IKERTU SAREAN GEOGRAFIA DBH 3 Nolakoa da Europar
IKERTU SAREAN GEOGRAFIA DBH 3 Nolakoa da Europar Batasuna? SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Testu-liburuan, munduko geografiari buruzko gauza asko ikasi dituzue. Baina, zer dakizue Europar Batasunaz? Garrantzitsua da Europar Batasunak nola funtzionatzen duen jakitea, estatu kideei eta bertako herritarrei eragiten dieten erabakiak hartzen baititu arlo ekonomikoan eta sozialean. Bestalde, europar esparrua sakontasunez ezagutzen baduzue, hobeto ulertuko duzue non bizi garen, eta lagungarria izango zaizue Europar Batasuneko gobernuek egiten dituzten proposamenak eta arazoak konpontzeko onartzen diren erabakiak balioesteko. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Europar Batasuna zer den ongi jakitea oso lagungarria izango zaizue gure pertsonaiek bezala Batasuneko beste herrialde batzuetara bidaiatzen baduzue, ikastera edo lanera. Europar Batasuneko beste herrialde bateko unibertsitate batean ikastea gustatuko litzaidake. Zer aukera ditut EBko herritar izanik? Zer hizkuntza jakin behar dut? Nire negozioa sortu nahi dut. Saldu ahal izango al nuke nire ekoizpena EBko beste herrialdeetan? Ekoitzi nahi dudana mugatzeko legerik ba al dago? EBko beste herrialde batean lan egin nahi dut. Zer enplegu-tasa du? Zenbat irabazten dute hango biztanleek? Zenbatekoa da bizi-kostua? Uda honetan, EBko beste herrialde batera bidaiatuko dugu. Dirua aldatu beharko al dugu? Zer leku bisitatu behar ditugu? Zenbateko distantzia dago batetik bestera? Dena ikusteko astia izango al dugu? Ondo komunikatuta al daude? Zer zerbitzu ematen dizkiete turistei? Nolakoa da hango klima? Neguko arropa eraman beharko al dut? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Europar Batasunaz gauza gehiago jakiteko, Ikertu sarean egiteko proposatzen dizugu; hau da, Internet informazio-iturri duen ikerketa-lana egitea. Saretik aterako dituzuen datuen bidez, bost motatako lanak egingo dituzue. Interesgarriak eta atseginak izatea espero dugu. Lan horietako zati batzuk bakarka egingo dira, eta beste batzuk, taldean. Lanak ongi egiteko zer urrats bete behar dituzuen azalduko dizuegu, bai eta lana egiteko zer informazio behar duzuen ere. Zenbait kasutan, informazioa zer webgunetan aurkituko duzuen esango dizuegu, baina beste zenbaitetan, zuen lana izango da datuak sarean aurkitzea. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Kontuan izan Interneteko informazio guztia ez dela kalitatezkoa eta egiazkoa. Horregatik, webgune batean sartzean, zuen lanerako informazio egokia ematen duen ala ez kontuan izateaz gain, iturriaren fidagarritasuna ere irizpide kritikoz aztertu beharko duzue. Hori egiteko, erreparatu galdera hauei: Nork sortu du webgunea? Estekak ematen al ditu? Zenbat daki gaiaz? Gaurkotuta al dago informazioa? Nolako informazioa ematen du? Nor da informazioaren arduraduna? Zer-nolako itxura du webguneak? SAKATU GALDEREN GAINEAN INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Nork sortu du webgunea? Estatuaren erakunde batek, hezkuntza-erakunde batek, oso erakunde ospetsu batek, GKE batek, norbanako batek. . . ? . Domeinuak pista batzuk eman diezazkizueke: . com webgune komertzialei dagokie, oro har; . gov, gobernuaren erakundeei; . edu, hezkuntzaerakundeei; . org, irabazi-asmorik gabeko taldeei eta abar. Saiatu erakunde ofizialen edo ezagunen webguneak erabiltzen. Ezin baldin bada, daturen bat ontzat jo aurretik, iturri askotan egiaztatu behar da. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Zenbat daki gaiaz? Webguneko informazioa norbanako batek ematen badu, ba al dago daturik pertsona hori gai horretaz idazteko gai dela aditzera ematen duenik? Informazio fidagarria ote da? Nor da egilea? Zer ikasketa ditu? Zer lan egiten du? Esperientziarik ba al du gai honetan? Hori guztia jakin beharko dut. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Nolako informazioa ematen du? Hezkuntzari buruzkoa, zientifikoa, komertziala. . . Zuen ustez, zergatik sortu dute webgunea? Begiratu webgunea sortzearen zergatiak azaltzen diren eta izenburuak edukia laburbiltzen duen. Iragarkiak al daude? Hala baldin bada, ikusi publizitatea webguneko informazio nagusitik aparte dagoen ala ez. Iturria fidagarria iruditzen bazaizue, aztertu edukiak. Informazio horrekin egin al dezakezue lana? Osoa eta ulergarria al da informazioa? ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Zer-nolako itxura du webguneak? Denbora asko behar al da webgunea zabaltzeko? Zer-nolako itxura du? Ba al dago irudirik? Eta soinurik? Kalitatezkoak al dira? Ondo idatzita eta ortografia-akatsik gabe al daude edukiak? Informazioa txukun eta garbi azaltzen al da? Itxura ona du webgune honek. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Estekak ematen al ditu? Beste webgune batzuetan sartzeko estekak ematen al ditu? Martxan al daude? Zer motatako informazioa ematen dute beste webgune horiek? Publizitatea soilik dago ala gaiarekin lotutako informazio osagarria ematen dute? Webgune honetan, esteka batzuk ematen dira, beste kolore batez nabarmenduta, gainera. Baina haien gainean klikatzen badut, ez da webgunerik zabaltzen. Seinale txarra. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Gaurkotuta al dago informazioa? Esaten al da webgunean noiz sartu zen informazioa? Noizkoak dira datuak? Berriak al dira? Zuen lana egiteko, erabili datu berrienak. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 Sarrera Nor da informazioaren arduraduna? Informazioaren ardura duen pertsonarekin, erakundearekin edo taldearekin harremanetan jartzeko helbiderik edo telefonorik ba al dago webgunean? Web gunearen amaieran, harremanetarako helbide elektroniko bat dago. Seinale ona da. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Ariketak Ikertu sarean ataleko ariketa bakoitzak Europar Batasunaren arlo bat jorratuko du. 3. Biztanleria Irakasleak erabakiko du zenbat denbora duzuen ariketa bakoitza egiteko. 1. Ingurune fisikoa 4. Ekonomia 2. Gobernua SAKATU IRUDIEN GAINEAN ARIKETAK EGITEN HASTEKO 5. Ingurumena AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa 1. Europako ingurune fisikoa Europak 10, 4 milioi km 2 -ko azalera dauka. Lurreko bigarren kontinenterik txikiena da, Ozeaniaren atzetik. Itsasoaren hedadura da ezaugarri garrantzitsuenetako bat, 43. 000 km-ko kostaldea baitu. Europako ingurune fisikoa egokia da bertan biztanleak kokatzeko eta jarduerak egiteko. Barrualdean, erliebea laua da, oro har, nahiz eta mendi, mendigune eta goi-ordoki handiak izan. Ibai asko daude Europan, eta Lurreko erdialdeko latitudean kokatuta dagoenez, klima epelak dira nagusi. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Mapa baten laguntzaz eta guk emandako webguneetan aurkitutako informazioaz, idatzi bidaia-koaderno bat. Sartu zuen bidaiako leku esanguratsuenetan ateratako argazkiak. 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa 1. ariketa Bidaia birtuala egingo duzue Europan barrena. Osatu hiru laguneko taldeak. Taldeko kide bakoitzak hemen beheko ibilbide bat egin beharko du. JARRAIBIDEAK • A ibilbidea: Zure bizilekua – Bordele – Paris – Calais – Londres – Kopenhage – Stockholm – Bergen – Reykjavik – Ipar lurmuturra. • B ibilbidea: Zure bizilekua – Lyon – Munich – Viena – Split – Venezia – Erroma – Palermo – Atenas – Istanbul. • C ibilbidea: Zure bizilekua – Limoges – Frankfurt – Praga – Varsovia – Riga – San Petersburgo – Volgograd – Kiev – Bukarest. AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK BALIABIDEEN ALBUMA IKERTU SAREAN GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa Proposatu dizuegun ibilbide bakoitzaren bidaia-koadernoa egiteko, jarraitu urrats hauei: Joan Baliabideen albuma atalera (goiko erlaitza) eta inprimatu zuek aukeratu duzuen ibilbideko ingurune fisikoaren mapa. Maparen eskala kontuan izanda, kalkulatu zenbat kilometro egin behar dituzuen. Aztertu nolakoa den erliebea. Laua ala menditsua da? Zer motatako erliebea ikusiko duzue? Nolakoa da kostaldeko erliebea, zuzena ala muxarratua? Erliebea oztopo ala baliabide da biztanleentzat? Nola gainditzen dira oztopoak? Aztertu urak. Uraren zer sorburu natural ikusiko dituzue zuen ibilbidean? Zertarako erabiltzen dira ur horiek? Zer arazo sorrarazten dituzte? Nola konpon daitezke? Aztertu klimak eta paisaiak. Zer klima daude zuek bisitatu behar dituzuen lurraldeetan? Zer ezaugarri dituzte? Oztopo edo baliabide dira biztanleentzat? Zer-nolako landaredia ikusiko duzue? HURRENGOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa Badakizue zer egin behar den eta nola. Orain, aukeratu ibilbide bana, eta prestatu Europako bidaiaren bidaiakoadernoa idazteko. SAKATU ESPLORATZAILEEN GAINEAN • A ibilbidea: Zure bizilekua – Bordele – Paris – Calais – Londres – Kopenhage – Stockholm – Bergen – Reykjavik – Ipar lurmuturra. • B ibilbidea: Zure bizilekua – Lyon – Munich – Viena – Split – Venezia – Erroma – Palermo – Atenas – Istanbul. • C ibilbidea: Zure bizilekua – Limoges – Frankfurt – Praga – Varsovia – Riga – San Petersburgo – Volgograd – Kiev – Bukarest. AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 SAKATU IRUDIEN GAINEAN 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea Zure bizilekua – Bordele – Paris – Calais – Londres – Kopenhage – Stockholm – Bergen – Reykjavik – Ipar lurmuturra. 