HABERMAS Lana eta Elkarrekintza Frankfurteko Eskola Jrgen Habermas
HABERMAS Lana eta Elkarrekintza
Frankfurteko Eskola Jürgen Habermas (Düsseldorf, 1929) hartzen da Frankfurteko Eskolaren azken ordezkaritzat � Positibismoaren kontrako pentsaera du. Horrez gain, teoria marxistari buruzko adierazpen berria egin zuen, eta ekarpen handiak egin zizkion ezagutzaren soziologiari, bai eta masen komunikabideen soziologiari ere � Bere liburu garrantzitsuenen artean Ezagutza eta interesa (1968) eta Komunikazio-ekintzaren teoria (1981) daude �
Gizakiaren interesak Interes teknikoak: naturaren menderakuntza lortzearen helburua dutenak dira, bere arloa lana da eta existentziarako baliabideak eskuratzea bilatzen dute. Interes hauek garatzen dituzten zientziak enpiriko - analitikoak dira � Interes praktikoak: besteekiko harremanetan oinarritzen dira; animali politiko eta ekintza komunikatiboari dagozkionak dira; adostasuna bilatzen dute. Interes hauek garatzen dituzten zientziak historiko-hermeneutikoak dira � Interes emantzipatzaileak: Menderakuntzatik askatzea bilatzen dutenak dira eta bere jarduera propioa auto-hausnarketa da. Interes hauek garatzen dituzten zientziak gizarte zientzia kritikoak dira, Marxen ideologiaren kritika eta Freuden psikoanalisi terapeutikoa adibidez (Arrazionalizazio arlo pertsonalean eta Ideologia gizarte arloan dira gure mekanismoak benetako intentzioak ezkutatzeko; gure aukerak edo ekintzak aurrera eramateko ditugun benetako arrazoiak ezkutatzen ditugu arrazionalizazio eta ideologiaren atzean; mekanismo hauek dira, hain zuzen ere, Marxek eta Freudek aztertzen dituztenak) � Planteamendu hauekin Habermasek positibismoaren kritika zorrotza egin zuen
Gizakiaren interesak Gizaki soziala Gizaki praktikoa Jarduera komunikatiboa Jarduera instrumentala Hizkuntzaren bitartez arrazionalitatea erabiltzea, moral dialogikoa bilatzen du Arrazionaltasun instrumentalaren bitartez lana Diskurtsoaren etika ahalbidetuko da, beraz, demokrazia erradikala posiblea da Natura eta Gizakiarekiko menderakuntzaren morala: alienazioaren egoera Gizakiaren autonomia eta emantzipazioaren zerbitzuan dagoen teknika ahalbidetuko da eta honek alienazioaren egoera gainditzea posible izango du
Lana Habermasen planteamendu batzuk Marxen teoriarekin bat datoz baina beste batzuk ez: � Habermasek Marxen espiritua berreskuratu zuen (Eskolaren sorrera-espiritua ere bazena), gizarte-zientzia kritiko bat lantzea beharrezkoa zela adierazi baitzuen. Gizarte-zientzien etorkizun handiko garapenak bereganatu eta gizarte -zientzia kritiko batean barneratu nahi zituen, eta horrez gain, filosofiaren eta gizarteari buruzko ulermen zientifikoaren sintesi dialektiko berri bat sortu nahi zuen, beti argi izanez eduki enpirikorik gabe teoria kritiko bat erraz bihur daitekeela erretorika huts � Bestalde, Habermas Marxen ikuspegitik urruntzen da gai nagusi batean: gizakia ekoizpenera murriztu izana aurpegiratzen dio. Ondorio teoriko garrantzitsuak ditu horrek. Marxek garrantzi handia eman zion lana kategoriari, gainerako giza jardueren kalterako, gizarte-harremanen eremuan sortutako arazo guztiak politikaren gainegiturarekin lotzen baitzituen; hau da, gatazka ekonomikotzat hartzen baitzituen. Funtsean, Marxen proiektuak gizakiari buruzko ikuspegi jakin bat du, eta ikuspegi horrek kalte egiten dio: tresnak egiten dituen animaliatzat hartzen du gizakia
Elkarbizitza Habermasen arabera, lanari hainbesteko garrantzia eman ordez, Freuden antzera familia hartu izan bazuen azterketaren erdigunetzat, gizakiari buruz Marxen ikuspegia askoz sinesgarriagoa izango zen. Azken batean gizakia elkarbizitzan garatzen da; esate baterako, nola balioets daiteke gizakien emantzipazio-grina? Eskema marxista klasikoaren arabera, oraindik arrazionalizatu gabe dagoen ideal hutsa izango litzateke, ideal intuitiboa. � Habermasen arabera, arrazoimenaren eredu orokor berri batean kokatu behar dira gizakien interesak; besteak beste, elkarbizitzaren barnean emantzipatzeko interesa. Gizakia izaki arrazionala da, eta gauza guztietan aske izan nahi izatea da haren adierazpen gorena �
- Slides: 6