HARREMAN ESTILO BERRIA Gure talde lanerako proposamenak PROIEKTU
HARREMAN ESTILO BERRIA Gure talde lanerako proposamenak
PROIEKTU PARTEKATUAK • Organizazio guztiek lortu behar dute euren proiektua osoki partekatua izatea, ez bakarrik bertako pertsonekin, baizik eta bezeroekin eta hornitzaileekin ere
PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK • Pertsonak eta haien arteko harremanak dira arrakastaren gakoa (mundu guztiak esaten du hori baina gutxik praktikatzen dute benetan). Jakintza eta teknologia eros daitezke; portaera, ordea, ez; eta portaera konfiantzaz, informazioz, errespetuz, ilusioz, proiektu partekatu batez eraikitzen da.
MODU INFORMALEAN EZTABAIDATZEKO TOPAGUNEAK • Pertsonek modu informal eta espontaneoan interesatzen zaizkien gaiak eztabaidatzeko topaguneak sortzeak eragin erabakiorra du pertsonen arteko interakzioetan. “Leku gutxitan ikasi dut Cambridgeko Unibertsitateko Laboratory-n goizetan kafea eta arratsaldeetan tea hartzen baino gehiago” (Pedro Miguel Etxenike)
TALDE AUTOGESTIONATUAK: KAOS ANTOLATUA • Taldeen bidez estilo berri bat lortzen da: 4 -5 pertsonen taldea, elkar aukeratzen dute, lider bat aukeratzen dute eta ados jarrita epe jakin batean erronka zail bat planteatzen dute. • Taldeei esker pertsonak ilusionatu egiten dira eta gozatu egiten dute erronka berriekin, lidergo berriak agertzen dira eta organizazioa aberasten da jakintzaz.
KOMUNIKAZIOA, ASKATASUNA, ARDURA • Beharrezkoa da topaguneak sortzea pertsona guztiek tratatu ditzaten behar dituzten intereseko gaiak, modu formal eta informalean. • Pertsona gehienak arduratsuak dira haiengan konfiantza jartzen denean, proiektuak eta mezulariak erakartzen badituzte. • Norberak bereizi behar du partekatzeko proiektu hori eskainiko dion lekua
ABAGUNEAK ESKAINTZEA ETA KONTROLATZEA • Informazioa behar dugu, neurtzen ez dena nekez jakin baitaiteke hobetzen ari den. Baina informazioa partekatua izan behar du. (Ez ahaztu hierarkiatik informatu egiten dela eta taldeetatik, berriz, komunikatu eta partekatu) • Epe luzean eraginkorragoak dira askatasuna eta konfidantza, kontrola eta mesfidantza baino.
ESPERIENTZIA PARTEKATUA • Jakintzaren sorkuntza handiena talde-lanetik dator; hau da, esperientzia partekatutik. • Partekatzea zabaltzea da. Galdera hauxe da: − Zenbat jakintza dauka metatua nire organizazioak? − Zenbat pertsonek dute jakintza hori? − Nola dago hortaz banatua boterea? − Noren eskuetan dago etorkizuna? − Nola zabaltzen da jakintza hori?
ETENGABEKO BERRIKUNTZA • Berrikuntzaren posibilitateak areagotu egiten dira pertsonen arteko konexioen bidez. • Zenbat eta pertsona gehiago izan sortzen dutenak eta zenbat eta beste pertsona gehiagorekin izan harremanak eta zenbat eta desberdinagoak izan konexio horiek, orduan eta handiagoak izango dira berrikuntza lortzeko aukerak. Lankidetza-prozesu bat da, komunikazioak berebiziko garrantzia duena.
ETORKIZUNEKO PERSPEKTIBA • Irudikatzen badugu zer etorkizun nahi dugun gure organizazioarentzat eta hori partekatua baldin bada, harekin topo egiteko aukera asko handitzen da. • Etorkizunera begira jarritako organizazio bat ideiak dituen organizazio bat da, abian jarri nahi dituena eta hori ilusioz egiten duena, ekintzarako eta arriskurako gaitasuna duena.
ETENGABE EREITEN JARDUTEKO SENTSAZIOA • Oso da garrantzizkoa etorkizuneko ikuspegiarekin lan egitea. Baldintza berdinak izanik batzuek arrakasta handiagoa izaten dute beste batzuek baino. • Ez ditugu askatasun-espazioak uzten, ez dugu pazientzia hartzen, pertsonek barruan daramaten guztia eman dezaten. • Pentsatu behar dut egunean eguneko martxan nola eraikitzen dudan etorkizuna.
- Slides: 11