Bankuko Finantza bitartekariak n n n Bankuak Aurrezki
Bankuko Finantza bitartekariak n n n Bankuak Aurrezki kutxak Kreditu Kooperatibak edo Nekazaritza kutxak
EUROPAKO BANKUA n BCE, Europar Batasun mailan dagoen banku zentrala da eta Europako moneta bakarra erabiltzen du: Euroa. 1999 an ezarri zen. n Europako Bankuaren barruan hainbat banku zentral daude eta hauek banku Zentralaren politika praktikan jartzen dute.
Europar Bankuaren funtzioak n BCE-aren lehenengo helburua euroaren egonkortasun ekonomikoa lortzea da. n Europar Batasunak politika ekonomikoa gauzatzeaz arduratzen da: diru politika diseinatu, interes tasak eta estatu parte-hartzaileen banku zentralei buruzko erabakiak hartzen ditu.
Espainiako Bankua banku zentrala da. Kanpoko sektorea ( dibisak erosten) zein Publikoa ( Altxorrari kredituak ematen, zor publikoa erosiz) finantzatzen ditu. Europako Banku Zentralen Sisteman parte hartzen du. Legezko billeteak eta txanponak jaulkitzen ditu.
Banku pribatuak n n Bankuek, funts batzuk eskudirutan dituzte eta beste batzuk, berriz, sektore pribatuari eta sektore publikoari finantzaketa emateko erabiltzen dituzte. Sektore publikoaren finantzaketa errenta finkoko titulu publikoak epe laburrera ( Altxorraren Letrak) edo luzera ( Estatuaren Obligazioak), borondatez edo behartuta, erosiz gauzatuko da. Bankuek jendearen gordailuetatik eta errenta finkoko edo aldakorreko tituluak jaulkiz lortzen dute finantzaketa.
Aurrezki kutxak Ia ia bankuen parekoak dira. n Euren dibidendoen parte bat ekintza sozialei zuzentzen diete. n Ezaugarri berezia: aurrezkigile txikiaren funtsak jasotzen dituzte bereziki, libreta bidez. n
Kreditu Kooperatibak Lan egiteko era bankuen eta aurrezki kutxen antzekoa da. n Kooperatibek osatu ohi dute. n Funtsak sektore publikoari, bestelako bitartekari batzuei eta jendeari mailegatu ohi dizkiete. n
Bankuz kanpoko finantza bitartekariak n n Aseguru etxeak Pentsio Funtsak Leasing erakundeak Factoring erakundeak
Aseguru etxeak Aseguru etxeek aseguru polizak eskaintzen dizkiete bezeroei, eta aseguratutako ondasunean ezbeharra gertatuz gero kalteordainak ematen dizkiete. Aseguru etxe horiek erreserba handiak eratu behar dituzte balizko ezbeharrari aurre egin ahal izateko. Erreserba horiek beste finantza bitartekari batzuetan eta errenta finkoko titulu publiko zein pribatuetan inbertitzen dituzte.
Pentsio Funtsak Pentsio Fondoak edo mutualitate publikoek zein pribatuek Gizarte Segurantzak erretiro ostean ordaintzen dituen pentsioak osatzea edo ordeztea dute helburu. Horretarako, mutualistek lan egiten duten artean, aldizkako diru ekarpenak egiten dituzte. n Hazkunde esanguratsua izan dute azken urteetan. n
Leasing erakundea n Erakunde mota honek ondasunaren erosketa finantzatu eta enpresa bezeroari kuota baten truke ematen dio. Alokairu epea amaitzen denean, ondasuna leasing enpresari itzul dakioke, edo erosi egin dezake, kontratuan ezarritako prezio baten truke.
ABANTAILAK Errentariak ez du lehenengo momentutik ondasunaren prezioaren %100 a desenpoltsatu behar baizik eta kuota batzuk ordaintzen dituela epe batean zehar. Ordainketa horiei esker ondasunaz disfrutatu ahal du. n Kontratuaren amaieran errentariak ondasuna erosi ahal du hondar prezioan. n
DESABANTAILAK n Epearen amaieran errentariak ondasunaren prezioa baino gehiago desenpoltsatu du, kostu handia suposatuz
Factoring Enpresa batek bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak saltzen dizkio (fakturak, letrak…) “factor” izeneko enpresa bati. n
Abantailak Kobratzeak suposatzen dituen administrazio lanak ekiditen dira. n Berehalako likidezia lortzen da. n Faktoring sozietateak fakturak erosten dituenez, ez ordaintzearen arriskuak sozietate hauen gainean erortzen dira. n
Desabantailak Kostu handia. n Enpresaren faktura guztiak gelditu behar dira faktore sozietatearen esku, eta ez batzuk soilik. n
BALORE MERKATUA: BURTSA Balore merkatua beste finantza bitartekari bat da. Enpresek finantzaketa lortzeko tituloak jaulkitzen dituzte eta Burtsara jotzen dute, bertan saldu edota eros daitezen. n Jaulkitzen diren tituloak errenta finkokoak ( obligazioak, banku bonoak, zor publikoa. . . ) edo aldakorrekoak ( akzioak) izan daitezke. n
- Slides: 18