Doinua Aste Santuko bizantziar kantua 2014 ko apirilaren
Doinua: Aste Santuko bizantziar kantua 2014 ko apirilaren 17 a Ostegun Santua Juduak otoitzean mendebaleko harresiaren aurrean
Ir 12, 1 -8. 11 -14 Egun haietan, honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni Egipton: «Hilabete hau izango duzue hil nagusia, urte guztiko lehenengoa. Horrela aginduko diozu israeldarren elkarteari: Hil honen hamarrean har beza bakoitzak familia etxe bakoitzeko abere xehe bana. Abere osoa jateko familia aski ez bada, aldameneko bizilagunekin elkartuko da, bakoitzak jan dezakeenaren arabera zenbat jende behar den kontuan harturik. Abereak urte batekoa beharko du izan, arra eta akats gabea, arkume nahiz antxume. Hilaren hamalaua arte gordeko duzue, eta egun horretan, ilunabarrean, israeldarren elkartekide guztiek hilko dute. Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ate-gainak eta alboak odoleztatuko dituzue. Gau horretan sutan erreta jango duzue okela, legamia gabeko ogiz eta belar mingotsez lagundurik. Honela jango duzue: gerrikoa loturik, oinetakoak jantzirik eta makila eskuan, abiatzeko prest; presaka jango duzue, Jaunaren Pazkoa baita. Gau horretan Egipto osoan zehar igaroko naiz, eta hil egingo ditut Egiptoko lehen-seme eta lehen aberekumeak oro eta neure epaia emango diet Egiptoko jainkoei. Ala ni Jauna! «Odola izango duzue ezaugarri etxeetan. Odola ikustean, aurrera egingo dut; horrela, nik egiptoarrak jotzean, izurriak ez zaituzte zuek suntsituko. «Egun hau gogoangarri izango duzue eta, Jaunaren ohorez, festa nagusiz ospatuko. Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun. » Afaltokia. Ziurrenik halakoa zen, kroaziarren garaiko eraikina da.
Getsemaniko milurteko olibondoak, beharbada, 70. urteko iraultzaren ondorengoa, bertan erromatarrek guztiak bertan behera bota baitzituzten. Sal 115 Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia? Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez, Jaunari dei eginez
Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza. Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal: askatu dituzu nire lokarriak! Jesus hemendik eman zuen gau hura
Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu. Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez. Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean. Gaurko Jerusalemeko nekaldi-bidea, Jesusen garaian ziurrenik metro batzuk beherago izango zituen kaleko mailak.
Getsemani Basilikako barneko aldea. Harriak jartzen gaitu Jesus otoitzean egon zen lekuan 1 Ko 11, 23 -26 Senideok: Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri» . Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri» . Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.
Hilobi Santuko basilikara sarrera-plaza. Jn 13, 34 Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere
Hilobi Santu basilikako Gurutziltzatze aldarea Jn 13, 1 -15 Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela, Jainkoarengandik eta Jainkoarengana mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen. Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion: – Jauna, zuk niri oinak garbitu? Jesusek erantzun zion: – Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu. Pedrok, berriro: – Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko. Jesusek erantzun: – Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango. Simon Pedrok esan zion: – Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai. Jesusek erantzun: – Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok. Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi» . Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana? Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.
- Slides: 8