LAGUNTZA GELA BARRUAN ETA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA IK KI
LAGUNTZA GELA BARRUAN ETA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA IK KI PROGRAMA Lan taldea: Pere Pujolàs y José Ramón Lago (Coords. ), Mila Naranjo, Olga Pedragosa, Gemma Riera, Jesús Soldevila, Glòria Olmos, Alba Torner y Carles Rodrigo Laboratori de Psicopedagogia (20101 2011)
Jardueraren egitura indibidualistatik edo lehiakorretik jardueraren egitura kooperatibora Jarduera indibidualistaren egitura Jarduera lehiakorraren egitura IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA Jarduera kooperatiboaren egitura IRAKASLEEN ETA IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA + IKASLEEN ARTEKO ELKARREKINTZA BAKARKAKO LANA + TALDEKO LANA EGITURAREN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK 2
LAGUNTZA TALDE KOOPERATIBOETAN • Laguntza eman: Jarduera hasi baino lehen egin beharrekoa azaldu eta taldekide guztiek ulertu dutela ziurtatu. “Ulertu duzu? ” Norbaitek ez badu ulertu, berriro azaldu beste era batez. “Orain ulertu duzu? ” • Irakaslearen modelajea: Irakasleak egin beharrekoa azaldu ondoren, taldean beraien artean taldekide guztiek ulertu dutela ziurtatu. Ulertu ez badute, ardura hori duena (bozeramalea, koordinatzailea…) irakaslearengana (edo beste talde batera) joan eta laguntza eskatu. Irakasleak gidatu uler dezan. Ikasle horrek bere taldekideei azaldu eta ziurtatu denek ulertu dutela. • Tarteka laguntza emateko moduaz hausnartu: “Gure kideei lagundu diegu? ” “Erantzuna eman gabe egin dugu? ” Zailtasunak badaude, modelajea landu. 3
BERARIAZKO LAGUNTZAREN ESKEMA Laguntza gehiago behar duen ikasle bat dagoenean. • PARTE HARTZEKO PRESTATU: Laguntza behar duen ikaslearekin landu. • PARTE HARTZEN LAGUNDU: Irakasleak lagundu. “Entzun duzu? Bihar zuk lagunduko diozu? • LAGUNTZA MODELATU: “Gaur zuk lagunduko duzu” • LAGUNTZA EMATEN LAGUNDU: Ikasleak lagundu eta motibatu laguntza emateko. “Ikusi duzu zer egin duen zure laguntzarekin? ” 4
A eremuko jardueren eta dinamiken egokitzapena Dinamikak § Pilota § Maleta § Koloretako mundua 5
A eremuko jarduera eta dinamika batzuk 2. 1. - Elkarren arteko harremana, elkar ezagutzea eta taldearen barruan distentsioa bultzatzeko taldeko dinamikak PILOTA Lehenengo eskola egunetan ikasleen izena ikasteko balio du: • Lurrean zirkulu bat marraztuko dugu eta ikasleak zirkuluaren inguruan jarriko dira. • Eskuetan pilota bat duen ikasle bat zirkuluaren erdian jarriko da eta bere izena esango du, eta jarraian ikaskide baten izena esan eta hari botako dio pilota: «Juan izena dut eta Anari pasatuko diot pilota» . Jarraian lurrean eseriko da, zirkuluaren barruan. • Anak gauza bera egingo du eta beste ikaskide baten izena esango du; ondoren zirkuluaren barruan eseriko da. Eta horrela jarraituko dugu harik eta ikasle guztiak zirkuluaren barruan eserita dauden arte. • Guztiak eserita egon arte igarotako denbora kronometratu dezakegu: zenbat eta denbora gutxiago eman, orduan eta gehiago ezagutzen dute elkar. . . 6
A eremuko dinamiken egokitzapena 2. 1. - Elkarren arteko harremana, elkar ezagutzea eta taldearen barruan distentsioa bultzatzeko taldeko dinamikak PILOTA – egokitzapena • Parte hartzeko prestatu: Argazkien txartelekin , “Jon izena dut eta Aneri pasatzen diot pilota” Kepari… Paulari… • Parte hartzen laguntza: “Esaiozu zure izena’”. “Nori pasa nahi diozu pilota? ”. “Leire, entzun duzu? Bihar zuk lagunduko diozu? ” • Laguntza modelatu: “Gaur zuk lagunduko duzu” • Laguntza ematen lagundu: “Zure laguntzarekin ikusi duzu zer egin duen? Pozik zaude? ” 7
