JOLASAK ABANIKOA PILOTA INGELESA PILOTA OINA DA PILOTA
JOLASAK
ABANIKOA PILOTA INGELESA PILOTA OINA DA PILOTA KANADARRA IZKIN EGITEN MALABARISTAK PILOTA SASKIRA HAMAR PASE ERNE PILOTAK HAMAR KOLPE PILOTA GABIRAIA ESKUZ (I) ERRETZEN DUTEN PILOTAK ESKUZ (II) EHIZTARIEN PILOTA ESKUZ (III) PILOTAK ERASOAN PALA (I) PILOTA TXANDAKA PALA (II) PILOTA AMERIKARRA PALA (III) TXANDA-PILOTAK 2
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (mugimenduen azkartasuna eta trebetasuna). Taldearen antolakuntza: haurrak 8 edo 10 jokalariz osatutako 2 taldetan banatuko dira abaniko eran jaurtitzaile biren aurrean (pibot-ak izango dira horiek). Taldekide bakoitzari zenbaki bat ipiniko zaio. Parte-hartzaileak: 16 -20 Tokia: edozein Materiala: 2 pilota talde bakoitzeko Jolasa: pilota pasatu behar diote elkarri talde bakoitzean; honako era honetan: p¡botak pilota bidaliko dio bere taldeko 1 zenbakidunari, gero 2, 3, 4… zenbakidunei. Taldeko azken jokalariak, pilotaz jabetzean, pibotaren lekua hartu eta gauza bera egingo du. Jokoak 1 zenbakiduna pibot bilakatu arte jarraituko du. Hori lehenik lortzen duen taldeak irabaziko du. ABANIKOA 3
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (lateralitatea, koordinazioa, disoziazioa eta oinaren heziketa) Taldearen antolakuntza: haurrak jokalekuan taldeka sakabanatuko dira. Parte-hartzaileak: nahi hainbat Tokia: edozein Materiala: pilota 1 haur bakoitzeko, plastikozko botilak, igeltsuak eta koloretako zenbakiak Jolasa: haurrek, nork bere kasa, espazio jakin batean zehar ibili behar dute pilota oinean dutela, eskuineko zein ezkerreko oinaz edo oinaren barruko zein kanpoko aldearekin pilota eramanez. Adibidez, klarionez marraztutako marra zuzen, kurbo edo zirkular baten gainean eramango dute; edo 30 cm-ko aldea duten bi marren artean eta haiek ukitu gabe; edo slalom-a eginez; edo txandakako lasterketan: taldeka, pilota oinean dutela, ibilbide bat jarraituz (lehenengo botilan eskuinera joz, bigarrenean ezkerrera…). PILOTA OINA DA 4
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (bi eskuak trebatzea eta botea neurtzea) Taldearen antolakuntza: haurrak irakaslearen sakabanatuko dira, 6 -8 laguneko taldetan. aurrean Parte-hartzaileak: nahi hainbat Tokia: edozein jokaleku, baina zoru gogorra duena. Materiala: pilota 1 haur bakoitzeko; uztaiak, kupelak eta aulkiak Jolasa: 1. egoera (geldirik egitekoa): pilota, beherantz eta gorantz errebotaraziz, hartu behin eta berriro esku-ahurrarekin. Erabili bi eskuak. Esku trebeenarekin, errebotarazi pilota 3 -4 aldiz gelditu baino lehen (gauza bera errepikatu beste eskuarekin). Gorantz edo motzean, erabili eskuineko zein ezkerreko eskua bata bestearen segidan. 2. egoera (ibiliz edo trostan egitekoa): espazio jakin batean edo ibilbide batean (kantxan barreiatutako botilen araberakoa) haiei izkin egin bi eskuak bata bestearen segidan erabiliz. 3. egoera (taldean egitekoa): ibilbide bat burutu behar dute pilota eramanez eta oztopoak gaindituz. Jokoaren helburua, taldeek, txandaka, ibilbide horretan zehar pilota eramatea izango da. IZKIN EGITEN 5
