Bat egizu Naturarekin Eckhart Tolle klik jarraitzeko Naturaren
Bat egizu Naturarekin Eckhart Tolle klik jarraitzeko
Naturaren baitan gara garena, ez soilik fisikoki bizitzeko. Premiazkoa dugu hura era berean irakats diezagun etxerako bidea, geure gogapenen presondegitik irteteko bidea irakats diezagun.
Galduak gabiltza zereginaren zurrunbiloan, pentsaketan, oroitzapenetan, gauzak aurreratu nahian: Galduak gabiltza labirinto konplexu batean, problema-multzo batean.
Ahaztu egin dugu arrokek, landareek, animaliek jada dakitena. Izateaz, geu izateaz, ahaztu egin gara, isilik egoteaz, bizia den hartan egoteaz: Hemen eta Orain.
Harri bati, arbola bati edo animalia bati adi egoteak ez du esana nahi «haietan pentsatzea» , baizik soilik haiek hor daudela nabaritzea, haietaz konturatzea.
Orduan, haiek beren izatearen zerbait transmititzen dizute. Sentitzen duzu zein sakon dautzan haiek beren Izatean, guztiz bat eginik beren baitan eta dauden tokiko ororekin. Hartaz konturatuko zarenean, zeu ere atseden handiko paraje batean sartuko zara zeure barruan.
Naturan ibili zabiltzala edo atsedeten duzula, ohora ezazu mundu hori, osoki hor biziz. Lasaitu zaitez. Zabaldu begiak. Entzun.
Errepara ezazu nolatan den landare eta animalia bakoitza guztiz bat bera. Gizakia ez bezala, . ez dira haiek bitan banatuak. Ez dira bizi beren buruaz dituzten imajina mentalen bidez; horregatik, ez dute zertan kezkatu, ez zertan indartu imajina horiek.
Gauza natural guztiak, beren baitan bat izateaz gain, orotasunarekin bat eginik dira. Ez dira apartatu orotasunaren bilbetik, existentzia bereizia eskatuz: “NEU”, gatazken sortzaile handi bihurtuz.
Zeure gorputza ez duzu zeuk kreatua, Eta ez zara gai gorputz´funtzioak kontrolatzeko ere. Zure gorputz horretan giza gogoa baino handiagoa den adimen batek dihardu. Naturako guztiek sortengu duten adimena da. Adimen horretara ahalik gehien hurbiltzeko, zaude adi zeure barneko eremu energiko propioari, senti ezazu bizia, organismoa arnasten due presentzia.
Natura sumatuko duzunean gogoaren bidez bakarrik, pentsamenduaren bidez bakarrik, zin senti tu izango duzu haren biziaren betea, haren izatea. Soilik, haren forma ikusiko duzu eta ez zara konturatuko arnasten duen biziaz, misterio sakratuaz. Pentsamenduak kontsumo-gai izatera murrizten du natura, onura lortzeko baliabide huts izatera, ezagutze hutsera, do beste edozein gauza praktiko huts izatera
Errepara iezaiozu. Senti ezazu animalia bat, lore bat, arbola bat, eta kontu egizu nolatan duten atsedeten beren Izatean. Etiketa mentalez harago begiratuko duzun unean, naturaren dimentsio adieraz ezina sentituko duzu, pentsamenduak atzeman ezin duena. Harmonia handia da hor, sakralitatea, naturaren orotasuna blai egiten duena, zure baitan ere hor dagoena. .
Arnesten duzun airea berezkoa da, gauza naturala, arnastearen prozesua bera bezalaxe Errepara iezaiozu zeure arnasteari eta kontura zaitez ezen ez zarela zeu arnasten duena. Arnastea berezkoa da, gauza naturala.
Bat egizu naturarekin, ahalik eta era estuenean, barrukoenean, zeure arnaste propioa sumatutzen duzula eta hartan zeure arreta nola mantendu ikasiz. Jarduera sendagarria da hori eta energia handitzen duena. Kontzientzia-aldaketa eragiten du, pentsamenduaren kontzeptu -mundutik baldintzatu gabeko kontzientziaren eremura pasatzea ahalbidetzen du.
Beharrezkoa duzu natura zure irakasle izatea eta laguntza, zeure izatearen lotura berriro lortuko baduzu.
Ez zara bizi naturatik aparte. Guztiok gara unibertsoan era askotan ageri den Bizi Bakarraren partaide, era horiek guztiak dira elkarrekin korapilatuak.
Lore batek edo arbola batek bizi duen edertasuna, baretasun sinetsezina eta duintasuna, lore horri edo arbola horri zerbait eransten ari zara zu.
Pentsatzea etapa bat da giza bizitzaren eboluzioan. Naturak baretasun xaloa bizi du, pentsamendua baino lehenagoko egoera da hori. Gizakia, baretzen denean, pentsamendua baino harago doa. Pentsamendua baino harago den baretasunak ezagutza-dimentsioa gehitua du, kontzientziarena.
Naturak baretasunera eraman zaitzake. Hori du bere erregalua zuretzat. Natura sumatzen duzunean eta harekin baretasunaren eremuan bat egiten, natura zeure kontzientziaz betetzen da. Hori da zuk naturari egiten diozun erregalua. Zu zarela medio, naturak bere buruaren kontzientzia lortzen du. Natura zure zain egon balitz bezala da, hori egiteko milioika urte itxaronez.
- Slides: 19