1. ERLIEBEA 2. KOSTALDEA 3. URAK 4. KLIMAK ETA PAISAIAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 SAKATU IRUDIEN GAINEAN 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – B ibilbidea Zure bizilekua – Lyon – Munich – Viena – Split – Venezia – Roma – Palermo – Atenas – Istanbul. 1. ERLIEBEA 2. KOSTALDEA 3. URAK 4. KLIMAK ETA PAISAIAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 SAKATU IRUDIEN GAINEAN 2. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea Zure bizilekua – Limoges – Frankfurt – Praga – Varsovia – Riga – San Petersburgo – Volgograd – Kiev – Bukarest. 1. ERLIEBEA 2. KOSTALDEA 3. URAK 4. KLIMAK ETA PAISAIAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea Erliebea. Sarean aurkitutako informazioari jarraituz, deskribatu zer motatako erliebea ikusiko duzun bidaian. Europako erliebea Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Europako mapa fisikoa aurrean duzula, zerrendatu zure bizilekutik hasi eta helmugaraino iritsi bitartean ikusiko dituzun erliebearen forma nagusiak. Non daude altitude handieneko lekuak? Eta txikienekoak? Webguneko informazioari jarraituz, azaldu erliebearen forma horiek antzinakoak ala berri samarrak diren. Ba al dago erliebearen forma nagusirik? Zure ustez, erliebearen forma horiek oztopo al dira bertan bizitzeko eta jarduera ekonomikoak garatzeko (nekazaritza eta komunikazioak, esaterako)? Nola gainditzen dira ingurunearen zailtasun horiek? Zure ustez, noiz dira erliebearen forma horiek zerbait egiteko baliabide egokiak? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – B ibilbidea Erliebea. Sarean aurkitutako informazioari jarraituz, deskribatu zer motatako erliebea ikusiko duzun bidaian. Europako erliebea Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Europako mapa fisikoa aurrean duzula, zerrendatu zure bizilekutik hasi eta helmugaraino iritsi bitartean ikusiko dituzun erliebearen forma nagusiak. Non daude altitude handieneko lekuak? Eta txikienekoak? Webguneko informazioari jarraituz, azaldu erliebearen forma horiek antzinakoak ala berri samarrak diren. Ba al dago erliebearen forma nagusirik? Zure ustez, erliebearen forma horiek oztopo al dira bertan bizitzeko eta jarduera ekonomikoak garatzeko (nekazaritza eta komunikazioak, esaterako)? Nola gainditzen dira ingurunearen zailtasun horiek? Zure ustez, noiz dira erliebearen forma horiek zerbait egiteko baliabide egokiak? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea Erliebea. Sarean aurkitutako informazioari jarraituz, deskribatu zer motatako erliebea ikusiko duzun bidaian. Europako erliebea Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Europako mapa fisikoa aurrean duzula, zerrendatu zure bizilekutik hasi eta helmugaraino iritsi bitartean ikusiko dituzun erliebearen forma nagusiak. Non daude altitude handieneko lekuak? Eta txikienekoak? Webguneko informazioari jarraituz, azaldu erliebearen forma horiek antzinakoak edo berri samarrak diren. Ba al dago erliebearen forma nagusirik? Zure ustez, erliebearen forma horiek oztopo al dira bertan bizitzeko eta jarduera ekonomikoak garatzeko (nekazaritza eta komunikazioak, esaterako)? Nola gainditzen dira ingurunearen zailtasun horiek? Zure ustez, noiz dira erliebearen forma horiek zerbait egiteko baliabide egokiak? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea …-ko kanala Kostaldea. Ia bidaia osoa kostaldetik egingo duzu. Begiratu mapa fisikoari eta deskribatu zer motatako erliebea izango duzun bidaian. Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Nolakoak dira kostaldeak, zuzenak ala muxarratuak? Zer itsasok eta ozeanok bustitzen dute Europako kostaldea? Aipatu kostaldeko elementu nabarmenenak: lurmuturrak, golkoak, itsasarteak, penintsulak. Ez ahaztu bisitatuko dituzun uharteen izenak aipatzea. Calais-etik Londresera joateko kanal ozeaniko bat gurutzatu beharko duzu. Zein da? Nola gainditu da ingurunearen oztopo hori? Begiratu webgunean. Norvegiako fiordoak Bergen-en eta Ipar lurmuturraren artean dago Europako kostalderik muxarratuena. Fiordoak dira bertako ezaugarri nagusia. Ba al dakizu nola eratu ziren? Informatu sarean eta azaldu zergatik diren fiordoak Norvegiako ekonomiarako baliabide garrantzitsua. Zure bidaia Ipar lurmuturrean amaituko da. Europako leku iparrekoena dela esaten da. Baina, hala al da? Nabigatu Interneten eta aurkitu erantzuna. AURREKOA ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – B ibilbidea Kostaldea. Bidaiaren erdia kostaldetik egingo duzu. Kontsultatu atlasa eta begiratu Europako mapa fisikoari. Azaldu nolakoa den kostaldea, zuzena ala muxarratua (sargune eta irtengune asko); altua eta menditsua den ala baxua eta hondartsua. Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Zer itsasok bustitzen dute kostaldea? Aipatu zure ibilbidean bisitatuko dituzun uharteetako eta kostaldeetako elementu nabarmenenak: penintsulak, lurmuturrak, golkoak, itsasarteak. . . Ba al dago elementu nagusirik kostaldeko erliebean? Zure ustez, kostaldeko erliebe hori oztopo ala baliabide da biztanleentzat? Zergatik? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea Kostaldea. Zure ibilbidearen zati txiki batean soilik igaroko zara kostaldetik. Erliebea deskribatzeko, kontsultatu atlas bat eta begiratu Europako mapa fisikoari arretaz. Puntu hauek lagungarriak izango zaizkizu orientatzeko: Zer itsasok bustitzen dute kostaldea? Zure ustez, nolakoa da kostaldea, nahiko zuzena ala muxarratua? Altua eta menditsua ala baxua eta hondartsua? Zer elementu nabarmentzen dira (lurmuturrak, golkoak, itsasarteak. . . )? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea Ibai eta aintzira nagusiak Urak. Europako mapa fisikoa aurrean duzula, aurkitu bidaian ikusiko dituzun ibai nagusiei buruzko informazioa. Idatzi datu hauek zure koadernoan: Luzera. Non jaiotzen eta non itsasoratzen den. Ezaugarriak Ibai-erregimena (erregularra ala irregularra) eta emaria (handia ala txikia). Nabigagarria. Aprobetxamendua (hidroelektrikoa, laboreak ureztatzeko, giza kontsumorako. . . ). Arazoak (kutsadura, emari txikia eta irregularra. . . ). Beste ur garrantzitsuak ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea Islandian, beste ur batzuk dira garrantzitsuak: geiser-etatik isurtzen direnak. Reykjaviken, iturri termal horietako ura hodietan sartu eta etxebizitzak berotzeko baliatzen dute. Islandia Ikertu nola sortzen diren geiser-ak eta azaldu zure bidaia-koadernoan. ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – B ibilbidea Ibai eta aintzira nagusiak Urak. Europako mapa fisikoa aurrean duzula, aurkitu bidaian zehar ikusiko dituzun ibai eta aintzira nagusiei buruzko informazioa. Idatzi datu hauek zure koadernoan: Luzera. Non sortzen eta non itsasoratzen den. Ibai-erregimena (erregularra ala irregularra) eta emaria (handia ala txikia). Ezaugarriak Nabigagarritasuna. Aprobetxamendua (hidroelektrikoa, laboreak ureztatzeko, gizakiok kontsumitzeko. . . ). Arazoak (kutsadura, emari txikia eta irregularra. . . ). ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea Ibai eta aintzira nagusiak Urak. Europako mapa fisikoa aurrean duzula, aurkitu bidaian ikusiko dituzun ibai nagusiei buruzko informazioa. Idatzi datu hauek zure koadernoan: Luzera. Non sortzen eta non itsasoratzen den. Ezaugarriak Ibai-erregimena (erregularra ala irregularra) eta emaria (handia ala txikia). Nabigagarritasuna. Aprobetxamendua (hidroelektrikoa, laboreak ureztatzeko, gizakiok kontsumitzeko. . . ). Arazoak (kutsadura, emari txikia eta irregularra. . . ). Beste ur garrantzitsuak ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea San Petersburgo inguruan dago Ladoga aintzira. Lortu aintzirari buruzko informazioa: ATZERA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – A ibilbidea Klimak eta paisaiak. Kontsultatu eskuinaldeko webguneak, aukeratu behar duzun informazioa, laburtu, eta irudiztatu bisitatuko dituzun lekuetako paisaien irudi batzuekin (baso atlantikoa, baso mediterraneoa, taiga, tundra…). Europako klimak Idatzi informazio hau zure koadernoan: Zure ibilbidean zer motatako klimak dauden. Europako paisaiak Klima horien ezaugarriak. Klima horiek baliabide ala oztopo diren biztanleentzat eta zergatik. Ikusi ahal izango dituzun landarediak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – B ibilbidea Klimak eta paisaiak. Kontsultatu eskuinaldeko webguneak, aukeratu behar duzun