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (mugimenduen azkartasuna eta trebetasuna) Taldearen antolakuntza: haurrak 2 taldetan banatuko dira jokalekuaren barruan (area errektangularrean). Parte-hartzaileak: 5 -10 laguneko 2 talde. Tokia: area angeluzuzen bat. Debekatutako eremuak: defentsa eta erasoak Materiala: pilota 1 edo baloi txiki 1 eta zenbakiak. Jolasa: pilota aurkako taldearen saskian sartu behar da tanto bat lortzeko. Arauak: ezin da aurkaririk ukitu, ezta pilota oinarekin ere. Ezin dira hiru urrats baino gehiago eman. Partidua 10 minutuko bi alditan jokatzen da. Aldagaia: jolas bera, baina debekatutako eremu bat ezarriz. PILOTA SASKIRA 6
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (koordinazioa, erreflexuak eta trebetasuna) Taldearen antolakuntza: haurrak 10 laguneko 2 taldetan banatuko dira. Gorriek (ehiztariak) zirkulu bat osatuko dute. Berdeak (untxiak) zirkulu barruan egongo dira. Parte-hartzaileak: 10 -20, 2 taldetan banatuta Tokia: edozein Materiala: pilota 1 edo baloi txiki 1 Jolasa: jokoa 5 minutuko bi partidatan egingo da. Ehiztariek (gorriak) pilota untxiei (berdeak) jaurtiko diete eta, 5 minuturen ondoren, ukitutako jokalariak zenbatuko dira. Gero, aldatu. Jokoa amaitu ondoren, untxi gehien ukitu dituen taldeak irabaziko du. ERNE PILOTAK 7
Adina: LH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (higidura eta azkartasuna, eta koordinazioa eta erreflexuak) Taldearen antolakuntza: jokalariak marra baten gainean jarriko dira ilaran (area angeluzuzen baten zabaleran). Bi jokalari arearen luzeran kokatuko dira (gabiraiak) eta bakoitzak pilota bat izango du. Parte-hartzaileak: 20 -25 Tokia: area angeluzuzen bat Materiala: 2 pilota edo 2 baloi txiki Jolasa: irakasleak esandakoan, jokalariak -gabiraiek botatako pilotek ukitu gabe- hondoko marrara iristen ahaleginduko dira. Pilotak -errebote baten ondorioz bada ere- ukitu duen jokalaria (1) gabirai bilakatuko da. Jokalari guztiak gabirai izan direnean amaitzen da jokoa. (1) Oharra: jokalariak gorputzean edo hanketan joz ukitu behar dira. Jokalari batek pilota eskuratzen badu, salbu egongo da gabirai bihurtzetik. PILOTA-GABIRAIA 8
Adina: LH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (trebetasuna eta erreflexuak) Taldearen antolakuntza: haurrak 2 taldetan banatuko dira, marra batek edo oztopo batek zatitutako bi eremutan Parte-hartzaileak: 10 -12, + 4 arbitro alde bakoitzean Tokia: edozein Materiala: 10 -20 pilota Jokaldi bakoitzaren iraupena: 3 minutu Jolasa: hasieran pilota-kopuru berdina izango du talde bakoitzak. Irakasleak esandakoan, jokalariek aurkakoen eremura jaurtiko dituzte pilotak lurrean biraka jarriz, eta bere eremurantz datozenak gelditzen eta berriro itzultzen saiatuko dira. Alboko mugetatik ateratzen den pilota bakoitza jaurti duen taldeari zenbatuko diote arbitroek. Irakasleak “berriz” hitza esandakoan, jaurtitzeari utziko diote bi taldeek. Pilota kopuru txikiena duen taldeak irabaziko du jokaldia. ERRETZEN DUTEN PILOTAK 9
Adina: LH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (trebetasuna eta erreflexuak) Taldearen antolakuntza: 2 talde osatuko dira (gorriak eta berdeak). Parte-hartzaileak: 10 -12 Tokia: edozein jokaleku mugatu Materiala: pilota 1 edo baloi txiki 1 Iraupena: 5 minutuko 2 aldi Jolasa: gorriek izango dute pilota eta berdeak jotzen saiatuko dira 5 minutuz. Norbait ukitzen duten bakoitzean tanto bat bereganatuko dute. Bi txandak bukatzean, tanto gehien dauzkan taldeak irabaziko du. Pilota edo baloia daraman jokalariak ezingo ditu 3 urrats baino gehiago eman. Ehiztariak soilik irten daitezke jokalekutik. EHIZTARIEN PILOTA 10