II. AAeremukojarduereneta etadinamikenegokitzapena 1. 2 Taldearen barruan elkarreragina, elkar ezagutzea eta distentzioa bultzatzeko taldeko dinamikak MALETA • Irakasleak, egun batean, maleta bat eramango du ikasgelara eta, ikasle guztien aurrean, hiru objektu aterako ditu bertatik, berarentzat garrantzitsuak direnak: mendiko bota pare bat, txangozalea delako; bereziki maite duen eleberri bat, eta abar. • Noizean behin, gauza bera egitera gonbidatuko du ikasle bat: ikasleak berarentzat garrantzi berezia duten hiru objektu eramango ditu. Beste ikasleek objektuei buruzko galderak egin diezazkiokete. . . • Horrela, egun batean ala bestean, haur guztiek beren objekturik gogokoenekin beteriko maleta eramaten amaituko dute. . . 8
A eremuko jardueren eta dinamiken egokitzapena 2. 1. - Elkarren arteko harremana, elkar ezagutzea eta taldearen barruan distentsioa bultzatzeko taldeko dinamikak MALETA - egokitzapena • Parte hartzeko prestatu: Besteek ekarri dutenaz hitz egiten dugu etaberak zer ekar dezakeen pentsatzen laguntzen diogu, zer da berdina eta zer ezberdina. • Parte hartzen laguntza: Bere gauzak ekarri ondoren, gelan egingo duen aurkezpena prestatzen laguntzen diogu. • Laguntza modelatu: Irakaslearekin antizipazioa lantzen da ikasle horien objektuak baloratzeko. • Laguntza ematen lagundu: Beste ikasleak motibatzen dira laguntza gehien behar duten ikasleekin antzekotasunak bilatzen. 9
A eremuko jardueren eta dinamiken egokitzapena 1. 5 Ikasleek modu kooperatiboan lan egin dezaten prestatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak KOLORETAKO MUNDUA • Parte-hartzaile bakoitza paretari bizkarra emanda jarriko da, begiak itxiko ditu eta isilik egongo da. Bakoitzari koloretako pegatina bat itsatsiko diogu kopetan, egokitu zaion kolorea ikusteko aukerarik izan ez dezan. Parte-hartzaileetako bati ez diogu pegatinarik jarriko edo guztiz ezberdina den bat jarriko diogu, berak bakarrik daramana. • Jarraian, begiak irekitzeko esango diegu eta taldeetan jartzeko bi minutu dituztela jakinaraziko diegu, ezer esan gabe. • Tutoreak edo parte-hartzaileetako batek nola egiten duten eta pegatina desberdina daramanarekin zer gertatzen den behatuko du. . . • Ondoren, gertatutakoari buruz hitz egingo dute, nola egin duten, nola sentitu diren. . . 10
A eremuko jardueren eta dinamiken egokitzapena 1. 5 Ikasleek modu kooperatiboan lan egin dezaten prestatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak KOLORETAKO MUNDUA - egokitzapena • Parte hartzeko prestatu: Pegatina ezberdina ez baztertuarentzat, ezta baztertzen duenarentzat. • Parte hartzen laguntza: Beste ikasleei laguntza gidatu eta orientatzen da eta gero laguntza gehiago behar duenari. • Laguntza modelatu: Bazterketa egoerak identifikatzen laguntzen zaie eta baita laguntza gehiago behar duenarena ere. • Laguntza ematen lagundu: Bazterketa egoeretarako irtenbideak bilatzen laguntzen zaie, baita laguntza gehiago behar duten ikasleen kasuan ere. 11
B eremuko egituren egokitzapena Egitura egokituta • Irakurketa partekatua • Arkatzak erdira 12
B eremuko egituren egokitzapena Oinarrizko egitura kooperatiboak IRAKURKETA PARTEKATUA • Talde bateko ikasle batek testu baten lehenengo paragrafoa irakurriko du. Gainerakoak oso adi egongo dira. • Jarraian, hurrengo ikasleak (bigarrena, ordulariaren orratzen norabideari jarraituta) irakurri duena azaldu beharko du eta laburpen bat egin. • Jarraian datozenek (3. a eta 4. a) laburpena zuzena den esango dute, eta beharrezkoa izanez gero, ñabartu eta zabaldu egingo dute. • Bigarren ikasleak bigarren paragrafoa irakurriko du, hirugarrenak laburpena egingo du eta laugarrenak zuzena den esango du, eta horrela bata bestearen segidan, testu osoa irakurri arte. • Ulertzen ez duten hitzik badago (baita hiztegian begiratu ondoren ere), taldeko bozeramaileak irakasleari jakinaraziko dio eta hark testu bera irakurtzen ari diren gainerako taldeei galdetuko die. Norbaitek baldin badaki, azaldu egingo du eta, gainera, nola ondorioztatu duen argituko du. 13
