Abendua hasten dela iragartzen dizuet Jaso begiak igurtzi
Abendua hasten dela iragartzen dizuet. Jaso begiak, igurtzi eta begiratu ingurura. Momentua bizi. Entzumena zuhur izan. Entzun oihuak eta deiadarrak, haizea, bizitza. . .
Abendua hasten dugu, eta zeru-hertzean berriro itxaropena sortzen da. Harantzago, Gabonak eta bere argi izpiak.
Eguberri baketsua, barnekoa, anaikorra, solidarioa, gisatua; baita azalekoa, apurtua, indarkeriazkoa. . . ; baina beti itxaropenaz ezkondua.
Abendua, denok barruan daramagun itxaropen hazi sortzailea dugu; sugar mehea, amatatu ezinekoa, aldi guztietan agertzen zaiguna; solidaritatezko bidea, ondo egina;
ibilaldi bakoitzean poza zainduz; iruzurtzen ez gaituen oin-hatzak; biziaz beteriko hazkundea; berri onaren iragarpen neurtua; gainezka egiten duen samurtasuna. . .
Zuhur egon eta entzun. Isaiasen oihua itxaropenez beterik: «Jaunaren argitara ibili gaitezen» . Joan Bataiatzaileak itxaropenez deitzen du: «Bihotz berritu zaitezte hur dagoelako Jainkoaren Erreinua» .
Israelgo pobreen eta munduko pobre guztien itxaropenaz, Mariak bere onarpenaren hitza ahoskatzen du: «Egin bedi nigan zeuk nahi duzun bezala» .
Poztu zaitezte. Jantzirik politena jantzi ezazue. Usainik ederrenarekin lurrundu zaitezte. Ikusteko bezala! Jainkoa dator. Poza, bakea eta itxaropena bizkortu.
Prestatu bidea. Salbatzailea dator. Jainkoa dator. . . eta atean dago. Bizitzara esnatu!
ZATOZ, JESUS JAUNA! ZURE ZAIN GAUDE. ZURE BEHARRA DAUKAGU. ZATOZ, JESUS JAUNA.
ZATOZ, JAUNA! GAUR ZAIN DOZU MUNDUA, ZORIGAITZEZ HAIN DA HONDATUA! ZATOZ, JAUNA! ZABAL, OTOI, ZERUA: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 1 Zatoz, Jauna! Nausi baita dirua: jendea maiz dauka zapaldua. Entzun, Jauna, behartsuen oihua: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 2 Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau: biztu gugan fedearen sua. Zatoz, Jauna! Argitu ezazu mundu hau: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 3 Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete: jendeek elkar ezin hartu dute. Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua: ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) 4 Zatoz, Jauna! Lokarriak Zuk hautsi. Munduz mundu bihotzetan mintza. Zatoz, Jauna! Ager zaitez, ta jaitsi. ETOR BEDI ZURE ERREINUA. (bir) (Autor: Erdozain, Carmelo Disco: “Preparad los caminos”)
- Slides: 12