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (trebetasuna eta erreflexuak) Taldearen antolakuntza: Haurrak 9 edo 10 laguneko 2 taldetan bilduko dira. Talde bat 10 metroko zirkulu edo karratu baten barruan kokatuko da; bestea zirkulutik edo karratutik kanpo. Parte-hartzaileak: 16 -20 Tokia: edozein Materiala: pilota 1 edo baloi txiki 1 Iraupena: 5 minutu Jolasa: pilota jaurtiz, kanpoko jokalariek barruko jokalariak jo behar dituzte. Zirkulu barruko jokalariek ihes egin edo pilota saihestu besterik ezin dute egin; ezin dute pilota gelditu. Pilotak ukitutako jokalariak zirkulutik irten beharko du. Jokoa denbora jakin batean egingo da. Talde bakoitzak ukitutako jokalari kopurua zenbatuko du eta horren arabera erabakiko da nork irabazi duen. PILOTAK ERASOAN 11
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (lekuz aldatzeko azkartasuna, eta norberaren kontrola eta koordinaziotrebetasuna) Taldearen antolakuntza: 6 laguneko 3 edo 4 talde. Taldeak ilaran jarriko dira, 4 metroko tartea utziz. Parte-hartzaileak: 24 -30 Tokia: edozein Materiala: pilota 1 talde bakoitzeko Jolasa: 1. jolasa: talde bakoitzak jaurtitzaile bat aukeratu eta ilaratik 6 metrora kokatuko da. Irakasleak esandakoan, jaurtitzaileak pilota ilarako lehenengoari bota eta gero, horrek itzuli egingo dio eta ondoren kokoriko jarri; horrela ilarako guztiek gauza bera egin arte. Azkenengoak pilota itzuli orduko, azken aurrenak hartuko dio txanda jaurtitzaileari. Gainerakoek gauza bera egingo dute txandaka. Hasierako posiziora lehenengo iristen den taldeak irabaziko du. 2. jolasa: talde bakoitzak ilara bat osatuko du. Pilota elkarri ahalik eta lasterren pasa behar diote (joan-etorrian). Pilota eramaten eta ekartzen denbora gutxien ematen duen taldeak irabaziko du. Pasatzeko erak aldatu egingo dituzte: buru gainetik, eskuinetik, ezkerretik edo hanka azpitik pilota elkarri pasatuz. TXANDA PILOTAK 12
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (mugimenduen azkartasuna eta trebetasuna, eta norberaren kontrola eta erreflexuak) Taldearen antolakuntza: talde berdeak zirkulu bat osatuko du. Talde gorria, aldiz, ilaran jarriko da bere txandaren zain, kanpoan. Parte-hartzaileak: 10 edo 15 laguneko 2 talde Tokia: edozein Materiala: 2 pilota Jolasa: PILOTA TXANDAKA 1. jolasa: irakasleak esandakoan, lehen jokalari gorriak zirkuluari buelta bat emango dio pilota eskuan duela eta gero bigarrenari pasako dio, itzuli oso bat ematean talde gorriak tanto bat zenbatuko du. Berdeen kapitainak (jaurtitzaileak) pilota pasako dio albokoari. Pilota kapitainari itzultzean, tanto bat zenbatuko du talde berdeak. Korrikalariak azken txandako buelta egindakoan irakasleak jokoa geldituko du eta bi taldeek lortutako itzuliak zenbatuko dira. Gero aldatu egingo dute, eta jaurtikitzaileak korrikalari bihurtuko dira. Buelta gehien lortzen duen taldeak irabaziko du. 2. jolasa: jokalari berde bat gorriek osatutako zirkuluaren erdian jarriko da. Gorriek -pilota jaurtizharen gorputzean edo hanketan jotzen saiatuko dira. Hori lortzen duten bakoitzean, tanto bat eskuratuko dute. Bitartean, txandaka ari diren taldeko jokalari berdeek gorrien zirkuluari buelta eman behar diote eta lekukoa (pilota) elkarri pasa. Taldekide guztiek buelta ematean, jokalari gorria zenbat aldiz ukitua izan den zenbatuko da. Gero taldeak aldatuko dira. Tanto gehien lortzen duen taldeak irabaziko du. 13
