JATORRIA NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN MAHAI INGURUA Bizkaia
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Ostirala, maiatzaren 2 a, 17: 30 ean.
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Gerardo Mosquera Photo. Españako gaur egungo zuzendari artistikoa (Madril). Freelance arte kritikari eta kontserbatzailea; Habanan bizi da, Kuban. Habanako Biurtekoa lehen aldiz antolatu zutenen artean egon zen, 1984 an. Harrezkero, oro har nazioarteko jarduna izan du: 70 herrialdetan baino gehiagotan izan da, bidaiatzen, hitzaldiak ematen eta erakusketen komisario lanak egiten. Horrez gain, Mosquera New Museum of Contemporary Art museoko kontserbatzaile ere izan zen, New Yorken, 1995 etik 2009 ra. 1995. urtetik Rijksakademie van Beeldende Kusteneko aholkulari ere bada, Amsterdamen. Bere argitalpenen artean, 500 artikulutik gora eta arteari eta artearen teoriari buruzko zenbait liburu aipa daitezke (baita kontaketa laburren lan bat ere).
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Nathalie Mba Bikoro diziplinen arteko artista bat da; bere lanek komunitateen arteko proiektuak garatzen dituzte eta eraldaketa sozialerako kontaketa hautsiak biltzen dituzte, nortasunaren, memoriaren, elkarrizketaren, historiaren eta eleaniztasunaren bitartez. Nazioartean ere hainbat erakusketa egin ditu, tartean Perpendicular Brazil (2011), African Heritage London (2010) eta Museum Africa museoan, Johannesburgo, Hego Afrika (2011); A Twist in the Taile, SAVVY Contemporary Africa Gallery, Berlin, Alemania (2011) edota EPAF 11, Varsovia, Polonia (2011). Bere obrak Dak’Art Biurtekoaren hamargarren edizioan aurkeztu ziren (2012), Senegalen, eta nazioarteko arteen gaineko bi sari eskuratu ditu, batetik Afrique Soleil saria (Bamako, Mali), eta, bestetik, Fondation Blachere saria (Frantzia).
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Javier Pérez Bere obren ezaugarri nagusia nolabaiteko sinkretismoa da, erabilitako materialengatik zein prozedurengatik. Eskultura, argazkilaritza, marrazketa, bideoa eta performancea bakarka zein denak batera erabiltzen dira, elkarrekintza eta esplorazioa funtsezkotzat dituzten instalazioak sortzeko. Bere obren bitartez, Javier Pérezek gizaki izateari buruzko bere hausnarketa gogoetak azaltzen ditu, eta horretarako metaforak modu bizian erabiltzen dituen sinbolismo handiko lengoaia baliatzen du. Hainbat lekutan izan ditu bere erakusketak ikusgai, tartean honako hauetan: Centre Pompidou, Paris; Museo Guggenheim Bilbao; Palais de Tokyo, Paris; Kristalezko Jauregia, Sofia Erregina Arte Gune Museo Nazionala, Madril; Chapelle du Centre de La Vieille Charité, Marseilla; Kunsthalle Wien; Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris; ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro - Museoa, Gasteiz; Carré d’Art - Musée d’art contemporain, Nimes; Musée d'Art Moderne et Contemporain de Strasbourg; Musée des Beaux - Arts de Rouen.
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Juana de Aizpuru Valladoliden jaio zen, eta bere lehen galeria Sevillan ireki zuen 1970 ean. ARCO Arte Garaikidearen Azokako lehen zuzendaria izan zen, Madrilen. 1983 an, bere galeria Madrilen zabaldu zuen, eta handik nazioarteko joera berrien promozio lana egin zuen Espainian. 1994 an “The New Pier Show” Chicagoko Azokako Antolakuntza Batzordeko kide izendatu zuten. Andaluziako Arte Ederrei Urrezko Domina du, eta Espainiako Arte Ederrei Urrezko Domina; Chevalier dans l´Ordre des Artes et des Lettres ere bada, Frantziako Errepublikak emandakoa.
“JATORRIA, NORTASUNA ETA GLOBALIZAZIOA ARTEAN”. MAHAI INGURUA Moderatzailea: Javier González de Durana. Historia Garaikideko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilboko Arte Ederren Museoko Patronatuko kide izan zen, REKALDE Erakusketa Aretoko zuzendaria, Bilbon, Guggenheim Bilbao Partzuergoko Administrazio Kontseiluko kidea eta museo horretako Eskuratzeen ataleko aholkularia. Horrez gain, ARTIUM Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko zuzendaria ere izan da, TEAko (Tenerife Espacio de las Artes) zuzendari artistikoa, eta Cristóbal Balenciaga Fundazioko zuzendari nagusia. 1995. urtetik akademiko urgazlea da San Fernandoko (Madril) Arte Ederren Erret Akademian eta 2013. urtetik, berriz, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide zenbakiduna; 2013. urtetik, San Migueleko (Tenerife) Arte Ederren Erret Akademia Kanariarreko kanpo akademiko urgazlea ere bada.
- Slides: 6