GARAPEN NAHASTE OROKORTUAN DAUDEN HAURREN EZAUGARRIAK ETA BEHARRAK
GARAPEN NAHASTE OROKORTUAN DAUDEN HAURREN EZAUGARRIAK ETA BEHARRAK Arreta Goiztiarra Mondragon Unibertsitatea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 1. 7 materia
GARAPEN NAHASTE OROKORTUA n Garapen neurologikoan ematen den nahastea da eta horrek hurrengo arloetan du eragina: hizkuntzaren erabileran (komunikazioan), gizarte trebetasunetan eta jokabideetan (elkarrekintza sozialean) eta irudimenean. n Arlo hauetan berezitasunak dituzten pertsonak Garapen Nahaste Orokortuaren edo Autista espektroaren baitan diagnostikatzen dira.
GARAPEN NAHASTE OROKORTUAK n Garapen Nahaste Orokortuak bere baitan hartzen ditu: ¨ Autismoa ¨ Rett ¨ Asperger ¨ desintegratiboa
AUTISMO TIPIKOA Elkarrekintza sozialetan nahasteak: isolamendua, besteekiko n indiferentzia edo bat-bateko elkarrekintza eza. Onartzen dituzte hurbilpenak eta haiek haien erara bilatzen dituzte kasu batzuetan. n Komunikazioan anomaliak: Besteekin komunikazio eza, beharretara zuzenduta bakarrik, edo zentzu gabeko hizkera edo elkarrekintza bilatzen ez duen hizkera. n Ulermen sozialean zailtasunak: Imitaziorik ez, edo imitazioa baina zentzu gabekoa, rolak modu esteriotipatuan hartzen dituzte eta enpatia barik n Interesak oso mugatuak n Jokabide errepikakorrak
ASPERGER NAHASTEA n n n Harreman sozialean zailtasunak Interes eta jarduerak errepikakorrak Garapen motorean arazorik ez baina apur bat traketsak izan daitezke. Bere garapen kognitiboa normala edo oso ona Kasu honetan ez da hizkuntza arazorik agertzen, oso maila ona daukate Ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak
RETT SINDROMEA n n Emakumezkoek daukate Mutazio Genetikoa da Behin betiko diagnostikorik ez da egiten 4 -5 urte bete arte Endekapenezko (degeneratiboa) nahastea da eta bere bilakaerak honelako ezaugarriak izaten ditu: . - Garapen arrunta haurdunaldian eta jaio eta gero hilabete batzuetan. - Buru hezurraren hazkuntza geldotu egiten da 5 hilabetetik aurrera. - Komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira 6 hilabetetik aurrera. - Eskuak eta oinak txikiak. Mugimendu esteriotipatuak eskuetan ( txaloak, garbitzearena, igurtzi …). - Atzerapen psikomotorea
Haurtzaroko Nahaste Desintegratzailea Bi urtetik aurrera ematen da n Lehenengo urteetan garapen arrunta n Gero galtzen du eskuratutako trebetasunak: komunikazioan, garapen psikomotorea eta harreman sozialean n Esteriotipiak n
Rivière-ren ikerketa (2000). 100 kasu. Behatutako adierazleak Haurraren adina Familien % Behatutako jokabideak Lehenengo urtean • %3 (0 -6 hilabete) • %22 (6 -12 hilabete) • Pasibotasuna • Komunikazio eza • Elkarrekintzan erantzun espresiborik ez • esterotipiak Bigarren urtean • Familien %57 behatutako • Deiei erantzunik ez (gorreria paradoxikoa) • Hizkuntzaren garapenik ez • Protoinperatborik ez (eskaerarik ez) • Protodeklaratiborik ez (partekatzeko eskaerarik ez) • Deskonekzioa edo lotura eza
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta 0 -9 hilabete Baliabide komunikatiboak GNO-ren patroia Ama-haurraren arteko elkarrekintza • Aurpegiz aurpegiko elkarrekintza • Antzaz normalitatea Lehen mailako intersubjetibitatea: besteen egoera emozionalekin bat egitea • Atxikimendu jokabideak • Lasaitasun espresiboa • imitazioa
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta 9 -18 hilabete Baliabide komunikatiboak Elkarrekintza triadikoa: ez da bakarrik amarekin, testuinguruko objektu eta gertaeretan ere du interesa • Arreta bateratua: aldi berean zerbaiti edo norbaiti kasu egiten dieten bi pertsona. • Erreferentzia soziala: helduaren erreferentzia bilatzen da egoera desberdinetan nola jokatu jakiteko. • Ekintza bateratua: besteen arreta Bigarren gidatzeko , keinuak eta jokabideak mailako ikasten ditu, helduaren erantzunak intersubjetibitatea behatuz arreta eskatzen duenean, : beste batzuen laguntza eskatuz eta lortuz intentzioetaz ohartzen da GNO-ren patroia • Nahita eskatzeko edo norberaren esperientzia partekatzeko komunikazio eza
Garapen arrunta Garapen Nahaste Orokortuarekin alderatuta 18 -36 hilabete Baliabide komunikatiboak Irudikapenezko adimena • Haurrak bere burua hartzen du testuinguruarekiko eragile moduan • Harrotasuna eta lotsa bezalako emozioak ditu. GNO-ren patroia Hizkuntzaren garapenean zailtasunak Gorra ematen du, ez du behintzat espresiorik Jokamolde sozialetan akatsak
18 -36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak n Gortasun paradoxikoa, hau da, deitzerakoan eta zerbait erakusterakoan erantzunik ez. n Ez du arreta unerik partekatzen. n Ez du begietara begiratzeko joera azaltzen. n Interesatzen edo arrotzak egiten zaizkion egoerak ulertzeko ez ditu bere atxikimendu irudiak begiratzen. n Pertsonek egiten dutena ez dute begiratzen. n Ez dituzte pertsonak begiratzen. n Berarekin komunikatzeko harresi bat gainditu behar da, aurrez aurre jarri beharra dago eta keinu oso argi eta zuzenak egin. n Ingurukoekin ez du ematen konplizitaterik dagoenik, nahiz eta beraienganako afektua izan.
18 -36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak n Ez du fikziozko jolasik egiten; ez ditu egoerak irudikatzen objektuekin, ezta objekturik gabe. n Ematen du ez duela ulertzen, edota soilik bere interesekoa dena. n Jolasa errepikakorra egiten du edo antolatzeko erritualak. n Arropa, elikadura, ibilbide edo egoerak aldatzeko erresistentzia du. n Bat bateko edo aurreikusi ezin dituen egoeren aurrean asko aztoratzen da. n Nobedadeak atsekabetzen dute. n Bideo pelikula berberak ikusten ditu behin eta berriz obsesiboki. n Aldaketa egoeretan kasketak hartzen ditu. n Bere adineko haurrei ez die kasurik egiten. n Ez du beste umeekin jolas egiten. n Zaila da berarekin jarduerak partekatzea.
18 -36 urte bitartean autismoaren ohiko indikatzaileak n Ez du atzamarrekin seinalatzen esperientziak partekatzeko. n Ez du atzamarrekin seinalatzen eskatzeko. n Askotan pertsonen ingurutik dabil egongo ez balira moduan. n Berak ez du helduekin elkarrekintza hasten. n Ez du hizkuntzarik eta dutenen kasuan ez dute modu funtzionalean erabiltzen edo modu ekolalikoan erabiltzen dute. n Gauzak, egoerak edo jarduerak eskatzerakoan eskutik eramaten zaitu.
- Slides: 14