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (eskutrebetasuna) Taldearen antolakuntza: haurrak bi taldetan banatuko dira (gorriak eta berdeak) eta zirkulu bat osatuko dute txandakatuz (gorri bat, berde bat. . . ). Parte-hartzaileak: 10 edo 15 eko 2 talde Tokia: edozein Materiala: 2 pilota, lepoko zapiak, zenbaki gorriak eta berdeak Iraupena: 2 minutu Jolasa: zirkuluan aurrez aurre kokatutako bi jokalarik (gorria bata; berdea bestea) pilota bana izango dute. Pilota banan-banan taldekide guztiei pasatzen eta ahalik eta itzuli gehien ematen saiatuko dira. Pilota azkarren mugitu duen taldeak irabaziko du. PILOTA AMERIKARRA 14
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren azkartasuna) oinarriak lantzea (mugimenduen Taldearen antolakuntza: haurrek bi talde osatuko dituzte eta bi eremutan banatuko dira. Talde bat (gorria) ilaran jarriko da, haien jaurtitzaile buru bat dutela. Beste taldea bigarren jokalekuan barrena hedatuko da. Parte-hartzaileak: 12 tik 20 ra bitartean, 2 taldetan banatuta Tokia: leku handi bat (frontoi handia, kirol-zelaia. . . ) Materiala: pilota 1, pala 1, xare 1, txilibitu 1 (irakasleak), peto gorriak eta berdeak Jolasa: 1. jaurtitzaile gorriak jaurtitze-marratik pilota ahal duen urrutien bidaliko du. Berehala, bere taldekideen inguruan bueltak ematen hasiko da eta ahalik eta buelta gehien ematen saiatuko da. Irakasleak ozenki zenbatuko ditu itzuliak. Bitartean, berdeak ilaran jarriko dira pilota hartu duen taldekidearen atzean, eta, bizkarrez, pilota elkarri pasako diote eskuz esku buruaren gainetik. Azkenekoak pilota hartzean, irakasleak txilibitua jo eta jaurtikitzaile gorriak emandako bueltak zenbatzeari utziko dio. Ondoren, 1. jaurtitzailea 6. aren atzean jarriko da, eta 2. aren txanda izango da, jolasa errepikatuz. PILOTA INGELESA Jokalari guztien artean emandako bueltak batu eta gero, bi taldek jokalekuz aldatuko dira. Jolasa errepikatu ondoren buelta gehien ematea lortu duen taldeak irabaziko du. 15
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak azkartasuna eta trebetasuna) lantzea (mugimenduen Taldearen antolakuntza: haurrak 2 taldetan banatuko dira. Jokalari berdeak jokalekuan zehar sakabanatuko dira gorriengandik urrun xamar kokatuz eta atzean bandera bat dutela. Jokalari gorriak, ordea, ilaran, marra baten atzean kokatuko dira. Parte-hartzaileak: 10 -20 Tokia: frontoia Materiala: 2 pilota edo 2 baloi txiki Jolasa: ilarako lehen jokalari gorria, pilota eremu berdera jaurti ondoren, joko eremuan zehar bukaeraraino abiatuko da, banderari bira eman eta abiapuntura itzultzeko. Bitartean, jokalari berdeek pilota berreskuratu eta korrika doan jokalari gorria ukitzen saiatuko dira. Harakoan eta hondora iritsi aurretik ukitzen badute, haren talde gorriak ez du tantorik lortuko. Gorria hondoraino iritsi bada etorreran ukitzen badute, aldiz, jaurtitzailkearen taldeak tanto bat eskuratuko du. Gorriak joan-etorria ukitua izan gabe egingo balu, hiru tanto eskuratuko lituzke haren taldeak. Gorriek lortutako tantoak zenbatu eta gero, taldeak eremuz aldatu dira. Oharra: Korrikalaria ukitzeko, gorputzean edo hanketan jo behar dute zuzen. PILOTA KANADARRA 16
