6 Lurraren egitura ETENEN AURKITZAILEAK Natura Zientziak DBH
6 Lurraren egitura ETENEN AURKITZAILEAK Natura Zientziak – DBH 2
6 Etenen aurkitzaileak Isaac Newton • Ingeles fisikaria, teologoa, asmatzailea eta alkimista, 1642. urtean jaioa. • Lurraren barrualdearen osaera lurrazalekoa ez bezalakoa zela defendatu zuen lehen ikertzaileetakoa izan zen. • Bere grabitatearen lege famatua garatuz, ondorioztatu zuen Lurraren barrualdeko materialek lurrazalekoek baino dentsitate handiagoa izan behar zutela, bikoitza, gutxi gorabehera. Natura Zientziak – DBH 2 Isaac Newton
6 Etenen aurkitzaileak Andrija Mohorovicic • Meteorologo eta sismologo hau Kroazian jaio zen, 1857 an. • Klimari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen, baina lurrazala eta mantua bereizten dituen etena aurkitzeagatik egin zen ezagun; bera izan zen Lurraren barrualdeko geruzen arteko etenetako bat aurkitu zuen lehen zientzialaria. • Mohorovicicen ideiak ez zituzten ulertu eta onartu, urte asko pasa arte. Andrija Mohorovicic Natura Zientziak – DBH 2
6 Etenen aurkitzaileak Beno Gutenberg • Alemaniar sismologo hau 1889 an jaio zen. • 22 urterekin egin zen doktore, eta 25 ekin, egina zuen historian ezagun egin zuen aurkikuntza, mantuaren eta nukleoaren arteko etena, hain zuzen. • Halaber, ezagun egin zen, Charles Ritcher-ekin batera, Ritcher eskala famatua sortzeagatik; eskala hori seismoen intentsitatea neurtzeko erabiltzen da. Beno Gutenberg Natura Zientziak – DBH 2
6 Etenen aurkitzaileak Inge Lehmann • Danimarkako sismologo eta matematikari hau 1888 an jaio zen. • 1928 an, Danimarkako Errege Institutu Geodesikoko sismologia-departamentuko buru izendatu zuten, eta han jardun zuen lanean 25 urtez. • 1936 an, kanpoko nukleoa (urtua) eta barrukoa (solidoa) bereizten dituen etenaren aurkikuntza argitaratu zuen. • 104 urte zituela hil zen 1993 an, geologiari hainbat eta hainbat ekarpen egin eta gero. Haren merezimenduak zirela eta, Lehmann domina sortu zuten 1995 ean, Lurraren egituraren aurkikuntzan ekarpen garrantzitsuak egiten dituztenentzat. Inge Lehmann Natura Zientziak – DBH 2
- Slides: 5