Bedaioko Musikariak Juan Migel Amundarain Garin Amezketan jaio
Bedaioko Musikariak
Juan Migel Amundarain Garin • Amezketan jaio zen, 1867/04/05 ean. • Bedaion hil zen, 1936/07/03 an. • Arrupe baserrikoa. • J. A. Sarasolari txistua jotzen irakatsi zion. • J. A. Sarasolaren aurretik Ingurutxoa jotzen zuen Bedaion.
Manuela Artola Aguirrezabala • Bedaion jaio zen, 1867/12/29 an. • Bedaion hil zen, 1954/01/17 an. • Panderoa jotzen omen zuen, Nagore Maiza birbilobak dioenez.
Juan Antonio Sarasola Zubillaga • Bedaion jaio zen, 1887/03/30 ean. • Bedaion hil zen, 1983/01/19 an. • Lanbidez baserritarra. • Bedaion J. M. Amundarainekin eta Arriben Alfonso Juanbeltzekin ikasi zuen txistua jotzen. • Bedaion, inguruko herrietan eta Nafarroako herri askotan jotzen omen zuen txistua. • 80 urte bete zituenean, omenaldia egin zioten Bedaion.
Dimas Jauregi Zabala • Bedaion jaio zen, 1936/05/12 an. • Bedaion hil zen, 2003/04/09 an. • Ahoko soinua jotzen zuen.
Jokin Otamendi Azurmendi • Donostian jaio zen, 1941/03/10 ean. • Aita Bedaiokoa zuen. Bedaiotarra sentitzen da bera ere. • San Bizente parrokiko tiple izan zen, Gelasio Aramburu apaizarekin. • Gero, Madrilgo Musika Sakratuaren Goimailako Institutuan egin zituen musikaikasketak. • Donostiako Seminarioko koruko zuzendari ere izan zen. • Donosti Ereski Eskola Gregorianistako zuzendaria da.
Eva Beldarrain Larreta • Amezketan jaio zen, 1974/07/24 an. • Amezketako Musika Eskolan hasi zen solfeoa eta pianoa ikasten. • Tolosan jarraitu zuen Isidro Larrañagarekin. • Bedaioko organista izan da. • Orain, Nekane Izagirrek jarraitzen du.
Ibon Otaegi Pérez • Donostian jaio zen, 1975/03/01 ean. • Bedaioko txistularia da 2006 tik. • Erdi-mailako titulua lortu zuen txistuarekin Donostiako kontserbatorioan. • Dultzaina ikasi zuen Hernaniko Musika Eskolan. • Alboka, gitarra, saxoa, eta akordeoia jotzen ditu. • Kresala dantza-taldeko musikaria da.
Jon Azpiroz Agirregomezkorta • Pasaian jaio zen, 1975/05/05 ean. • Pasaiako Illunbe Musika Eskolan egin zituen musikaikasketak: solfeoa eta biolina. • Pasaiako orkestran aritu zen 10 bat urtez. • Elkartasuna dantza-taldean 8 urtez aritu zen biolina jotzen. • Alkarkide txarangako kidea da. • Erromerietan, eskoletako jaietan. . . parte hartzen du txarangarekin.
Edurne Dorronsoro Zubillaga • Billabonan jaio zen, 1981/12/06 an. • Martinen eskolan, Billabonan, ikasi zuen panderoa jotzen. • Eva ahizparekin ibili da gehien bat pandero-jole moduan.
Nagore Maiza Sagastizabal • Urretxun jaio zen, 1982/01/07 an. • Zumarragako Musika Eskolan ikasi zuen solfeoa eta panderoa jotzen. Birramonaren, Manuela Artolaren, panderoa etxean aurkitzeak eragin zuen ikastera. • Atabala jotzen ere ikasi zuen. • Irati Elorzarekin hasi zen erromerietan panderoa jotzen. • Zeanuriko Trikitilari Gazteen Txapelketan txapelduna izan zen Xabier Aranbururekin batera. • Erromerietan ere ibili ziren Xabier eta biak. • Orain pandero eta atabala jotzen ditu, herriko trikitilariekin eta dantzariekin. • Lanbidez mekanikaria eta masajista da.
- Slides: 11