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea trebetasuna) eta nork bere gorputza ezagutzea (esku- Taldearen antolakuntza: haurrak 5 eko taldeetan (1. egoera) eta 2 naka jarriko dira (2. egoera). Parte-hartzaileak: nahi hainbat Tokia: frontoia Materiala: pilota 1 eta banku suediar 1 haur bakoitzeko Jolasa: 1. egoera: irakasleak bideratutako ariketak. Haurrak, dagoen lekuan bertan, pilotari zoruan botea eragiteko moduak bilatuko ditu. Zutik, eserita edo belauniko pilotari botea eginaraziko dio errebote txikiak eta handiak txandakatuz, esku bat gerrian, aurrean, atzean edo hanka artean duela. Bestalde, gorputzeko atalekin pilota airean mantentzen ahaleginduko da: esku-ahurrarekin, eskugainarekin, oinarekin, buruarekin, ukondoarekin, belaunarekin. . . Amaitzeko, pilota kontrolpean izanda zein gorputzeko ataletan birarazi daitekeen bilatuko du: zutik, besoak luzatuta; eserita, pilota oinen artean; hankak altxata, pilota zangoen artean. . . 2. egoera: malabaristak. Bankua zeharkatu behar dute pilotari botea bertan eraginez: erreboteari izkin eginez, esku batetik bestera pasaz, esku batekin jaurtiz eta harrapatuz. . . MALABARISTAK 17
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: gaitasun fisikoak (azkartasuna, erreflexuak eta iraupena), sozializazioa eta lankidetza lantzea eta irakaslearen oharrak aintzat hartzea. Taldearen antolakuntza: talde osoak hartuko du parte. 5 edo 10 laguneko taldeak osatuz. Parte-hartzaileak: nahi hainbat Tokia: mugatutako jokalekua (20 x 10 edo 10 x 5) Materiala: pilota 1 Jolasa: talde bereko jokalariek baloia elkarri 10 aldiz pasatzea lortu behar dute (hasiberriak badira, 5 aldiz nahikoa da). Bitartean, beste taldekoak pilota kentzen eta jokoa eragozten saiatuko dira. 10 pase lortzen dituen taldeak tanto bat eskuratuko du (irakasleak ozenki zenbatuko ditu paseak). Honako hauek dira errespetatu beharreko lau arauak: -Pilota pasatu dion jokalariari ezingo dio berriz itzuli. -Ezingo dute parte-hartzaileek elkar ukitu. -Pilota eskuan dutela, ezingo dira kantxan hara eta hona ibili. Gelditu eta pasea egiten saiatuko dira, taldekideak ingurura hurbilduz. -Pilota jokalekutik kanpora bidaltzen bada, beste taldearen txanda izango da. HAMAR PASE 18
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak, sozializazioa eta lankidetza lantzea Taldearen antolakuntza: 4 ko taldeak osatu. Taldeek kantxan eskuz, xarez edo palaz jokatuko dute. Parte-hartzaileak: palarik gabeko 2 jokalari pilota harrapatzaileak izango dira eta beste 2 epaileak (arbitroak) Tokia: frontoia, patioa; kantxa mugatua (10 x 5) Materiala: pilota 1 talde bakoitzeko; pala 1 Iraupena: 3 minutu Jolasa: eskuz edo palaz talde bateko jokalariek pilota pasatuko diote elkarri 3 minutuz (bote bakarra eman dezake pilotak ). Aurkako 2 jokalari pasea geldiarazten saiatuko dira ibilbidearen erdian kokatuta. Behin 3 minutu igarota, txandatu. 10 pase lortzen dituen taldeak tanto 1 irabaziko du. Tanto gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du jolasa. HAMAR KOLPE 19
