8 Eguraldia eta klima Termometroa atmosferako tenperatura neurtzeko

  • Slides: 5
Download presentation
8 Eguraldia eta klima Termometroa atmosferako tenperatura neurtzeko erabiltzen da. Tenperatura egunean zehar aldatzen

8 Eguraldia eta klima Termometroa atmosferako tenperatura neurtzeko erabiltzen da. Tenperatura egunean zehar aldatzen denez, komeni da eguneko tenperatura maximoa eta minimoa erregistratzea. Lortutako tenperaturadatuak gradu zentigradutan (ºC) adierazi ohi dira, baina beste herrialde batzuetan ohikoagoa da Fahrenheit eskala erabiltzea. Natura Zientziak - DBH 1

8 Eguraldia eta klima Plubiometroa prezipitaziobolumena neurtzeko erabiltzen da. Tresna horren bidez, euriurak ontzian

8 Eguraldia eta klima Plubiometroa prezipitaziobolumena neurtzeko erabiltzen da. Tresna horren bidez, euriurak ontzian zer altuera hartzen duen erregistratzen da egunero. Ontzia milimetrotan dago graduatuta. Kontuan izan behar da milimetro bakoitzari dagokion prezipitazioa litro bat metro koadroko dela. Behin prezipitazioa erregistratu eta gero, ontzia hustu egiten da, hurrengo egunekoa neurtzeko prest egon dadin. Natura Zientziak - DBH 1

8 Eguraldia eta klima Higrometroa atmosferako hezetasuna neurtzeko erabiltzen da. Atmosferako hezetasuna arnasten dugun

8 Eguraldia eta klima Higrometroa atmosferako hezetasuna neurtzeko erabiltzen da. Atmosferako hezetasuna arnasten dugun aireak tenperatura jakin batean duen ur-lurrunaren kantitatea da, kondentsatzera iritsi gabe izan dezakeenarekiko. Atmosferako hezetasuna ehunekotan adierazten da. Esaterako, hezetasuna % 25 bada 25 ºC-ko tenperaturan, horrek esan nahi du aireak, une horretan, tenperatura horretan izan dezakeen ur-lurrunaren kantitatearen laurdena duela. Natura Zientziak - DBH 1

8 Eguraldia eta klima Anemometroa Haize-orratza haizearen norabidea neurtzeko erabiltzen dugun tresna da. Bira

8 Eguraldia eta klima Anemometroa Haize-orratza haizearen norabidea neurtzeko erabiltzen dugun tresna da. Bira egiten duen orratz bat da eta haizeak jotzen duen norabideari begira jartzen da. Ohikoa izaten da lau puntu kardinalak adierazita dituen disko baten gainean kokatzea. Natura Zientziak - DBH 1 Anemometroa haizearen abiadura neurtzeko erabiltzen den gailua da. Ardatz baten inguruan bira egiten duen, eta haizeak gailuaren kopa metalikoetan egiten duen presioa nolakoa, halakoa izango da biraketaren abiadura. Neurria orduko kilometrotan (km/h) adierazten du.

8 Eguraldia eta klima Barometroa presio atmosferikoa (alegia, aireak egiten duen presioa) neurtzeko gailua

8 Eguraldia eta klima Barometroa presio atmosferikoa (alegia, aireak egiten duen presioa) neurtzeko gailua da. Eskualde jakin bateko presio atmosferikoaren erregistroei esker, zehatz daiteke zer lekutan dauden goi-presioko guneak (antizikloiak) edo behe-presiokoak (depresioak). Ariketa Adierazitako eskemari erreparatuta, azaldu al dezakezu barometroaren funtzionamenduaren oinarria? Natura Zientziak - DBH 1