur luzeetako mutur distaletan, metakarpo- eta metatarso-hezurretan eta falange proximaletan. Ondoz ondoko giltzaduretan artritisa sortzen da. Akropakiak: Danbor-makila erako hatzak (falangeetan). Birikako adenokartzinomekin, batik bat. Neoplasikoak ez diren beste gaixotasunekin ere ager daitezke (gibeleko, biriketako eta bihotzekoekin). 23
5. Odol-hodietakoak eta hematologikoak • • • Tromboflebitis migratzailea (Trousseau-ren sindromea). Pankrea edo birikako minbizietan. Hodi-barneko koagulazio barreiatuaren sindromea. Bakteriorik gabeko endokarditis tronbotikoa (BGET - endokarditis marantikoa). Bakteriorik ez duten fibrinazko garatxoak sortzen dira bihotzeko balbuletan (ezkerreko aldean sortzea da ohikoena). 24
25
MINBIZI-DIAGNOSIAREN OINARRIAK 26
• DIAGNOSTIKO KLINIKOA • DIAGNOSTIKO ANATOMOPATOLOGIKOA 27
DIAGNOSTIKO KLINIKOA 28
• Anamnesia • Miaketa fisikoa • Ikerketa kliniko osagarriak – Analisiak – Irudi-probak (X izpiak, ekografia, OTA, RNM) – Endoskopiak 29
Anamnesia • Familia-aurrekariak – Minbizia duen edo izan duen senitartekorik • Norberaren aurrekariak – Tabakoa, alcohola, toxikoak… – Lan baldintzak (kartzinogenoak, amiantoa…) – Beste tumor batzuk – Tratamenduak • Oraingo sintomak 30
Minbiziaren alarma-zeinuak • • • Aldaketak heste-ohituretan edo mikzio-ohituretan Larruazalean orbaitzen ez diren ultzerak Kausa ezezaguneko odoljarioak Bularrean edo beste edonon noduluak agertzea Disfagia (irensteko zailtasuna edo ezintasuna) edo bestelako digestio-aldaketak • Larruazaleko orinen edo garatxoen tamaina edo kolorea aldatzea • Luze irauten duen eztula edo disfonia 31
Miaketa fisikoa • Miaketa fisikoaren bidez aurkitzen denean, minbizia nahiko fase aurreratuetan izan ohi da. • Klinikoki hauteman daitekeen tumor-masarik txikiena 1 g-koa da eta 109 zelula ditu. 32
33
Tumor-markatzaileak • Tumor bat egon daitekeela adierazten duten adierazle biokimikoak dira: – Zelulen gainaldeko antigenoak – Proteina zitoplasmikoak – Entzimak – Hormonak 34
• Praktika klinikoan, plasman edo gorputzeko beste likidoetan hauteman daitezkeen molekulak hartzen dira kontuan. • Ez dira minbiziaren diagnostikoa egiteko tresna nagusiak, diagnostikoa egiten laguntzen duten laborategiko probak baizik. 35
• Markatzaile batzuek erantzun terapeutikoa neurtzeko ere balio dute, baita gaitzaren berragertzea susmatzeko ere (AFP, β-HCG). • Markatzaile hauek ez dira minbizia dagoenean bakarrik sortzen; neoplasikoak ez diren beste gaixotasun batzuetan ere ager daitezke. 36
Markatzailea Neoplasia Hormonak HCG Kaltzitonina Trofoblastoa duten tumoreak Tiroideko kartzinoma medularra Antigeno onkofetalak α-fetoproteina (AFP) Antigeno kartzinoembrionarioa (CEA) Hepatokartzinoma eta seminoma ez diren hozi zelulen tumoreak Koloneko, pankreako, birikako eta urdaileko kartzinomak Proteina espezifikoak Immunoglobulinak Prostatako antigeno espezifikoa (PSA) Mieloma anizkuna Prostatako kartzinoma Muzinak eta glukoproteinak CA-125 CA-19. 9 Obulutegiko kartzinoma Pankreako eta koloneko kartzinomak Markatzaile molekular berriak P 53, APC eta RAS onkogeneen mutazioak gazurean (sueroan), gorozkietan, karkaxetan eta gernuan Koloneko, pankreako, birikako eta gernumaskuriko minbizietan 37
DIAGNOSTIKO ANATOMOPATOLOGIKOA 38