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (eskuak) Taldearen antolakuntza: haurrak jokalekuan zehar taldeka kokatuko dira. Parte-hartzaileak: 20 -25 Tokia: frontoia Materiala: pilota Jolasa: 1. egoera: leku batean kokatu eta, bertatik mugitu gabe, haurrak esku batekin joko du pilota behin eta berriz (haurrari erakutsi, hatz-azpiarekin eta eskuahurreko goialdearekin jo behar duela beti pilota eskua habia bat izango balitz bezala jarriz-. Hala, malabarismoak eginaz, pilota esku batekin jo eta gorantz bidaliko du, beste eskuarekin kateatuz; edo, aurrez aurre bote bat eman ondoren, pilota aurkako alderantz bidaliz eta bi eskuz berreskuratuz. Aurrez aurre ere, hormari begira, bote baten ondoren pilota jo, bueltan gelditu, eta bote eman ondoren berriz jo (amerikar erara). 2. egoera: jo pilota eta jaurti ahal den gehienetan hormaren kontra (kolpe kopururik altuena lortzen ahalegindu behar du jokalariak). (*) Jolas hauetan guztietan, gorputz-jarrera egokiena zein den irakatsiko diogu haurrari. ESKUZ (1) 20
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: Kirolaren oinarriak lantzea (eskuz) Taldearen antolakuntza: haurrak jokaleku osoan zehar sakabanatuko dira. Parte-hartzaileak: 20 -25 Tokia: paretadun jokaleku laua Materiala: teniseko pilotak (edo edozein pilota bigun), botila pisudunak, haria eta makilak Jolasa: 1. egoera: espazio zuzenen batean zuzendutako jolasa * Courte-paume jokoa. Jokoaren helburua: pilota (jaurtiz edo joz) aurkakoari eramaten zaila gertatuko zaion lekurantz bidaltzea. Zenbaketa hamabosna. Tenisean egiten denaren antzera. 2. egoera: hormaren aurkako espazio zuzen batean zuzendutako jolasa * Pilotak puntu jakin batera jaurti (egoerak aldatuz: bakarka, bata bestearen aurka. . . ) * Pilotak amerikar erara jaurti. 10 kolpe segidan lortzen dituen jokalariak irabaziko du. (*) Jolas hauetan guztietan, gorputz-jarrera egokiena zein den irakatsiko diogu haurrari. ESKUZ (2) 21
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (eskuz) Taldearen antolakuntza: haurrek 6 ko taldeak osatuko dituzte eta eremu txikietan kokatu, frontoi txikiak balira bezala. Txandak 10 minututik behin egingo dira. Parte-hartzaileak: 18 -24 Tokia: trinketa Materiala: teniseko pilotak, igeltsua eta zinta eranskorra Jolasa: - 1. egoera: (1. taldea) txokoa. Kiniela edo 3 tantoko partida balitz bezala, haurrek bata bestearen kontra jokatuko dute, txandakatuz. Pilotak aurreko horman jo behar du beti, danborraren gainetik (2). Jokoaren helburua pilota aurkakoak nekez eramango digun lekurantz bidaltzea da. Saiatu pilota ezkerreko sarera ere jaurtitzen, ezkerreko hormarekiko efektuak erabiltzen (horma handia, danbor-horma, horma txikia, hondoko horma, errebotea. . . ). - 2. egoera: (2. taldea) errekorra. Jokalekuan 5, 10, 20 esku -kolpe kateatzeko gauza izan behar du jokalariak. Errekor bat ezarri behar du. Aldaera: Ariketa berbera ezkerreko eskuarekin eginez. - 3. egoera: (3. taldea) bata bestearen aurkako partida 3 tantotara jolastu, txandakatuz. Pilotak toki jakin batean ukitu behar du horma. - 4. egoera: (4. taldea) pilota partida. Haurrek partida jokatuko dute, 2 k 2 ren aurka, gero txanda hartuko dieten 2 epailerekin batera. Partidak 10 tantotara jokatuko dira. Nozio taktikoak erakutsi (kokapena, aurrera atzera); alaka (fraidea) erabiltzen, zuloa aurkitzen, sarea bilatuz (pilota sarerantz bidaltzeko gauza izanez). ESKUZ (III) 22