B eremuko egituren egokitzapena Oinarrizko egitura kooperatiboak IRAKURKETA PARTEKATUA - egokitzapena • Parte hartzeko prestatu: Banakako laguntzan testua prestatzen da. Irakurri beharko duena murrizten da. Ondorengo ataza egokitzen zaio, parte hartze ekitatiboa errazteko. • Parte hartzen laguntza: Laguntza gehiago behar duenak zein ordenetan parte hartuko duen adierazten da. • Laguntza modelatu: : Bere ataza berezia eta egokituta azken txandan jartzen da, galdera bati erantzutea, adibidez. • Laguntza ematen lagundu: Eredu bat ematen da, laguntza gehiago behar duen ikaslearen gauzatzea. 14
B eremuko egituren egokitzapena Oinarrizko egitura kooperatiboak ARKATZAK ERDIRA • Irakasleak ikasgelan lantzen ari diren gaiari buruz oinarri taldeak dituen kideak adina galdera edo ariketa dauzkan orri bana emango dio talde bakoitzari. Ikasle bakoitzak galdera bat erantzuteko edo ariketa bat egiteko ardura hartuko du bere gain (ozenki irakurri behar du, kide guztiek informazioa ematen dutela ziurtatu eta adostutako erantzuna guztiek dakitela eta ulertzen dutela egiaztatuko du). • Nola egiten den eztabaidatzen duten eta erantzun egokia zein den erabakitzen duten bitartean, guztien arkatzak mahaiaren erdian jarriko dituzte. Guztiek argi dutenean (galderaren edo ariketaren arduradunak guztiek ongi ulertu dutela eta zer egin behar duten edo zer erantzun behar duten argi dutela egiaztatuko du), bakoitzak bere arkatza hartuko du eta bere koadernoan idatziko du erantzuna edo lantzen ari diren ariketa egingo du dossierrean. Une horretan ezingo dute hitz egin, idatzi besterik ez. • Ondoren gauza bera egingo dute gainerako ariketekin, guztiek jarduera amaitu arte. 15
B eremuko egituren egokitzapena Oinarrizko egitura kooperatiboak ARKATZAK ERDIRA - egokitzapena • • Parte hartzeko prestatu: Banakako laguntza ataza prestatzen da laguntza behar duen ikaslearekin. Ataza egokitzen da, ezberdina baina eduki berari buruzkoa, parte hartzen ekitatiboa errazteko. Parte hartzen laguntza: Taldeko beste kideei ataza ezberdina aurkezten zaie edo laguntzen zaio haurrari aurkezten. Laguntza modelatu: Ikasle bati eredu bat ematen zaio bere kideari laguntzeko. Ariketa bakoitzean parte hartu duen azken ikaslea markatzen da ataza ezberdinean laguntzeko. Laguntza ematen lagundu: Jarraibideak ematen dira, behatzen da eta laguntzen zaie laguntza gehiago behar duen kideari laguntzeko. 16
C eremuko Talde planen eta Taldearen kuadernoen egokitzapena Taldearen helburuak Bere definizioan laguntza gehiago behar duten ikasleena ere barne hartu behar du. Konpromiso pertsonalak: Laguntza eskatu. Iritzia eman. X-i lagundu. Hasi inork ezer esan gabe Rolak: Laguntzailea eta lagundua denentzako rol komunak bezala. Jarraipena: Auto-ebaluazioan laguntza Ko-ebaluzio ekitatiboa Ebaluazioa: Talde planen ebaluazioa inklusioaren termometro gisa. 17
Laguntza Ikaskuntza kooperatiboa dagoen ikasgelan Laguntzaren sartze prozesua ikasgelan a) Eskaeraren eta berrikuntzaren negoziazioa. b) Behaketa partehartzailea gelaren testuinguruan. c) Hezkuntza beharren azterketa partekatua. d) Ikasgelako partehartzearen planifikazioa eta prestaketa. e) Garapena eta jarraipena. f) Ebaluazioa eta jarraitasuna. 18
Laguntza Ikaskuntza kooperatiboa dagoen ikasgelan Laguntza modalitateak § Laguntza gehien behar duten ikasleei talde kooperatiboan. § Ikasleen taldeari. § Laguntza gehiago behar duten ikasleen bi edo hiru taldeei. § Gelako talde kooperatiboei banatuta. § Talde kooperatiboen bikoizketa. § Ikasketaren egitura kooperatiboari laguntza. 19
- Slides: 19