Azterketa anatomopatologikoa • Minbizia diagnostikatzeko beharrezkoa da azterketa morfologikoa. • Gehienetan, biopsia bat behar da. – Biopsiarik ezean, zitologia beharko dugu. – Gaitz hematologikoetan (leuzemiak, mieloma), odol analisia, fluxu zitometria eta hezurmuinaren xurgatzea egin ohi da. 39
Diagnostiko anatomopatologikorako baldintzak • Informazio klinikoa behar-beharrezkoa da: – Pazientearen sexua eta adina – Aurrekari pertsonalak – Lesioaren ezaugarri kliniko eta erradiologikoak – Ustezko diagnostiko klinikoa • Ehun-laginak adierazgarria izan behar du. 40
• Diagnostiko mikroskopikoa ebaluazio guztiz subjektiboa da, eta bere esanahi osoa adierazteko, patologoak oinarrizko datu klinikoak ezagutu behar ditu, baita kirurgiaaurkikuntzak, kirurgia mota edo erabili diren beste diagnosi- edo tratamendu- prozedurak ere. 41
DIAGNOSTIKO-METODOAK Oinarrizkoak 1. Biopsia 2. Zitologia Osagarriak 3. 4. 5. 6. Immunohistokimika Metodo molekularrak Fluxu zitometria Mikroskopia elektronikoa 42
1. Biopsia • Giza gorputzetik hartutako ehun zatien azterketa mikroskopikoa 43
Biopsia motak 1. Diagnostikoa egiteko biopsia 2. Estadifikaziorako biopsia 44
3. Ebakuntza barneko biopsia: izoztutako laginak 45
Biopsiak • Azterketa makroskopikoa • Azterketa mikroskopikoa – Egitura histologikoa – Ezaugarri zitologikoak • Parafinan sartuak • Oinarrizko tindaketa: Hematoxilina-eosina (H-E) • Tindaketa bereziak: Giemsa, PAS, Congo gorria, Prusiako urdina (Perls), Metenamina-zilarra… 46
2. Zitologia • Giza gorputzetik ateratako zelulen azterketa mikroskopikoa 47
Zitologia motak 1. Esfoliazio-zitologia : • • Umetoki lepokoabaginakoa Karkaxak 2. Barrunbeetako isuriak: • • Pleurako ixuria Aszitisa 48
3. Ukitze-zitologia: - Linfa-gongoilak: Linfomak, metastasiak - Ebakuntza barneko biopsietan 4. Orratz mehearen bidezko ziztatzea eta xurgatzea (OMBZX). 49
Zitologiak • Ezaugarri zelularrak – Nukleoa – Zitoplasma • Egitura zitologikoak • Tindaketak: Papanicolau, Giemsa, H-E 50
3. Immunohistokimika • Antigorputz monoklonalak erabiltzen dira. • Zelulen gainaldean, zitoplasman edo nukleoan dauden antigenoen kontra zuzenduak. • Zelulen jatorria edo leinua ezagutzeko erabiltzen da. • Biopsia zein zitologietan egin daiteke. 51
52
IHK: baliagarritasuna • Bereizi gabeko tumor gaiztoak sailkatzeko. • Leuzemia eta linfomak sailkatzeko. • Metastasien jatorria ezagutzeko (PSA, tiroglobulina, HCG). • Pronostiko edo terapeutiko-esanahia duten molekulak detektatzeko (Hormona-hartzaileak bularreko kartzinometan, c-erb B 2). 53
54
4. Metodo molekularrak • PCR (Polimerasaren kate-erreakzioa) – Linfomak diagnostikatzeko (Monoklonaltasuna) – Leuzemiak diagnostikatzeko. – Zenbait tumorren translokazio espezifikoak ikusteko. • Analisi zitogenetikoa • FISH (In situ hibridazio fluoreszentea) 55
56
5. Fluxu-zitometria • Hematologian erabiltzen da, gehienbat, linfomak eta leuzemiak sailkatzeko. • Tumor solidoetan, ploidia ikertzeko (diploidia, poliploidia, aneuploidia). 57
58
6. Mikroskopia elektronikoa • Egun, oso gutxi erabiltzen da patologia diagnostikoan: – Nefropatologia: Glomerulonefritisak – Zenbait tumorren histogenesia ikertzeko 59
Diagnostiko anatomopatologikoa egiteko laguntzak • • Datu klinikoak Norberaren esperientzia Bibliografia (liburuak, aldizkariak, internet) Esperientzia partekatua / Komunikazioa (espezialitate bereko lankideekin, adituekin, beste espezialitateetako kideekin…) 60
61
- Slides: 61