informazioa, laburtu, eta irudiztatu bisitatuko dituzun lekuetako paisaien irudi batzuekin (baso atlantikoa, baso mediterraneoa, taiga, tundra…). Europako klimak Idatzi informazio hau zure koadernoan: Zure ibilbidean zer motatako klimak dauden. Europako paisaiak Klima horien ezaugarriak. Klima horiek baliabide ala oztopo diren biztanleentzat eta zergatik. Ikusi ahal izango dituzun landarediak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa – C ibilbidea Klimak eta paisaiak. Kontsultatu eskuinaldeko webguneak, aukeratu behar duzun informazioa, laburtu, eta irudiztatu bisitatuko dituzun lekuetako paisaien irudi batzuekin (baso atlantikoa, baso mediterraneoa, taiga, tundra…). Europako klimak Idatzi informazio hau zure koadernoan: Zure ibilbidean zer motatako klimak dauden. Europako paisaiak Klima horien ezaugarriak. Klima horiek baliabide ala oztopo diren biztanleentzat eta zergatik. Ikusi ahal izango dituzun landarediak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA ONDORIOAK GEOGRAFIA - DBH 3 1. ariketa. Europako ingurune fisikoa Zure bidaia-koadernoa bukatzean, bildu taldekideekin. Bateratu zuen bidaia. Azaldu dezala bakoitzak nolakoa den bere ibilbideko ingurune fisikoa, eta hitz egin informazioa aurkitzeko eduki ahal izan dituzuen zailtasunei buruz. Lotu hiru zatiak bidaia-koaderno batean. Zuen lana gainerako ikasleei ahoz azaldu eta gero, lan honi amaiera emango diozue. Ebaluatu zuen lana. Hau proposatzen dizuegu: aztertu Europako ingurune fisikoari buruz zer ikasi duzuen eta ebaluatu nolako esperientzia izan den taldeko lana. Osatu ebaluazio-ereduak; lagungarriak izango zaizkizue zuen lorpenei buruz eta hobetu behar duzuenari buruz hausnartzeko. EBALUAZIO-EREDUA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK LANAREN EBALUAZIO-EREDUA IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA ONDORIOAK PUNTUAZIOA Hobetu daiteke (1) GEOGRAFIA - DBH 3 Erdipurdikoa (2) Ondo (3) Oso ondo (4) INFORMAZIOA BILTZEARI ETA KUDEATZEARI BURUZ Aurrez emandako webguneetan informazioa biltzea Aurrez eman gabeko webguneetan informazioa biltzea Informazioa aukeratzeko irizpideak Edukiak antolatzea IKASITAKOARI BURUZ Egungo egoera zein den jakitea Egungo egoeraren eragileak eta ondorioak zehazteko gaitasuna izatea Elementu geografikoen arteko erlazioa zehazteko gaitasuna izatea Elementu geografikoen bilakaera ondorioztatzeko gaitasuna izatea Arazoak identifikatzea Konponbideak emateko gaitasuna izatea AZALPENARI BURUZ Aurkezpena Edukien argitasuna eta txukuntasuna Erabilitako lexikoa Ikusgarritasuna TALDE-LANARI BURUZ Kide bakoitzaren erantzukizuna Lankidetza Laneko giroa Arazoen kudeaketa PUNTUAK GUZTIRA AUTOEBALUAZIORAKO EREDUA AURREKOA IRTEN Bikain (5)
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 AUTOEBALUAZIORAKO EREDUA Jarraibideak betetzea Informazioa aurkitzea Hobetu daiteke (1) Erdipurdikoa (2) Ondo (3) Oso ondo (4) Bikain (5) Ez nituen jarraibideak ulertu, eta beraz, ez nekien zer egin behar zen. Ez nituen jarraibide guztiak bete; galduta sentitu nintzen askotan. Jarduera gehienak ez nituen bukatu ere egin. Ia jarraibide guztiak bete nituen, baina ez nuen lortu ariketa garaiz bukatzea. Jarraibideak bete nituen. Ariketa garaiz bukatu nuen, baina zati batzuk nahasgarriak ziren. Jarraibideak bete nituen. Oso motibatuta nengoen. Jarduera guztiak ondo eta garaiz bukatu nituen. Beharrezkoa nuen informazioaren zati bat aurkitu nuen. Informazio gehiena aurkitu nuen. Ez nintzen gai izan behar nuen informazioa aurkitzeko. Puntuak ______ Informazio guztia aurkitu nuen taldekideen laguntzaz. Bakarrik aurkitu nuen beharrezko informazio guztia. ______ Proiektua amaitzea Talde-lana Orain hasi naiz ulertzen zer egin behar nuen. Nire proiektua osatu gabe dago. Jolasean ibili gara proiektuan lana egin beharrean. Lana egin dut proiektuan, baina ezin izan dut amaitu. Ondorioz, ezin izan diot asko eman taldeari. Informazioa aurkitu baino ez dut egin. Ez dut astirik izan ariketa osoa egiteko. Ez genuen adostu zer egin behar genuen; beraz, denbora asko galdu genuen. Lana taldean egin genuen proiektua bukatu arte, baina lankidetza falta izan zitzaigun askotan. Garaiz bukatu nuen nire lana, baina ez nuen asko parte hartu talde-lanean. Lankidetzan aritu ginen proiektu osoan, baina denok ez genituen erantzukizun berak hartu. Garaiz bukatu nuen nire lana, eta parte-hartze handia izan nuen taldelanean. Lana garaiz bukatu genuen eta asko gustatu zitzaigun emaitza. Laneko giro bikaina izan genuen. Lankidetzan aritu ginen proiektu osoan, eta denok erantzukizun berak hartu genituen. ______ PUNTUAK GUZTIRA ATZERA AURREKOA ______ IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. Europar Batasuneko gobernua Espainia Europar Batasuneko kide da, kontinenteko herrialde gehienak bezala. Baina… Aztertu zenbat dakizuen: erantzun galderei bakarka. Zer da Europar Batasuna? Zer helburu dauzka? Noiz sortu zen? Eta zergatik? Zer herrialdek osatzen dute erakunde hori? Nolakoak dira? Zer ekarri die EBn sartu izanak herrialde horiei? Nola funtzionatzen du Europar Batasunak? Botere bera al dute herrialde guztiek erabakiak hartzeko garaian? GALDERA SORTA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua Zer dakizu Europar Batasunaz? Klikatu erantzun zuzenaren gainean 1. GALDERA 25 27 Zenbat herrialdek osatzen dute Europar Batasuna? 29 AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 1. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun okerra! Saiatu berriz 25 27 Zenbat herrialdek osatzen dute Europar Batasuna? 29 AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun zuzena! Erantzun 2. galderari Ekonomikoa Politikoa Zer-nolako batasuna da Europar Batasuna? Ekonomikoa eta politikoa AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun okerra! Saiatu berriz Ekonomikoa Politikoa Zer-nolako batasuna da Europar Batasuna? Ekonomikoa eta politikoa AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 3. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun zuzena! Erantzun 3. galderari Maastricht Zer itunen bidez igaro zen Europako Ekonomia Erkidegoa Europar Batasuna izatera? Erroma Paris AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 3. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun okerra! Saiatu berriz Maastricht Erroma Zer itunen bidez igaro zen Europako Ekonomia Erkidegoa Europar Batasuna izatera? Paris AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 4. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun zuzena! Erantzun 4. galderari EBko herrialde guztietan EBko zenbait herrialdetan Zer herrialdetan da diru ofiziala euroa? AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 4. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun okerra! Saiatu berriz EBko herrialde guztietan EBko zenbait herrialdetan Zer herrialdetan da diru ofiziala euroa? AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 5. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun zuzena! Erantzun 5. galderari 1986 1992 Noiz sartu zen Espainia Europar Batasunean? 1995 AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 5. GALDERA Zer dakizu Europar Batasunaz? Erantzun okerra! 1986 Saiatu berriz 1992 Noiz sartu zen Espainia Europar Batasunean? 1995 AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua Erantzun zuzena! Zer dakizu Europar Batasunaz? 1. Zenbat herrialdek osatzen dute EB? ZORIONAK! X √ 25 herrialdek 27 herrialdek X 29 herrialdek 2. Zer-nolako batasuna da? X Erantzun gutxi asmatu badituzu, ez kezkatu. Ariketa hau egin eta gero, hobeto erantzun ahal izango duzu galderasorta. X Ekonomikoa Politikoa Ekonomikoa eta politikoa √ 3. Zer itunen bidez igaro zen Europako Ekonomia Erkidegoa Europar Batasuna izatera? √ X Maastricht X Erroma 4. Zer herrialdetan da diru ofiziala euroa? X EBko herrialde guztietan EBko √ zenbait herrialdetan 5. Noiz sartu zen Espainia Europar Batasunean? AURRERA JARRAITZEKO √ 1986 an X 1992 an AURREKOA X IRTEN 1995 ean Paris
