Herri urrun batean Fuji izeneko sumendi altu bat
Herri urrun batean Fuji izeneko sumendi altu bat zegoen guztion zaintzailea zena.
Herria sumendiaren zaintzapean bizi zen. Fuji kontent izateko prozesioak egiten zizkioten.
Egunak, asteak eta urteak… pasatzen ziren betebehar arruntetan
ia Negu partean, arrozadiak elurrak zuritzen zituen eta haize boladak pairatu ezinak ziren
Udaberriaz paisaiak koloreztatzen ziren. Koartzak eta hegazti migrariak kabiak egitera bueltatzen ziren
Fujik ez zuen elur jantzia galtzen eta badiara abiatzen ziren belaontziei bere edertasun osoaz agertzen zitzaien
Uda uzta oparo aldia zen. Ilargi betea, langileen bidelaguna zen.
Bitartean, Fujik arrantsaleen lana zaintzen zuen
Itsasoa haserretzen zenean, marinelak Fujiren babesaren bila porturatzen ziren.
Behin, barku arrotzak heldu ziren portura.
Ongietorria emateko, etxe nagusikoek banderak atera zituzten lehioetara.
Herritarrak kaiaraino hurbildu ziren.
Festa giroa sortu zen
Emakumeek ez zuten etorkinen etorrera galdu nahi
Katuek ere ez!!!
Halako batean, euria hasi zuen
Itsasoa harrotu zen. Ezinezkoa egin zen badia eta Fujiren babesa abandonatzea
Marinel eta patroi atzerritarrek erabaki bat hartu zuten: neguko solstizioa pasatu arte herri hartako portuan geldituko ziren
Ekaitza baretu zenean, bizitzak ohiko erritmoa hartu zuen.
Herriko jendeak, bere zereginetan jarraitu zuen, landan …
…Eta hirian
Kanpotarren presentzia onartua izan zen eta gustoz entzuten zituzten haiek kontatutako istorioak eta ohiturak
Barkuetako merkantziak herrian trukatu ziren bertako produktuez
Negua berriro ere azaldu zen
Neguarekin, elurra
Elurrarekin, hotza
Hotz handiak etorri ziren
Herriko jendea kasik ez zen etxetik ateratzen
……. Halako batean……………
Barkuko jendeaz galdetzen, gizon lodi bat herrian azaldu zen.
Hain berezia zen … Izena eta kanta bitxi bat asmatu ziotela:
Horra, horra, gure Olentzero!. . . Handik aurrera, Fujiren lurraldeetan, neguko solstizio heltzean kanta harekin eskertzen dira: bizitza, uzta, arrantza, babesa eta sumendiaren ikuskizun paregabea!!
• • • Gabon gaba ondo pasa Oporrak dastatu eta disfrutatu Urte berrira alai sartu Begiak itxita, negua usaindu Sutondoan maite dituzun kontuak entzun Patzientziaz, maitasunez, tolerantziaz, begietara begiratzeko gogoaz, pilak karga itzazu
Musika: Dvorak “Slavonic Dance Nº 1 in C. , OP. 46, 1 Furiant Pinturak: Hiroshige eta Hokusai. XIX. mendeko japoniar margolariak
2011 ZORION ETA URTE BERRI ON Txurdinagako Berritzegunekideen partez
- Slides: 35