JARDUERA Buztinaren prozesua Buztina ezagutuz Ikasleak taldeka bildu
JARDUERA: Buztinaren prozesua
Buztina ezagutuz • Ikasleak taldeka bildu eta buztinaren inguruko informazio orokorra bilduko dute internet edo beste edozein baliabidetan. • Klasean denon artean informazioa bildu eta osatuko dute. • Klasetik kanpo taldeka edo banaka buztin bila joango gara. Zenbat eta buztin mota gehiago topatu, orduan eta emaitza interesgarriagoak edukiko ditugula azpimarratuko diegu. • Topatutako buztina klasean aztertu, eta bakoitzak hauetako buztin mota baten prestakuntzari ekingo dio. • Norberak prestatutako buztinarekin, pisu eta neurri bereko hamar xafla prestatuko ditu. Honela buztin bakoitzeko xafla bana hartu eta tenperatura berean egosiko ditugu labean, eta gauza bera egingo dugu beste bederatzi xaflekin ere. • Emaitzek buztin bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren argi azalduko digute, non egonkortasun eta plastikotasun maila aztertzeko aukera izango dugun.
Edukiak eta Helburuak HELBURUAK Informazioa edozein baliabidetan bilatzeko autonomia izatea. Buztinak naturan duen lekua ezagutzea. Naturatik jasotako buztina prestatzen jakitea. Buztinaren ezaugarri plastiko orokorrak ezagutzea. KONTZEPTUZKO EDUKIAK PROZEDURAZKO EDUKIAK Buztinaren gaineko informazio orokorra bilatu. Buztina bere testuinguru naturalean. Buztinaren prestaketa. Buztinaren ezaugarri plastikoak. Buztina bere testuinguru naturalean bilatzera atera. Buztina prestatu. Buztinaren ezaugarri plastiko orokorrak aztertu. JARRERAZKO EDUKIAK Interesatzen zaien edo behar duten edozein gairen buruzko informazioa bilatzeko autonomia Hausnarketarako bidea ireki, naturak dituen baliabide propioen gainean.
- Slides: 3