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. ariketa Europar Batasunari buruzko ikerketa-lana egingo duzue. Egin hiru laguneko taldeak. Bakoitzak lanaren zati bat egingo du. Aukeratu taldeko ordezkaria. Pertsona horrek hainbat gauza egingo ditu: taldea ordezkatu ikasgelan, lanak banatu taldekideen artean, bilerak antolatu, lana emateko epeak finkatu, eta azken lanak gainbegiratu. Behean azaltzen dizuegu zer hiru zati izango dituen ikerketa-lanak. Klikatu ikertzaileen gainean, eta zati bakoitza egiteko jarraibideak azalduko zaizkizue. 1. EBren sorrera, helburuak eta sinboloak 2. EBko herrialde kideak 3. EBren funtzionamendua: erakundeak AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 1. EBren sorrera, helburuak eta sinboloak 1. 1 EBren sorrera, egungo erronkak eta helburuak Zergatik sortu zen EB? Irakurri webguneko informazioa eta aukeratu ideia garrantzitsuenak. Galdera hauen bidez, zure lanean bildu behar dituzun alderdi nagusiak identifikatu ahal izango dituzu. XX. mendearen hasierako gertakari batek bultzatu zuen Europako herrialdeen lankidetza. Zer gertakari izan zen hura? Zer printzipiotan oinarrituko zenbait politikarik proposatzen zuten Europa berria? Zer frantziar ministrok gauzatu zuen asmo hura? Zer erakunde sortu zen handik? Zer itun sinatu ondoren sortu zen EB? Zer urtetan? Helburu politikoak ala ekonomikoak dauzka? Erritmo berean al doaz herrialde guztiak? Zer onura ekarri dizkie europar estatuei EBn sartu izanak? Zer erronka nagusi ditu egun erakunde horrek? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 1. 2 EB sortzeko itunak Europako sorreraren kronologia Osatu zure lana EB sortzeko itun nagusiak biltzen dituen denboraren lerro batez. Irakurri webguneko informazioa eta adierazi zer itun sinatu ziren denboraren lerroan jarritako datetan. Azaldu zer-nolako ekarpena egin duen itun bakoitzak egungo Europar Batasunaren sorreran. 1951 1957 1986 1991 - 92 Osatu denboraren lerroa, webgunean aurkitutako beste neurri batzukin. Neurriok oso garrantzitsuak izan dira Europako estatuen bateratze ekonomikoaren eta politikoaren bidean. Esaterako, euroa abian jartzea, 2002 ko urtarrilaren 1 ean. AURREKOA 1997 2001 HURRENGOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 1. 3 EBren ikurrak Hauek dira EBren irudi adierazgarrienak. Nabigatu Interneten eta erantzun ikur horiei buruzko galderei. EBren bandera. Urre-koloreko hamabi izar daude zirkulu bat osatuz atzealde urdinaren gainean. Ba al dakizu zergatik dituen hamabi izar? EBren himnoa. Alaitasunaren oda da, Beethovenen Bederatzigarren sinfoniakoa. Kantatuko al zenuke? Diru komuna: euroa. Billeteak berdinak dira herrialde guztietan; txanponen alde bat berdina da herrialde orotan, baina beste aldean, bakoitzaren bereizgarri bat dago. Baina euroa herrialde batzuetan soilik da diru ofiziala. Ba al dakizu non? Maiatzaren 9 an ospatzen da Europako eguna. Ba al dakizu zer gertatu zen data horretan? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. Herrialde kideak Lanaren zati hau grafikoa da, batez ere. Informazioa mapen eta grafikoen bidez eman beharko duzu. 2. 1 Zer herrialdek osatzen dute Europar Batasuna? Irakurri webguneko informazioa. Egin Europar Batasuneko mapa politikoa eta adierazi koloreen bidez zer urtetan egin zen kide herrialde bakoitza. Oinarritu Baliabideen albumean dagoen Europako mapa politiko mutuan. Europar eraikuntzaren kronologia Adibidez, margotu urdinez 1958 an EEE sortu zuten sei herrialdeak, horiz 1973 an sartu ziren herrialdeak eta abar. Ez ahaztu herrialdeen izenak jartzea. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. 2 Kide izan nahi duten herrialdeak Herrialde hautagaiak Irakurri webguneko informazioa. Idatzi EBn sartzeko eskaera egin duten herrialdeen izenak, eta zer baldintza bete behar dituzten onartuak izateko. Nolakoa da egoera ekonomikoa herrialde horietan? Eta zer enplegutasa dute? Onartuak balira, zenbat handituko lirateke EBren azalera eta biztanleria? 2. 3 Euro-eremua Nabigatu Interneten eta ikusi zer herrialdetan den diru ofiziala euroa. Herrialde horiek euro-eremua osatzen dute. Adierazi non dauden zuk egindako mapan. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 2. 4 Herrialde kideen arteko ezberdintasunak Sartu webgune honetan Begiratu zer ezberdintasun dauden Europar Batasuneko herrialdeen artean esparru hauetan: Azalera Biztanleria Biztanleko BPGd Langabezia-tasa Aztertu ezberdintasun horiek erakusten dituzten grafikoak. Erantsi zure lanari eta eman azalpen txiki bat bakoitzaz. Azaletik aztertuta, zure ustez ezberdintasun ekonomikoak al daude eskualdeen artean? Azaldu zer ondorio eragiten dituzten ezberdintasunek biztanleen bizi-kalitatean eta herrialde kideetan dauden lan-aukeretan. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 3. EBren funtzionamendua: erakundeak 3. 1 EBko erakunde nagusiak Osatu taula webgunean aurkitutako informazioa erabiliz. Nola funtzionatzen du EBk? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA ONDORIOAK GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 3. 2 EBko beste erakunde batzuk Aurreko orrialdean eman dizugun webgune berean, eskema hau betetzeko beharrezko informazioa aurkituko duzu. EBko BESTE ERAKUNDE BATZUK EBko KONTSEILUA JUSTIZIA AUZITEGIA KONTUEN AUZITEGIA Ordezkariak Funtzioak _____________ _______ HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua 3. 3 Europako Konstituzioa izatearen erronka 2004 ko ekainean, EBko Kontseiluak egindako testua aurkeztu zen, Europako Konstituzioa izateko asmoz. Indarrean sartzeko, testua herrialde kide guztietan onartu behar zuten. Erreferenduma egin zuten zenbait herrialdetan. Raoul-Marc Jennarse Zientzia Politikoetan doktorea «Sarritan ulergaitza egiten zaigun testu konplexu bati baiezkoa emateko eskatzen digute» . «Bertan behera uzten du bateratzea» . «Europan sortutako hainbat balio ukatzen ditu» . «Konstituzioa onartzea amore ematea da, guk eta geroko belaunaldiek» . Espainian, beste herrialde batzuetan bezala, babestu egin zen testua, baina Frantzian eta Herbehereetan, ez. Josep Borrell Europako Parlamentuko Eskuinean dauzkazu testuaren aldekoek presidentea 2004 ko uztailetik eta kontrakoek emandako arrazoietako batzuk. 2007 ko urtarrilarera. Aurkitu informazioa Interneten eta azaldu zer egoeratan dagoen egun Europako Konstituzioa. HURRENGOA «Ideologia ezberdineko indar politikoen arteko konpromisoaren fruitua da. Ezberdintasunak ezberdintasun, marko konstituzionala eman nahi diote EBri» . AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 2. ariketa. Europar Batasuneko gobernua Adierazi ikerketan ikasitakoa eta informazioa lortzean izan dituzun zailtasunak gainerako ikaskideekin. Batu ikerketaren hiru zatiak lan batean eta eman irakasleari. Kontuan izan aurkezpena, idazketa ortografia. Lana eman eta gero bukatuko da zuen zeregina. Proposamen hau egiten dizuegu: Europar Batasunari buruz ikasitakoa eta talde-lanean aritzearen esperientzia ebaluatzea. Egin lan honen hasierako galdetegia berriz. Gero, bete ebaluazio-ereduak. EBALUAZIO-EREDUAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 3. Europar Batasuneko biztanleria Europar Batasuneko lurraldean biztanle-dentsitate handia dago. 500 milioi pertsona inguru bizi gara, baina leku batzuetan jende asko bizi da, eta beste batzuetan, gutxi. Pertsona horiek hainbat hizkuntzatan hitz egiten dugu, ohitura ezberdinak ditugu, hainbat erlijio praktikatzen ditugu. . . Asko etorkinak dira, Europatik kanpoko herrialdeetatik etorriak. Horregatik guztiagatik, kulturaaniztasuna da EBko ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Ba al dakizu zer beste ezaugarrik bereizten gaituzten europarrak? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 3. ariketa 1 2 3 4 Jarri launaka, eta egin horma-irudi bat, Europar Batasuneko biztanleria nolakoa den azaltzeko. Lau zatitan banatuta egongo da, eta zati bakoitzak arlo bati egingo dio erreferentzia: biztanleriari eta haren egituraketari, immigrazioari, lurraldearen populatzeari eta kultura-aniztasunari. Horma-irudia egiteko, leku jakin bateko biztanleria aztertzeko beharrezko datuak bildu beharko dituzue: jaiotza-tasa, ugalkortasuna, hazkunde begetatiboa. . . (Testuliburuko 5. gaian azaldu genizuen zer egin behar den). Horma-irudian, mapen, grafikoen eta argazkien bidez azaldu beharko duzue informazioa, eta ahalik testu gutxien sartuta. Modu horretan, ikusgarriagoa izango da. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria JARRAIBIDEAK Erabaki horma-irudiaren zer zati egingo duen taldeko kide bakoitzak. Adierazi zer ikasi duzuen taldeko gainerako kideei. 1. EBren tamaina eta egitura 2. Immigrazioaren garrantzia • Zenbat gara? • Zenbat hasiko da biztanleria datozen urteetan? • Nolakoa da Europako biztanleria, gaztea ala adinekoa? • Zer faktorek azaltzen dute hori hala izatea? • Zer-nolako garrantzia du immigrazioak EBko herrialdeetan? • Nola eragiten du biztanleriaren hazkuntzan? 3. Biztanleriaren banaketa 4. Kultura-aniztasuna • Zer herrialdetan bizi da jende gehien? Eta gutxien? • Zer hiritan bizi da jende gehien? • Zergatik daude ezberdintasunak biztanleriaren banaketan? • Zer hizkuntza hitz egiten dira EBn? • Zer erlijio praktikatzen dira? HURRENGOA Egin horma-irudia. AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 1. Europako biztanleriaren egituraketa 2. Immigrazioaren garrantzia 3. Biztanleriaren banaketa EBko lurraldean 4. Kulturaaniztasuna AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europako biztanleriaren egituraketa 1. Europako biztanleriaren egituraketa Biztanleria absolutua. Zenbat lagun bizi gara EBko lurraldean? Webgune hauetan aurkituko duzu informazioa Jaiotza-tasa. Nolakoa da, altua, ertaina ala baxua? Ugalkortasun-tasa. Ordezka al dezake belaunaldi batek aurrekoa? Heriotza-tasa. Nolakoa da heriotza-tasa, altua, ertaina ala baxua? Hazkunde begetatiboa. Nolakoa da hazkunde begetatiboa, handia ala txikia? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 1. Europako biztanleriaren egituraketa Sexu-egituraketa. Emakumezko ala gizonezko gehiago bizi gara EBn? Bizi-itxaropena. Zenbat urte bizi gara batez beste? Bizi-itxaropen bera al dute emakumeek eta gizonek? Zergatik da hain handia bizi-itxaropena? Webgune hauetan aurkituko duzu informazioa Adinaren araberako egituraketa. Gaztea ala adinekoa da Europako biztanleria? Zenbat dira ehunekotan 65 urte baino gehiago dutenak? Eta 15 urtetik beherakoak? Zenbatekoa da beste norbaiten laguntza behar dutenen ehunekoa? Etorkizuneko hazkundea. Adinaren arabera, nolako hazkundea izango du biztanleriak? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 2. Immigrazioaren garrantzia Eurostat: 2006 -2007 ko urtekaria Europar Batasuna eta AEB dira migrazio-fluxuen jomuga nagusia. Azken urteetan, migrazioa oso garrantzitsua izan da Europako biztanleriaren hazkundean. Kontsultatu Migrazioa eta asiloa gaiari buruzko orrialdeak Eurostaten urtekari estatistikoan. • Zer herrialdetan da positiboa migrazio-tasa garbia? Eta zer herrialdetan da negatiboa? • Lau herrialdek hartzen dituzte Europar Batasunera datozen etorkin gehienak. Zein dira? • Nolako eragina dauka immigrazioak herrialdeetako biztanleriaren hazkundean? • Zenbat etorkinek eskuratu dute europar hiritartasuna azken urtebetean? Zer herrialdetan eskuratu dute, batez ere? • Zenbat pertsonak eskatu zuten asiloa? HURRENGOA Migrazio-tasa garbietatik abiatuta, egin koropleta-mapa bat, EBko herrialdeetan migrazio -mugimenduak zenbateko garrantzia duen azaltzeko. Erabili Baliabideen albumeko Europako mapa politikoa. AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 3. Biztanleriaren banaketa EBko lurraldean EIN: Espainia 25 en EBn Kontsultatu Europar Batasuneko biztanleriadentsitatearen mapa (Estatistikako Institutu Nazionalak ematen du). Horma-irudian, egin biztanleria-dentsitatearen mapa eta erantzun galdera hauei: Ø Zer herrialde dira populatuenak EBn? Ø Zeinetan da biztanleria-dentsitatea oso handia? Ø Nola dago banatuta biztanleria EBko lurraldean? Ø Zergatik da ezberdina populatzea? Erabili Baliabideen albumeko Europako mapa politiko mutua Aurkitu EBn 2007 an sartu ziren herrialdeen datu horiek berak (ez daude txostenean). HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 3. Biztanleriaren banaketa EBko lurraldean Europar Batasuneko biztanleria hirietan bizi da, batez ere. Gehienak herrialdeetako hiriburuetan bizi dira. Ba al dakizkizu EBko herrialde guztietako hiriburuen izenak? Ba al dakizu non dauden? Atlasaren laguntzaz, kokatu herrialdeetako hiriburuak zuk egindako biztanleria-dentsitatearen mapan. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 4. Kultura-aniztasuna Kultura zenbait elementu multzok definitzen dute: ohiturek eta bizitzeko moduak, ekoizpen-moldeek eta jakintzak, gastronomiak, hizkuntzek, sinesmenek… Europar Batasunean, elkarren bizikide dira hainbat kultura: anglosaxoia, Eskandinaviakoa, Mediterraneokoa. . . Kultura horien baitan bereizketa gehiago egin daitezke. Europako kultura-aniztasun hori aberastu egin da etorkinen ekarpenarekin. Zer hizkuntza hitz egiten dira EBn? Atzerriko hizkuntza nagusiak Horma-irudian, egin grafiko bat EBn hiztun gehien (amahizkuntzak edo atzerrikoak) dituzten hizkuntzak zein diren azaltzeko. Zure ustez, zergatik hitz egiten da gehien ingelesa? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria 4. Kultura-aniztasuna Zer erlijio praktikatzen dira EBn? Horma-irudian, egin mapa bat, erlijio bakoitzak EBko herrialdeetan zenbateko garrantzia duen azaltzeko. Sektore-grafikoak erabiliz egin dezakezu. Erabili Baliabideen albumeko mapa. Bereiziko al zenituzke eskualdeak haietako bakoitzeko erlijio nagusia kontuan izanda? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 3. ariketa. Europar Batasuneko biztanleria Bateratu zuen ikerketaren emaitzak eta azaldu taldeko gainerako kideei nola adieraziko dituzuen horma-irudian. Zalantzak badituzue, gainerako ikaskideek lagunduko dizuete. Egin horma-irudia. Banatu lau zatitan horma-irudia (ez dute berdinak izan behar nahitaez). Bete zati bakoitza bakarka egin duzuen lanaz. Ekin lanari! Zaindu aurkezpena. Horma-irudiak garbia eta ikusgarria izan behar du, informazioa argi eta txukun erakusteko. Ez ahaztu izenburua jartzea horma-irudiari. Horma-irudia egin eta gero bukatuko da ariketa. Gero, osatu ebaluazio-ereduak. Balioetsi. . . Zer ikasi duzuen. Zer zailtasun izan dituzuen ariketa egitean. Zenbateko parte-hartzea izan duzuen lanaren fase bakoitzean. Zenbat gustatu zaizuen emaitza. EBALUAZIO-EREDUAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 4. Europar Batasuneko ekonomia EBn ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen eraginez, munduko ekonomia garrantzitsuena da EBkoa, AEBetakoaren gainetik. Munduko merkataritza osoaren bostena egiten du. Ekonomia-sektoreei dagokienez, hirugarrenean aritzen da biztanleria aktiboaren gehiengoa, eta aberastasun handiena sortzen duen sektorea da. Baina alde nabarmenak daude sektoreek herrialde kideetako ekonomian duten garrantzia aztertuta. Europar Batasunak politika bateratuak egiten ditu, hainbat sektore arautzeko: nekazaritza, arrantza eta nazioarteko merkataritza. Horrez gain, herrialdeen politikaren osagarri diren beste ekonomia-sektore batzuen araudiak zehazten ditu. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 4. ariketa Oraingo honetan, ekonomia-analistak izango zarete. Imajinatu lan hau eman dizuela Europako Batzordeak: txosten bat egiteko, hiru ekonomia-sektoreen egungo egoera aztertzeko eta datozen urteetan nolako bilakaera izango duten aurreikusteko. Osatu hiru laguneko taldeak. Kide bakoitzak ekonomia-sektore bat aztertuko du, alderdi hauek kontuan izanda: Sektorearen garrantzia Europar Batasunean eta munduan. Sektorearen ezaugarri nagusiak. Puntu indartsuak eta ahulak. Espazio-ezberdintasunak. Sektorearen aurreikuspenak etorkizunean. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia JARRAIBIDEAK Erabaki zer ekonomia-sektore aztertuko duen taldeko kide bakoitzak. • Aztertu guk adierazitako alderdiak. Bildu bakarkako lanak txosten batean eta irudiztatu mapekin eta grafikoekin. • Erakutsi zuen ikerketaren eta azterketaren emaitzak taldeko gainerako kideei. • Egin Europar Batasuneko ekonomiari buruzko txosten bateratua. Azken batean, taldeko kide bakoitzak egindako lana batzea izango da. HASI ARIKETA EGITEN AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Sakatu irudien gainean 2. Bigarren sektorea 3. Hirugarren sektorea AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Europar Batasunean CIA: The World Factbook 1. 1 Sektorearen garrantzia Interneteko bilatzaile baten bidez, sartu La UE en breve webgunean. Ikertu zenbat jendek egiten duen lan lehen sektorean. Herrialde bakoitzean lehen sektorean zenbat jendek lan egiten duen jakiteko, kontsultatu CIAk egindako urtekaria: The World Factbook. Aurkitu webgune berean zenbateko ekarpena egiten dion lehen sektoreak Europar Batasuneko ekoizpenaren balio osoari. Sartu Europar Batasun osoko datuak zure txostenean. Erantsi koropleta-mapa bat, herrialde bakoitzean lehen sektorean zenbat jendek lan egiten duen azaltzeko. Erabili Baliabideen albumeko Europako mapa politiko mutua HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Europar Batasunean 1. 2 Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen ezaugarriak La Política Agrícola Común en detalle agiriaren sarreran azaltzen da, gainetik bada ere, nolakoa den nekazaritzako eta abeltzaintzakosektorea Europar Batasunean. Idatzi ezaugarri nagusiak zure txostenean. Aztertu ekoizpena ere. Sakatu irudiaren gainean eta informazio gehiago aurkituko duzu. Erreparatu alderdi hauei: • Zer jaki ekoizten ditu EBk? • Zer ekoizpenetan da munduko liderra? • Zer lau herrialde dira ekoizle nagusiak? • Zer jaki esportatzen ditu batez ere EBk? Nora? • EBko ekoizpena bertako eskaria betetzeko adinakoa al da? Edota jakiak inportatu behar ditu? AURREKOA HURRENGOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Europar Batasunean Kontsultatu webgune hauek arrantzasektorearen ezaugarrien berri izateko. 1. 3 Arrantza-sektorearen ezaugarriak Idatzi Europar Batasuneko arrantza-sektorearen ezaugarri nagusiak. Zenbat jendek egiten du lan sektorean? Zer herrialdetan ditu langile gehien? Batez beste, zenbateko ekarpena egiten dio ekoizpen nazionalaren balioari? Non kokatzen da EB munduan, ekoizpena kontuan izanda? EBko zer herrialde dira ekoizle nagusiak? Zer arrantzagunetan harrapatzen dute gehien EBko arrantzaleek? Nolako bilakaera izan du EBko arrantza-ontzidiak azken hamarkadan? Zenbat ekoizten da akuikulturan? Eskaria betetzeko adinako ekoizpena al da? Erakutsi datu hauek mapa batean edo grafikoen bidez. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Europar Batasunean La Política Agrícola Común en detalle agiria 1. 4 Politika bateratuak Europar Batasunak politika bateratuen bidez arautzen ditu herrialde kideetako nekazaritza-sektorea eta arrantza-sektorea. Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB) eta Arrantza Politika Bateratua (APB) esaten zaie. Basoen politika arautzea, berriz, herrialde bakoitzari dagokio. Nekazaritzako Politika Bateratua Azaldu zer den NPB zure txostenean. Noiz sortu zen? Zer helbururekin? Zer aldatu zen politika horretan 90 eko hamarkadaz geroztik? Zergatik? Zein dira kezka nagusiak gaur egun? Zure ustez, nekazari batzuk zergatik ez daude gustura NPBrekin? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 1. Lehen sektorea Europar Batasunean Arrantzako Politika Bateratua Irakurri webguneko informazioa eta idatzi Arrantza Politika Bateratuari buruzko datuak zure txostenean: Noiz sartu zen indarrean Arrantzako Politika Bateratu berria? Aurreko politikako zerk eragin zuen aldaketa? Aipatu egungo Arrantzako Politika Bateratuaren neurri eta ekintza-plan nagusiak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 2. Bigarren sektorea Europar Batasunean CIA: The World Factbook 2. 1 Sektorearen garrantzia Interneteko bilatzaile baten bidez, sartu La UE en breve webgunean. Ikertu zenbat jendek egiten duen lan bigarren sektorean. Herrialde bakoitzeko datuak jakiteko, kontsultatu CIAk egindako urtekaria: The World Factbook. Aurkitu webgune berean zenbateko ekarpena egiten dion bigarren sektoreak Europar Batasuneko ekoizpenaren balio osoari. Erabili Baliabiden albumeko Europako mapa politiko mutua Sartu Europar Batasun osoko datuak zure txostenean. Erantsi koropleta-mapa bat, herrialde bakoitzean bigarren sektorean zenbat jendek lan egiten duen azaltzeko. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 2. Bigarren sektorea Europar Batasunean Europako energia eta garraiobideak 2. 2 Meatzaritza eta energia-iturriak Sakatu irudiaren gainean, irakurri testua eta idatzi erauzketa-industriaren ezaugarriak. • Behar ditugun mineral guztiak ekoizten al ditugu? • Zer arazo eragiten ditu jarduera ekonomiko horrek? Sakatu liburuaren gainean eta kontsultatu Liburu Berdea, Europaren estrategia energia iraunkorra, lehiakorra eta segurua izateko liburuaren 3. eta 4. orrialdeak. Deskribatu Europar Batasuneko energiaren egoera. Irudiztatu informazioa grafikoekin. Europako energia eta garraiobideak liburuko 80. orrialdean ageri diren datuak erabiliko dituzu grafikoak egiteko. Azaldu gaur egungo egoera eta 2030 erako aurreikuspenak. AURREKOA IRTEN HURRENGOA
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 2. Bigarren sektorea Europar Batasunean Herrialde bakoitzak zenbat petrolio (crude oil), gas, ikatz (coal) eta energia nuklear ekoizten duen jakiteko, sakatu irudiaren gainean edo kontsultatu energiaren atala Eurostar-ek egindako urtekarian: Europe in figures. Beste herrialdeetatik zenbat energia inportatzen duten jakiteko ere urtekari horretan begiratu behar da. Energia-mendekotasunari eta energia berriztagarrien erabilerari buruzko informazioa ere aurkituko duzu La UE en breve, Hechos y cifras clave sobre Europa y los europeos webgunean. Zer helburu finkatu ditu EBk 2010 erako energiaberriztagarrien erabilerari dagokionez? Gaur egungo bilakaerak irauten badu, lortuko al da helburua? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 2. Bigarren sektorea Europar Batasunean EBn kontsumitzen den energia osoaren ia herena garraiobideek kontsumitzen dute. Europarako hobea eta garbiagoa den hirigarraioa (bideoa) Eskuinaldeko webgunean, bideo interesgarri bat aurkituko duzu: Europarako hobea eta garbiagoa den hiri-garraioa. 15 minutuko iraupena du. Klikatu gaztelaniazko bertsioaren (es) gainean eta ikusi nola murriztu duten hainbat hiritan petrolioarekiko zuten mendekotasuna; esaterako, Lillen, Grazen eta Londresen. Zein dira energiaiturri berri horiek? Zer alde on eta alde txar dituzte? Nola hedatu ahal izango lirateke horrelako jarduerak EBn? Energiamendekotasuna murrizteaz gain, zer beste onura eragiten dituzte? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 2. Bigarren sektorea Europar Batasunean 2. 3 Manufaktura-industria eta eraikuntza Irakurri Europako Batzordeak industriaz egin zuen agiriaren (2002) II. eta III. kapituluak. Europako Batzordea: Industria-politika Europa zabalduan Ø Nabarmendu zer ezaugarri dituen manufaktura-industriak Europar Batasunean eta sartu zure txostenean. Ø Azaldu zein diren puntu indartsuak eta ahulak. Ø Alderatu EBren eta beste potentzia batzuen egoera. Ø Ondorioztatu zer erronka dituen sektoreak. Sakatu irudiaren gainean. Begiratu nolako bilakaera izan duen manufakturen (Manufacturing) ekoizpen-balioak Europar Batasunean eta zer herrialde diren ekoizle handienak. Aztertu eraikuntzaren sektorea. Idatzi datuok zure txostenean. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean CIA: The World Factbook 3. 1 Sektorearen garrantzia Interneteko bilatzaile baten bidez, sartu La UE en breve webgunean. Ikertu zenbat jendek egiten duen lan hirugarren sektorean. Herrialde bakoitzeko datuak jakiteko, kontsultatu CIAk egindako urtekaria: The World Factbook. Aurkitu webgune berean zenbateko ekarpena egiten dion bigarren sektoreak Europar Batasuneko ekoizpenaren balio osoari. Sartu Europar Batasun osoko datuak zure txostenean. Erantsi koropleta-mapa bat, herrialde bakoitzean hirugarren sektorean zenbat jendek lan egiten duen azaltzeko. Erabili Baliabideen albumeko Europako mapa politiko mutua HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean EIN: Hirugarren sektorea Beste datu garrantzitsu batzuk Ikusi zer esaten duen Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) hirugarren sektoreaz. Eskuinaldean duzu webgunea. Sartu Europako hirugarren sektorearen ezaugarri nagusiak zure txostenean. • Zer herrialdetan sortzen dute aberastasun gehien zerbitzuek? • EBk munduan duen merkataritza osoaren zer zati dagokio hirugarren sektoreari? • Zer zati dagokio hirugarren sektoreari Batasunaren barnemerkataritzan? • Zenbatgarrena da EB zerbitzuen munduko merkataritzan? • Zein dira EBren merkataritza kide nagusiak (Batasunekoak ez direnak)? • Zer zerbitzuk osatzen dute EBren nazioarteko merkataritza? AURREKOA Datu horietako batzuk grafikoen bidez adieraz ditzakezu HURRENGOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean EBko jarduerak: barne-merkatua 3. 2 Barne-merkataritza Kontsultatu eskuinaldeko webgunea eta argitu gure pertsonaiaren zalantzak. • Zer esan nahi du Europako merkatu bakarra izateak? • Zer onura ekartzen dizkie ekoizleei eta kontsumitzaileei? • Zer egiten du Europar Batasunak merkatu bakarrak ondo funtziona dezan? • Batasunaren lurraldean, salgaiak bezain aske ibiltzen al dira zerbitzuak? • Zer beste oztopo gainditu behar dira merkatu bakarra errazteko? Laburtu informazio hori zure lanean Ikertu La UE en breve, Hechos y cifras clave para Europa y los europeos webgunean zenbatekoa den barne-merkataritza EBko merkataritzaren guztizkoarekiko. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean EBko jarduerak: kanpo-merkataritza 3. 3 Kanpo-merkataritza Kontsultatu eskuinaldeko nagusiak zure txostenean. webgunea eta idatzi ideia Nabigatu Interneten eta aurkitu La UE en breve, Hechos y cifras clave para Europa y los europeos webgunean zein diren gure merkataritza-kide nagusiak eta nolakoa den Europako merkataritzako balantza. Aztertu herrialde bakoitzaren kanpomerkataritza. Sakatu balantzan eta aipatu herrialdeen arteko ezberdintasunak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean 3. 4 Beste zerbitzu batzuk Finantza-zerbitzuak Europar Batasunak dauka munduko burtsa nagusietako bat: Londresko burtsa. Nabigatu Interneten eta jakin noiz sortu zen. Nahi izanez gero, idatzi beste datu interesgarri batzuk ere zure txostenean. Garraiobideak Sakatu irudiaren gainean. Adierazi zer kezka dauden Europar Batasunean errepideen, trenbideen eta itsaso eta aire bidezko garraioaren gainean. Aipatu EBk garraiobideen politikan hartu dituen zenbait neurri. Sartu La UE en breve, Hechos y cifras clave para Europa y los europeos webgunean. Idatzi zure txostenean zein diren gaur egun salgaiak eta pertsonak garraiatzeko bide nagusiak. AURREKOA HURRENGOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean EIN: Udako turismoa (ikus 6. orrialdea) Turismoa Sakatu irudiaren gainean eta ikusi zer herrialdetakoak diren Europan turismoa egiten dutenak. Egin grafiko bat, datuok zure txostenean azaltzeko. Enpresentzako zerbitzuak Sartu EINen webgunean eta ikusi EBko zer herrialdetako hoteletan izaten den turista gehien. Sakatu irudiaren gainean eta ikertu zenbateko garrantzia duten EBn enpresentzako zerbitzuek, zein den arazo nagusia, eta nola konpon daitekeen. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean 3. 5 Sektorearen arazo nagusiak EBn zerbitzuak askatasunez emateko oztopoak gainditzea da Batasunaren arazo handienetako bat. Zenbait zerbitzuren produktibitatea handitzeko beharra gehitu behar zaio horri, teknologia berrien alorrean zenbait herrialdek dute atzerapena gainditzea, I+Gko inbertsioak handitzea; eta deslokalizazioak eragiten duen lanpostugalerari aurre egitea. Sakatu irudiaren gainean eta jakin… • Zer lotura dagoen deslokalizazioaren eta IKTen garapenaren artean, eta deslokalizazioaren eta produktibitatearen artean. • Zer aholku ematen dituen UNCTAD erakundeak deslokalizazioak eragindako lanpostu-galerari aurre egiteko. HURRENGOA AURREKOA Kontsultatu 2005 eko Munduko Merkataritzaren Txostena (308. orrialdea). • Zer herrialdek esportatzen dute zerbitzu gehien? • Nolakoak dira zerbitzu horiek? • Zer herrialdek hartzen dituzte deslokalizatutako zerbitzuak? Munduko Merkataritzaren Txostena IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia 3. Hirugarren sektorea Europar Batasunean Europa eta europarrak: gertakari eta datu oso garrantzitsuak Egoera ez da bera herrialde guztietan Kontsultatu eskuinaldeko webgunean, eta azaldu nolakoa den egoera EBn Teknologiaren Informazioan eta I+Gn egiten diren inbertsioetan AEBekin eta Japoniarekin alderatuta. Zure txostenean, datuok grafikoen bidez adieraz ditzakezu. Sakatu irudiaren gainean. Sartu txostenean zer ezberdintasun dauden Europar Batasuneko herrialdeen artean ikerketako eta garapen esperimentaleko inbertsioei dagokienez. Adierazi informazio hori koropleta-mapen bidez. HURRENGOA AURREKOA Erabili Baliabideen albumeko Europako mapa politiko mutua IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia Erakutsi bakarkako lana zure taldeko kideei. Egiaztatu antzeko egitura erabili duzuela aurkezpenean, eta zenbait kontzeptu komun modu berean adierazi dituzuela (sektorean zenbat jendek egiten duen lan, esaterako). Horrek guztiak bateratu egingo du taldeko lana. Egin txosten globala. Bakarka egin dituzuen hiru lanez gain, sarrera eta bukaerako ondorioak izan beharko ditu txostenak. • Sarrera: ez da orrialde bat baino luzeagoa izango. Txostenaren oinarriak azaltzeaz gain, laburtu sektoreen egungo eta etorkizuneko egoera EBn. • Ondorioak: aipatu berriro ere ekonomiaren egungo egoeraren ideia nagusiak eta datozen urteetarako aurreikuspenak. Azaldu labur zer egiten duen EBk sektoreen egoera hobetzeko. Zaindu lanaren aurkezpena, idazketa ortografia. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 4. ariketa. Europar Batasuneko ekonomia EBALUATU ZUEN LANA Zuen txostena irakasleari eman eta gero bukatuko da ariketa. Gero, ebaluatu zuen lana. Joan ebaluazio-ereduetara. Balioetsi. . . Zuen ikasketa. Taldearen funtzionamendua eta zuen parte-hartzea taldeko lanean. Zeuenganatutako jakintza. Zuen gaitasuna ariketa egitean sortutako zailtasunak eta haiek gainditzeko modua identifikatzeko. EBALUAZIO-EREDUAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 5. Ingurumena Europar Batasunean EBko herrialdeak asko garatu dira, baina ingurumenean kalte handiak eragin ditu garapen horrek: • Berotegi-efektuko gasak ugaritu egin dira atmosferan, eta ondorioz, planeta berotu egin da. • Urak asko kutsatu dira, eta bertan bizi diren espezieen iraupena arriskuan dago. • Natura-baliabideak gehiegi ustiatu dira, eta baliabide horien etorkizuna zalantzan dago. • Bioaniztasuna galtzen ari da habitat naturalak deuseztearen eraginez. • Lurzorua degradatzen eta amaitzen ari da. Zenbateko garrantzia dute kalte horiek? Garaiz al gaude joera hori aldatu eta garapen iraunkorra lortzeko? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 5. ariketa Imajinatu hitzaldia eman behar duzuela NBEren batzar batean. Hau da gaia: Ingurumenaren egoera Europar Batasunean. Egin lauko taldeak. Ikasle bakoitzak ingurumen-arazo bati buruzko informazioa bildu beharko du. Hauek dira testu-liburuan ageri diren arazoak: airearen kutsadura, uren kutsadura, deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea, eta lurzoruaren degradazioa. Hitzaldian, EBn ingurumenaren egoera nolakoa den azaldu beharko duzue, bai eta datozen urteetako aurreikuspenak ere. Egoera hobetzeko zenbait proposamen iradoki beharko dituzue. Una verdad inconveniente pelikulak (Davis Guggenheim, 2006) oso informazio interesgarria emango dizue; lan hau egiteko erreferentzia izan daiteke. JARRAIBIDEAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean JARRAIBIDEAK Erabaki zer ingurumen-arazo landuko duen ikasle bakoitzak: 1. Airearen kutsadura eta klima-aldaketa 2. Uren kutsadura eta gehiegizko ustiapena 3. Deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea 4. Lurzoruaren degradazioa eta basamortutzea Bateratu bildutako informazioa eta eztabaidatu. Ebaluatu egoeraren larritasuna eta zientzialarien aurreikuspenak datozen hamarkadetarako. Pentsatu zer neurri hartu beharko liratekeen egoera hobetzeko. Idatzi hitzaldia. Aukeratu eman behar duzuen informazioa, kontuan izanda hitzaldiaren bidez zer lortu nahi duzuen eta zenbat denbora utzik dizuen irakasleak. Eman hitzaldia gainerako ikaskideen aurrean. Taldeko kide batek irakurriko du. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean Sakatu irudien gainean zuen lanari ekiteko 1. Airearen kutsadura eta klima -aldaketa 2. Uren kutsadura eta gehiegizko ustiapena 3. Deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea 4. Lurzoruaren degradazioa eta basamortutzea AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 1. Airearen kutsadura eta klima-aldaketa EBk hartutako zenbait neurriri esker, hainbat gas kutsatzaile gutxiago isurtzen da orain, baina isurketa guztiak ez dira gutxitu; esaterako, lehen baino CO 2 gehiago dago airean. Berotegi-efektua eragiten duen gas hori da planetako tenperatura igotzearen erantzule nagusia. Kontsultatu webgunea eta aztertu alderdi hauek: EBn zenbatekoa den gaur egun airearen kutsadura, zein diren haren eragileak eta ondorioak, zein diren kutsadura mota horri aurre egiteko estrategiaren helburuak, eta nola egin behar zaion aurre. Airearen kutsaduraren gaineko gaikako estrategia Arnasten dugun airearen kalitateak arriskutsua izaten jarraitzen du osasunerako eta natura-ingurunerako. Naturahondamendiak gertatzeko mehatxua dago planeta osoaren berotzea dela-eta. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 1. Airearen kutsadura eta klima-aldaketa Zertan ari gara aurre egiteko? 1989 an sartu zen indarrean Montrealgo protokoloa, EBko herrialdeek eta beste batzuek sinatutako hitzarmena. Nabigatu Interneten eta jakin zer konpromiso hartu zituzten EBko herrialdeek eta zein izan den emaitza. Airearen kutsaduraren eta klima-aldaketaren aurkako borrokan, bada nazioarteko beste akordio erabakigarri bat: Kyotoko protokoloa. Sakatu irudian eta ikasi gauza gehiago hitzarmenari eta EBren konpromisoei buruz. Nabigatu Interneten eta jakin EBko zer herrialdek beteko dituzten Kyotoren baitan 2010 erako finkatutako helburuak eta zeinek ez. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 1. Airearen kutsadura eta klima-aldaketa Webgune honetan, klima-aldaketa nola azaltzen den ikus daiteke Señales medioambientales 2004 (Europako Ingurumen Agentzia, EIA) urtekariaren bidez. Aurkitu beste datu interesgarri batzuk azken urteko urtekarian. Lurraren berotzea Kyotoko Protokoloa (WWF / Adena) agiriko zati batean ere aipatzen da. EIAk albisteak eta erreportajeak jartzen ditu webgunean. Sartu bertan. Ba al dago airearen kutsadurari eta klima-aldaketari buruzko agiri berririk? Hala bada, zer datu berri ematen ditu? Hitzaldian, frogatu egin beharko dituzue esandakoak. Aurkitu Interneten edo prentsan gaur egungo gertakariren bat, airearen kutsadurak edo Lurraren berotzeak eragindako ondorioak islatzeko. AURREKOA IRTEN HURRENGOA