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren norabidea igartzea) oinarriak lantzea (pilotaren Taldearen antolakuntza: haurrak sakabanatu egingo dira edo taldetan bildu (3. egoera). Parte-hartzaileak: 10 -12 Tokia: kantxa, ahal bada, paretaduna Materiala: pilota 1 eta pala 1 handi 1 haur bakoitzeko; goma Jolasa: 1. egoera: nor bere materialarekin jolastuko da: pilota airean edo zoruan errebotaraziz; edo, behin airean, behin zoruan. 2. egoera: ahal diren aldaketa gehienak egingo dituzte pilotaren kontrola galdu gabe (errebotean, boleaz…). 3. egoera: tenisean jolastuko dira bi euskarriren artean goma bat ipinita (metro bateko altueran gutxi gorabehera). Joko motak aldatu daitezke (ikus 22. diapositiba). Haurrari pilotaren ezaugarriak aintzat hartzeko esango diogu; pilotaren errebotea azkarregi ez eramaten irakatsiz. PALA (I) 23
Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (jolasarekin ohitzea, mugimenduak neurtzea, koordinazioa, oreka eta trebetasuna) Taldearen antolakuntza: 4 edo 5 eko taldetan bilduko dira haurrak. Parte-hartzaileak: 16 -20 Tokia: edozein Materiala: pilota 1 eta pala 1 haur bakoitzeko; material desberdinak, kupelak, aulkiak, uztaiak. . . Jolasa: lehenengo jokalariak oztopoz betetako ibilbide bat burutuko du (marra baten gainean korrika, aulki gainean ibiliz, slalomean objektuak saihestuz, aulki gainera igoz eta jaitsiz). Bigarren jokalaria lehenengoa itzulitakoan abiatuko da (talde guztiak batera hasiko dira). Jokalari guzti-guztiek ibilbidea egitea lehenik lortzen duen taldeak irabaziko du. Ariketa egiteko erak: -pilota pala gainean eramanez -pilota gorantz jaurti eta errebotaraziz -pilota beherantz errebotaraziz PALA (II) 24
PALA (III) Adina: LMH/10 -12 Helburuak: kirolaren oinarriak lantzea (gomazko pilotentzako paletaren ezagutza) Taldearen antolakuntza: haurrak taldeka jarriko dira; 6 ko taldeetan. Frontoia esparru ezberdinetan banatuko dugu (frontoi txikiak osatuz). Parte-hartzaileak: 18 -24 Tokia: frontoia Materiala: pilota 1 eta pala 1 haur bakoitzeko; klariona, eta zinta eranskorrak Jolasa: 1. egoera: (1. taldea) 6 haurrek kalera jokatuko dute. Tantoa galtzen duena, kalera joango da eta kantxatik kanpo jarriko da. Kantxan jokalari bat geratzen denean bukatuko da jokoa. Jokalari horrek (irabazleak) primi bat eskuratuko du jokoa berriz hasterakoan hutsegite baten balioa izango duena. 2. egoera: (2. taldea) errekorra jokatuko du. Jokalekuan 5, 10, 20 edo 25 kolpe kateatzeko gauza izan behar dute errekor bat ezarriz. Aldagaia: Ariketa berdina ezkerreko eskuarekin. Nozio teknikoak errepika daitezke: euskarriak, keinuak azpitik, artikulazio-hedadura egokiarekin… (ikusi Eskuz. III) 3. egoera: (3. taldea) kiniela-n arituko dira bata bestearen kontra banan guztiak jokatuz. Irabazleak tanto bat eskuratuko du. Irabazlea jokalariepailearen atzean jarriko da kantxatik kanpo. Jokalari batek 10 garaipen lortzen dituenean bukatuko da kiniela. Ondoren sailkapen bat egin liteke. 4. egoera: pilota partida. Haurrek partida bat jokatuko dute, bik biren aurka; gero txanda hartuko duten 2 epailerekin. Partiduak 10 tantora jokatuko dira. Nozio taktikoak errepikatu daitezke (aurrera atzera, aldaketak. . . ) jokalarien kokapena, pilota aurkakoari eramatea nekezago egingo zaion lekurantz jaurtiki 25 beharra. . .
- Slides: 25