C Zikloa URTEKO 10 igandea 2013 ko ekainaren

  • Slides: 8
Download presentation
C Zikloa URTEKO 10. igandea 2013 ko ekainaren 9 an Doinua: Erosta. Hebrear sinagoga

C Zikloa URTEKO 10. igandea 2013 ko ekainaren 9 an Doinua: Erosta. Hebrear sinagoga

1 Erg 17, 17 -24 Aldi baten buruan, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen,

1 Erg 17, 17 -24 Aldi baten buruan, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larriki gaixotu ere, arnasarik gabe. Emakumeak esan zion Eliasi: – Ez dut zurekin deus ere nahi, Jainkoaren gizon! Nire errua oroitaraztera eta nire semea hilaraztera etorri al zara? Eliasek erantzun: – Emadazu semea. Hartu zion haurra magaletik, eraman zuen gora, bera bizi zen gelara, eta bere ohean etzan zuen. Ondoren, honela egin zion dei Jaunari: « Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz? » . Gero, etzan zen hiru aldiz haurraren gainean eta dei egin zion Jaunari, esanez: «Jauna, ene Jainkoa, otoi, etor dakiola bizi-arnasa haur honi» . Entzun zuen Jaunak Eliasen deia etorri zitzaion bizi-arnasa haurrari eta berpiztu egin zen. Eliasek, orduan, haurra hartu, etxe goiko gelatik jaitsi eta amari eman zion. Eliasek esan zuen: – Hona! Bizi da zure semea! Emakumeak erantzun zion Eliasi: – Orain badakit Jainkoaren gizona zarena, eta zuk diozuna egiaz Jaunaren dena. Sarepta hitza (Libano)

29. Salmoa Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu! Nire etsaiei ez diezu nire lepotik

29. Salmoa Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu! Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten utzi. Jauna, ene Jainkoa, oihuz laguntza eskatu dizut, eta sendatu nauzu. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Kanta Jaunari, haren fededunok, goretsazue, santua dela gogoratuz. ; Haren haserrea une baterako, haren

Kanta Jaunari, haren fededunok, goretsazue, santua dela gogoratuz. ; Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako. Arratsean negarrez bagaude ere, goizean berriro poz-oihuz. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu: Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!»

Zuri dei egin nizun, Jauna, zuri erregu: Entzun, Jauna! Erruki nitaz! Jauna, zatozkit lagun!» Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi. Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut beti. Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!

Ga 1, 11 -19: Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona

Ga 1, 11 -19: Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna, ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan. Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik. Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion, arbasoen ohiturak betetzen askoz sutsuago bainintzen. Baina Jainkoak, jaio baino lehen aukeratu eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu, ezta ni baino lehenagotik apostolu zirenen bila Jerusalemera igo ere, baizik eta berehala Arabiara abiatu nintzen; gero, berriro Damaskora itzuli. Handik hiru urtera Jerusalemera igo nintzen Pedro ezagutzera, eta hamabost egun egin nituen berarekin. Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik. Jesusek agertu zidan

ALELUIA Lk 7, 16 «Profeta handi bat sortu da gure artean» . Baita ere:

ALELUIA Lk 7, 16 «Profeta handi bat sortu da gure artean» . Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da»

( San Lukasen ebanjelioaren arabera) Lk 7, 11 -17 Aldi hartan, Nain izeneko herri

( San Lukasen ebanjelioaren arabera) Lk 7, 11 -17 Aldi hartan, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik» . Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!» Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean» . Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da» . Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen Nain, Galileako herria, eta eliza berri.