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 2. Uren kutsadura eta gehiegizko ustiapena Europar Batasuna neurriak prestatzen ari da gure uren kalitatea hobetzeko eta haren kontsumoa gutxitzeko. Emaitzak oso onak izan dira, baina oraindik ere, ibai, aintzira, kostaldeko ur eta akuifero asko oso kutsatuta daude. Halaber, lurpeko uren gehiegizko ustiapenak (Europan kontsumitzen den edateko uraren %65 inguru ematen dute) arriskuan jartzen du etorkizuneko belaunaldien ur-horniketa. Ura bizia da Kontsultatu webgunea eta jakin zer egoeratan dagoen ura Europan HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 2. Uren kutsadura eta gehiegizko ustiapena El agua en Europa: una evaluación basada en indicadores agirian ikusi ahal izango duzu gure uren kalitate ekologikoak zenbat egin duen hobera eta zenbat txarrera, mantenugaiek eragindako kutsadura eta kutsadura organikoa zer-nolakoa den, substantzia arriskutsuen presentzia eta zenbat ur daukagun. Uholde handiak dira Europan gertatzen diren ohiko hondamendi natural gehienak, eta klima-aldaketaren eraginez, gero eta gehiagotan gertatuko dira; batez ere, kontinentearen erdialdean, iparraldean eta iparekialdean. Ba al dakizu zergatik bikoizten duen planetaren berotzeak uholdeak izateko arriskua? Aurkitu erantzuna webgunean. Klima-aldaketa uholdeak Europan Agiri hori ikusi nahi baduzu, sakatu botoi berdea. Funtsezko datuak soilik jakin nahi badituzu, sakatu gorria. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 2. Uren kutsadura eta gehiegizko ustiapena Zertan ari gara aurre egiteko? Sakatu beheko argazkian. Jakin zer den Uraren Zuzentaraua, zer helburu dituen, zeri eragiten dion eta zeren edota noren mende dagoen politika horren arrakasta edo porrota. Europako Ingurumen Agentziak (EIA) ingurumenari buruzko albisteak eta erreportajeak jartzen ditu Interneten. Kontsultatu webgunea. Ba al dago uren kutsadurarekin edo gehiegizko ustiapenarekin lotutako agiri berririk? Europako Ingurumen Agentzia Hitzaldian, frogatu egin beharko dituzue esandakoak. Aurkitu Interneten edo prentsan ikusi ditugun gaiei buruzko albisteren bat. HURRENGOA SAKATU HEMEN AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 3. Deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea Gizakiaren eraginez, bioaniztasuna erritmo kezkagarrian ari da galtzen Europar Batasunaren lurraldean. Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) arabera, herrialde batzuetan faunaren ia laurdena desagertu da. Sakatu liburuaren gainean eta ikusi Europako Batzordearen txosten hau: Detener la pérdida de biodiversidad para 2010 y más adelante. 3. atalean, bioaniztasunaren egoera eta bilakaera azaltzen dira, bai eta galeraren eragileak zein diren ere. 5. atalean, datozen urteetarako ekintzaplana proposatzen da. Zein dira helburuak? HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 3. Deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea Sartu webgune honetan eta ikusi zer-nolako eragina duen nekazaritzak bioaniztasunean. Berdin eragiten al dute nekazaritza mota guztiek? Irakurri txosteneko 12. eta 13. orrialdeak. Deforestazioa da bioaniztasuna galtzearen eragile nagusietako bat. Kontsultatu webgune hau eta jakin zenbat zur ustiatzen den ilegalki Europan eta zer herrialdetan den arazo handia. Aurkitu beste datu interesgarri batzuk Europako Ingurumen Agentziaren (EIA) azken urtekarian: Señales medioambientales. Baso asko desagertzen dira suteen eraginez. Hitz egin mapa hauek ematen dizueten informazioaz. KONTSULTATU MAPAK HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 3. Deforestazioa eta bioaniztasuna galtzea Zertan ari gara aurre egiteko? Bioniztasuna babesteko, Europar Batasunak eremu-sarea sortu du: Natura 2000 Sarea. Eremu horiek ondo zaintzea da lehentasuna. Nabigatu Interneten eta ikasi sareari buruzko gauza gehiago. EIAk albisteak eta erreportajeak jartzen ditu Interneten. Ba al dago bioaniztasuna galtzearekin lotura duen agiri berririk? Hitzaldian, frogatu egin beharko dituzue esandakoak. Aurkitu Interneten edo prentsan zuhaitzak mozteari, suteei edo bioaniztasuna galtzeari buruzko albisteak. AURREKOA IRTEN HURRENGOA
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 4. Lurzoruaren degradazioa eta basamortutzea Lurzorua baliabide mugatua da, eta ezin da berritu. Lehenera daiteke, baina denbora asko behar da horretarako. Europan, 320 lurzoru mota identifikatu dira. Inoiz baino azkarrago ari dira degradatzen; batez ere, gizakiaren eraginez, eta neurri txikiagoan, Lurraren berotzeak eragindako klima-fenomenoen eraginez. (Ikus 1. eta 2. atalak) Kontsultatu webguneak gauza hauek jakiteko: zein diren Europako lurzoruaren arazo garrantzitsuenak, zer lekutan dagoen degradazio-arrisku handiena, zer kostu ekonomiko duen eta nola lurzorua babesteak garapen iraunkorra bultzatzen duen, eta klimaaldaketa arintzen. Aztertu EBk lurzoruari buruzko politikarik duen ala ez. HURRENGOA (Ikus 4. eta 5. atalak) AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 4. Lurzoruaren degradazioa eta basamortutzea Zertan ari gara? Nabigatu Interneten eta ikertu Europar Batasunak bat egin duen ala ez Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioarekin. Ø Azaldu zer helburu duen Konbentzioak. Ø Aipatu zein diren Europar Batasunean basamortutzeak gehien kaltetutako herrialdeak. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean 4. Lurzoruaren degradazioa eta basamortutzea Europako Ingurumen Agentzia Kontsultatu Europako Ingurumen Agentziak egindako azken urtekaria: Señales medioambientales. Ba al dago informaziorik Batasunean gertatzen ari den lurzoruaren degradazioaz eta basamortutzeaz? Hala bada, zer datu berri ematen ditu? Kontsultatu goiko webgunea. Bertan jartzen ditu ingurumenari buruzko albisteak eta erreportajeak lehen aipatu dugun agentziak. Aurkitu Interneten edo prentsan lurzoruaren degradazioarekin edo basamortutzearekin lotura duen albisteren bat. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean Erakutsi zuen ikerketaren emaitza taldeko gainerako kideei. Denon artean, esan zer-nolako larritasuna duten EBko ingurumen-arazoek, egin haien arteko lotura eta epaitu arazook gainditzeko politikak egokiak diren ala ez. Erabaki zer aholku emango zenizkieketen gobernuei egungo egoerari eta etorkizuneko aurreikuspenei aurre egiteko. Idatzi hitzaldia Hitzaldian, hauek dira hizlariaren helburuak: entzuleei informazioa ematea eta haiek konbentzitzea, haien jarreran eta jokabidean eragiteko asmoz. Hitzaldia prestatzeko, jarraitu hurrengo orrialdean emango dizkizugun aholkuei. HITZALDIA PRESTATZEA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean Idatzi hitzaldia 1. Aukeratu informazioa. Kontuan izan hitzaldiaren helburua eta denbora. 2. Egin gidoia, helarazi nahi dituzuen ideiak ordenatzen laguntzeko. 3. Idatzi hitzaldia garbi eta zehatz. Batek idatziko du taldeko kide guztiek egindako ekarpenetan oinarrituta. Hitzaldiaren hasieran sarrera egin behar da. Laburra izan behar du, entzuleen arreta bereganatzeko. Emaitza ona ematen du sarrera galdera batekin edo batzuekin bukatzeak. Hitzaldiari ondorioek eman behar diote amaiera. Zati erabakigarriena dira, bukaeran esandako hitzak gogoratzen baititu ondoen entzuleak. Ondorioetan, laburtu aurrez azaldutako ideia nagusiak eta bukatu esaldi irmo batekin, hausnarketarako eta zerbait egiten hasteko gogoa pizteko. HURRENGOA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 5. ariketa. Ingurumena Europar Batasunean Eman hitzaldia ikasgelan Egin lasaitasunez, presarik gabe, eta saiatu ondo ahoskatzen. Hitzaldia atsegina izatea lortu behar duzue, entzuleek arreta jar dezaten une oro. Horretarako, tonua aldatzeko aholkua ematen dizuegu; hau da, hitz eta datu garrantzitsuenak ozen esatea. Eta tarteka, begiratu entzuleei, haien konplizitatea lortzeko. Pantailan edo horman proiektatzen diren irudiez eta grafikoez osatzen baduzue hitzaldia, askoz hobeto. Hitzaldia ikasgelan eman eta gero bukatuko da ariketa. Hitzaldi guztiak entzun ondoren, ebaluatu emandako informazioaren egokitasuna eta aurkezpena bera. Bozkatu zein izan den hitzaldi sinesgarriena. Bukatzeko, bete ebaluazio-ereduak zuen lana ebaluatzeko. EBALUAZIO-EREDUAK AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Ondorioak Europar Batasunaz ikasi duzuenaz Zer ikasi duzue… Ikasteko moduaz Lehen aldiz egin al duzue Ikertu sarean? Alderatu ikasteko modu hori eta testu-liburuen bidez egiten dena. — ingurune fisikoaz? — gobernu-ereduaz? — biztanleriaz? — ekonomiaz? — ingurumenaz? Ikertu sarean atalean ikusi duzuenaz gain, zer gauza gehiago jakin nahiko zenituzkete Europar Batasunaz? Nora joko zenukete informazio hori lortzeko? Zer webgunetan sartuko zinatekete? — Zein da interesgarriena? — Zein da erakargarriena eta atseginena? — Zein da zailena? — Nola gogoratzen dituzue ondoen ikasitako gauza guztiak ondoen? Zer alderdi nabarmenduko zenituzkete taldeko lanean? Zer arlotan emango zeniokete balio txikiagoa taldeko lanari bakarkakoarekin alderatuta? Zer ariketa gustatu zaizue gehien? Zergatik? Nola hobetuko zenituzkete Ikertu sarean atalean egin dituzuen ariketak? ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Baliabideen albuma 1. Europako mapa fisikoak A IBILBIDEA 2. Europako mapa politikoa SAKATU HEMEN B IBILBIDEA C IBILBIDEA HASIERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Baliabideen albuma – A ibilbidea ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Baliabideen albuma – B ibilbidea ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Baliabideen albuma – C ibilbidea ATZERA AURREKOA IRTEN
SARRERA ARIKETAK ONDORIOAK IKERTU SAREAN BALIABIDEEN ALBUMA GEOGRAFIA - DBH 3 Baliabideen albuma – Europako mapa politikoa Mapa hau erabiltzean, gogoan izan Europako estatu guztiak ez direla EBko kide. ATZERA AURREKOA IRTEN
- Slides: 121