Alegiako beste musikari batzuk Martin Arrayet Apezetx Donibane
Alegiako beste musikari batzuk
Martin Arrayet Apezetx • Donibane Garazin jaio zen. • Alegian hil zen 1958/01/10 ean, 75 urte zituela. • Munduko lehenengo gerran (1914) zauritu zuten. Epaiketa baten zain zegoela Donostiara alde egin zuen eta han ezkondu zen. Gero Alegiara etorri ziren. • Singer josteko makinak saltzen ibiltzen omen zen. • Diotenez, Altzon kantari hasten bazen Alegiatik entzuten omen zen, ahots indartsua nonbait. • Ezkondu ondoren, hiru aldiz joan omen zen Ameriketara baina “amerikano” moduan ez zen itzuli. • Joxe Gastesik dionez, txirula jotzen zuen.
Manuel Ignazio Jauregi Lizarribar • Alegian jaio zen, 1906/01/07 an. • Gerra zibilean hil zen, Ebroko frontean, 1938/11/04 an. • Tolosako Eskolapiotan ikasi zuen. • Ikasketen ondorioz, alfereza izan zen soldadutzan, “Tercio de Lacar”eko alfereza izan zen. • Gurasoek musika ikastera bultzatu zituzten senide guztiak. • Tolosatik etortzen zitzaien irakaslea musika irakasteko. • Manuelek biolina jotzen zuen.
Joakin Irazusta Gorostiaga • Alegian jaio zen, 1928/10/22 an. • Alegian, Patxi Urteagarekin eta Lukas Guridirekin, ikasi zuen musika. • Iruñeko Salesianoetan ikasi zuen klarinetea eta pianoa jotzen. • Bandako klarinete nagusia izan zen 6 urtez. • Tarragonarekin, Txurreroarekin eta Ikatzarekin osatzen zuen banda, festetan jotzeko. • Orendaingo elizan kantatzen zuen Prontxio (Floren Zuriarrain) lagunarekin. • Orendaina harmoniuma jotzera ere joaten zen.
Iñaki Salvador Goikoetxea • Ibarran jaio zen, 1959/05/11 n. • Tolosako Musika Eskolan ikasi zuen. • Solfeoa, klarinetea, harmonia eta pianoa ikasi zituen. • Udaberri dantza-taldean, musikari moduan, ikasi zuen dultzaina jotzen. • Alboka jotzen beranduago ikasi zuen. • Iruñeko gaiteroekin ikasketak egin ditu. • Moko-txirula (flauta de pico) jotzeko ikasketak egin zituen. • Tolosako Musika Eskolako irakaslea, orain Alegiako Loatzo Musika Eskolako irakaslea da.
Xabi Navarro Etxeberria • Irunen jaio zen, 1963/04/28 an. • Bateriajolea izan zen. • Txikitan solfeoa ikasi zuen. • Lanbidez soinu teknikaria da. • Ziklox Garaialde taldeko bateriajolea izan zen. • Gero Hernaniko Madarikatuak taldeko kidea izan zen. • Hainbat kontzertu eman zuten inguruko herrietan.
Iñigo Balerdi Urrestarazu • Alegian jai ozen, 1968/05/07 an. • Alegian D. Bizente, Mila eta Axun, Juan Ignazio Ugartemendia eta Loreto Fernández izan zituen musikako irakasle. • Donostiako kontserbatorioan egin zituen azterketak. • Ordiziako Barrena Musika eskolan ikasi zuen tronpeta jotzen. • Andoni Arratibelekin baxu elektrikoa jotzen ikasi zuen. • Ordiziako Bandako kidea izan zen, 7 bat urtez. • Alegiako Ziklox Garailade taldeko kidea izan zen. • Herriko ekitaldi askotan hartzen du parte.
Julen Goikoetxea Orbegozo • Alegian jaio zen, 1986/09/17 an. • Solfeo, klarinetea eta perkusioa ikasi ditu. • Isidro Larrañagaren orkestran jotzen du. • EZEIN, BESTE BAT eta EROETXE taldeekin jotzen ibili da. • DESORDUTAN taldean jotzen du 2007 az geroztik. 2008 ko Kilometroetarako abestia talde honek egin du. • Txintxarri abesbatzarekin hainbat kontzertutan jo izan du.
Ane Balerdi Begiristain • Alegian jaio zen, 1985/03/30 ean. • Tolosako Musika Eskolan, solfeoa, harmonia, korua, orkestra eta biolontxeloa ikasi zituen. • Txintxarri Txikiko kidea izan zen eta hor hasi zen musika mundua ezagutzen. • Musika Eskolako orkestrako kidea izan zen. • Txintxarri abesbatzako kidea da.
- Slides: 9